Albiste izango dira: Memoriaren eguna, COP30 goi bilera Brasilen eta azaroaren 25eko kanpainaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Memoriaren eguneko ekitaldi bat Artxiboko argazkia: Irekia
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko azaroaren 10ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Memoriaren Eguna: Oroimenaren aldeko hainbat ekitaldi egingo dira egunean zehar, Memoriaren Eguna dela eta. Eusko Legebiltzarraren atarian sutontzia piztu eta lore eskaintza egingo dute goizean. PP eta Vox alderdiek ez dute ekitaldi horretan parte hartuko. Eguneko ekitaldi nagusia eguerdian izango da Gasteizko Europa Jauregian, Gogora Institutuak antolatuta. Imanol Pradales lehendakariaren eta 50 biktima ingururen parte hartzea espero da.
- COP30 goi bilera Brasilen: NBEren hogeita hamargarren klimaren goi-bilera (COP30) astelehen honetan hasiko da ofizialki Brasilgo Amazonian, Belem hirian. Helburuen zerrenda luzea da, baina, batez ere, gero eta handiagoa den negazionismoari aurre egin nahi diote. NBEren goi bileraren helburu nagusia 10 urte bete berri dituen Parisko Akordioa berrestea izango da; alegia, industria aurreko mailarekin alderatuta, planetaren berotzea 1,5 gradura mugatzea.
- Azaroaren 25eko kanpainaren aurkezpena: Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak azaroaren 25aren harira —Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna— erakunde publikoek prestatu duten kanpaina instituzionala aurkeztuko du, Eudeleko eta hiru aldundietako ordezkariekin batera, Lehendakaritzan.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak bere aire-espazioa itxi die Irango gerran parte hartzen ari diren hegazkinei
PPk "inprobisaziotzat" jo du erabakia, eta PSOEk, berriz, "neurri koherentea" dela esan du.
Aitor Esteban: "Harritu egin ninduen Korrikaren azken mezua Bilduren munduari oso lotuta dauden zazpi gaztek egin izanak"
EAJko EBBren presidenteak euskarak Administrazioan izango duen pisuaz akordio bat lortzea espero du, eta euskarari "segurtasun juridikoa" ematearen alde agertu da.
"Subiranotasunaren bidean beste jauzi bat" eskatuko dute EH Bilduk eta EH Baik Aberri Egunean
"Euskal Herriaren oraina eta etorkizuna erabakitzeko gaitasuna eta gure herriaren hitza errespetarazteko bermeak behar ditugu", nabarmendu dute bi alderdiek astelehen honetan Irunen egindako agerraldian.
Aitor Estebanen ustez, EAJren buru gisa egin duen urtea “positiboa” izan da, eta emakume eta gazte gehiagoren aldeko apustua egin du
Aitor Esteban EAJko EBBren presidenteak karguan bete berri duen lehen urtearen inguruko balantze "positiboa" egin du. Horrekin batera, aireportuen gaineko akordioa eta Euskadik horiek kudeatzeko duen gaitasuna defendatu ditu, eta kritikatu egin du PSE-EE aireportuak kudeatzeko neurriak murrizten saiatu izana.
"Fronte zabalak eraikitzea" eskatu du EH Bilduk, "ultraeskuinaren mehatxuaren aurrean"
Koalizio abertzaleak ohar bidez jakinarazi duenez, Sonia Jacinto Antolakuntza idazkaria eta Gorka Elejabarrieta Harreman Politikoetarako idazkaria Argentinara eta Uruguaira joan dira azken egunotan, eta hainbat ordezkari politiko, giza eskubideen aldeko erakunde eta euskal diasporako kiderekin bildu dira han.
Euskadik eta Espainiar Estatuak aldebiko batzorde bat sortuko dute aireportuen kudeaketan parte hartzeko
Aireportu-azpiegiturei buruzko akordioak bi administrazioen arteko lankidetza-organo bat abian jartzea aurreikusten du, indarrean dagoen eskumen-araudia errespetatuz, Euskadik erabaki estrategikoetan esku hartzeko aukera izan dezan.
Euskal Herriaren proiektu nazionala indartzeko beharra azpimarratu du EH Batera herri ekimenak Lizarran
Aberri Egunaren ofizialtasuna eta instituzionalizazioa ere aldarrikatu dituzte ekimeneko ordezkariek gaur Lizarran egin duten ekitaldian. Zehazki, gaur egun ez duen aitortza eta zabalpena emateko eskatu dute, "urrats txikia bezain eraginkorra" izango litzatekeela iritzita.
Etchegarayk eta Blancok hartu dute Baionako eta Biarrizko alkate kargua
Atzo, Kanboko eta Hendaiako aginte makila jaso zuten Peio Etxelekuk eta Kotte Ecenarrok. Bigarren itzuliaren ostean alkate karguak hartu eta gero, orain argitzeko dagoen bakarra da Euskal Hirigune Elkargoko presidente izateko hautagaiak nortzuk izango diren. Etchegarayk ez du horren inguruko arrastorik eman.
Bizikidetza eraikitzeko, egian oinarritutako memoria eskatu du Eneko Anduezak
Euskadiko sozialista gazteek Oroimen Hegoak sariak banatu dituzte Donostiako Miramar Jauregian. PSE-EEk ezberdin pentsatzeko askatasuna bermatzeko lanean jarraituko duela aldarrikatu du Anduezak.
Euskadiren eraikuntzan buru-belarri arituko den gazteria aldarrikatu du Aitor Estebanek, pankarta atzean geratzen direnen aurrean
EGI egunaren ekitaldi nagusian parte hartu du Aitor Esteban EBBko presidenteak, Mungian. Gizartean eta alderdian euren lekua hartzeko eskatu die gazte jeltzaleei.