KLIMAREN GOI-BILERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Astelehenean ekingo diote COP30ari Brasilen, negazionismoaren olatua geldiarazteko helburuarekin

NBEaren goi bileraren helburu nagusia 10 urte bete berri dituen Parisko Akordioa berrestea izango da; alegia, industria aurreko mailarekin alderatuta, planetaren berotzea 1,5 gradura mugatzea.

centro-convenciones-belem-brasil-cop30
Emakume bat Belemgo Konbentzio Zentroko panelaren aurrean.

NBEren hogeita hamargarren klimaren goi-bilera (COP30) astelehen honetan hasiko da ofizialki Brasilgo Amazonian, Belem hirian. Helburuen zerrenda luzea da, baina, batez ere, gero eta handiagoa den negazionismoari aurre egin nahi diote.

170 bat herrialdetako ordezkariek parte hartuko dute testuinguru konplexuan iritsi den topaketan: aldaketa geopolitiko sakonak gertatzen ari dira, gatazka armatuen kopurua inoizko handiena da, zerga eta eztabaida komertzialak lehen lerroan daude eta berotze globalari buruzko batasunik ez dago.

Lehen aldia da, gainera, honelako konferentzia klimatiko bat planetako baso tropikal handienean egiten dela. Tenperatura globala erregulatzeko ezinbesteko ekosistema da, baina deforestazioak eta legez kanpoko meatzaritzak gehien mehatxatzen duten ekosistemetako bat ere bada.

Ostiralean, munduko liderrak trantsizio energetikoari buruz eztabaidatzen ari ziren bitartean, aurrekaririk gabeko tornado batek gutxienez sei hildako eta 784 zauritu eragin zituen Parana estatuan, Brasil hegoaldean.

Igande honetan, berriz, Filipinetan, ia milioi bat pertsona ebakuatu dituzte supertifoi bat dela eta, 220 hildako utzi zituen beste bat jasan eta bi egunera.

Gauzak honela, Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak bere ezkortasuna adierazi zuen ostegunean, COP30eko liderren goi-bileraren hasieran, tenperaturaren igoera 1,5 ° C-ra mugatzeko helburua lortzearen inguruan. "Porrot morala izango da", esan zuen.

Partaideek bost ardatzen inguruan eztabaidatuko dute:

-   Erregai fosilak uztea

-   Nola amaitu baso-soiltzearekin

-   Finantzaketa klimatikorako tresnak nola finkatu

-   Egokitzapen-politikak nola ezarri

-   Multilateralismoa

AEB da gehien kutsatzen duen herrialdeetako bat eta Donald Trump presidenteak ukatu egiten du krisi klimatikoa. Ez zuen parte hartu joan den ostegunetik ostiralera egin zen goi-bileran, eta oraindik ez dakite ordezkaritzarik bidaliko al duen Belemgo konferentziara.

Negoziazioak hilaren 21era arte luzatuko dira berez, baina egun gutxi batzuk gehiago luzatzeko aukera ere egongo da. 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenian

Amboseliko ekosisteman, Keniako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen saiatzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasketa-arazoak. Fauna basatiak ekonomian garrantzia handia du eta kezka gero eta handiagoa. Bitartean, albaitariek, zientzialariek eta agintariek gaitzaren jatorria zein den aztertzen jarraitzen dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Jendea dago, bizirik dago!": Kolonbian oraindik ere jende gehiago bizirik aurkitzeko itxaropena dute

Gutxienez 240 pertsona hil dira, milaka zauritu daude eta ehundaka eraikin kolapsatu dira Kolonbia astindu duen 7,4 graduko lurrikararen ondorioz. Bitartean, bilaketa taldeek erlojuaren kontra lanean jarraitzen dute eraikinen azpian bizirik egon daitezkeenak aurkitzeko. Erreskatatzaileek eskuak altxatu eta erabateko isiltasuna eskatzen dute: edozein soinu garrantzitsua izan daiteke norbaitek bizirik jarraitzen duen seinale. Lurrikara gertatu eta bi egunera, zenbait pertsona bizirik erreskatatu dituzte, eta itxaropen izpi bat zabaldu da tragediaren erdian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X