PPk Voxen esku utziko du Valentziako Gobernuaren etorkizuna, Mazonen dimisioaren ostean
Alberto Nuñez Feijoo eta Santiago Abascal PP eta Voxeko buruek, hurrenez hurren, telefonoz hitz egin dute astearte honetan. Genovako iturrien arabera, "tonu atsegin eta onean" aritu dira hizketan bi politikariak, baina, oraindik, mahai gainean izen-abizenik jarri gabe. Antza, bat etorri dira, iritzi baitiote lehentasuna "Valentziari egonkortasuna ematea" dela.
Valentziako Erkidegoan 229 hildako utzi zituen GOIDItik urtebetera, Carlos Mazonek dimisioa eman du Generalitateko presidente gisa. "Ezin dut gehiago", aitortu du PPko buruzagiak, eta Parlamentuko gehiengoak "arduraz joka dezan" eskatu du haren ordezkoa aukeratzeko.
Dimisioaren ostean, zalantzaz bete da agertoki politikoa: popularrak Voxen menpe daude botereari eusteko. 40 diputaturekin, PPk ez du presidente berria izendatzeko behar den gehiengoa, alderdi ultraeskuindarreko 13 parlamentarien babesik gabe.
PPk proposatzen duen pertsonak Voxen babesa izan beharko du presidente izateko. Aliantza hori gabe, Valentziako gorteek hauteskundeak deitu beharko lituzkete bi hilabeteren buruan hautagai bakar batek ere Ganberaren konfiantza lortzen ez badu.
Agertoki berri honetan, Alberto Nuñez Feijoo eta Santiago Abascal PP eta Voxeko buruek, hurrenez hurren, telefonoz hitz egin dute astearte honetan. Genovako iturrien arabera, "tonu atsegin eta onean" aritu dira hizketan bi politikariak, baina, oraindik, mahai gainean izen-abizenik jarri gabe. Antza, bat etorri dira, eta iritzi baitiote lehentasuna "Valentziari egonkortasuna ematea" dela.
Hain zuzen, erkidego horretako PPren lantaldeak Voxekin inbestidura akordioa negoziatuko du, beti ere, popularren zuzendaritza nagusiaren begiradapean. Miguel Tellado PPren idazkari nagusiak gaur bertan esan du akordioa laster iristea espero duela. Bere hitzetan, bi alderdiok beren interesak alde batera utzi eta herriaren interes orokorra lehenetsiko dute. Ziur agertu da Abascal ez dela hasiko "bazterrak nahasten".
Epeak eta izenak jokoan
Talde parlamentarioek azaroaren 19ra arteko epea dute hautagaiak aurkezteko.
Mazonen ordez Juanfran Perez Llorca PPk Valentziako gorteetan duen idazkari nagusia eta Maria Jose Català Valentziako alkatea daude, baina azken horrek azpimarratu du ez duela kargua hartuko.
Mazonek forudun eta jardunean jarraituko du
Mazonek baztertu egin du hauteskundeak aurreratzea, eta diputatu autonomiko izaten jarraituko du, baita forudun izaten ere. Halaber, jarduneko Consellaren buru izaten jarraituko du, haren ordezkoa aukeratu arte, azaroaren amaieran, ziurrenik.
Barne mailan, Valentziako PPk alderdiaren egituran adostasuna lortu nahi du. Buruzagi probintzial nagusiek Vicent Mompo Valentziako Diputazioko presidenteari babesa eman diote PPCV zuzentzeko, baina ezin izango du Generalitaterako hautagai izan, diputatu autonomikoa ez delako.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.