FISKAL NAGUSIA KONDENATZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskal nagusia zigortzen duen epaiaren ostean, barkamena eskatzeko galdegin dio PPk Sanchezi, eta Voxek hauteskunde orokorrak eskatu ditu

Miguel Tellado PPko idazkari nagusiak azpimarratu du erabaki horrek Gobernuko presidentea ere "gaitasunik gabe" uzten duela.
nuñez feijoo
18:00 - 20:00

PPk eta Voxek Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuaren aurka egin dute, Auzitegi Gorenak Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiari bi urteko inhabilitazioa ezarri ostean.

Hain zuzen ere, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak espainiarrei barkamena eskatzeko galdegin dio Sanchezi, "operazio politiko lotsagarriagatik".

Feijook X sare sozialeko bere kontu ofizialean adierazi duenez, "demokrazian lehen aldiz, Estatuko fiskal nagusi bat zigortu dute karguan".

Miguel Tellado PPko idazkari nagusiak ere barkamena eskatzeko deia egin dio Espainiako gobernuburuari, Gorenaren erabakiaren ostean. Era berean, azpimarratu du epai horrek presidentea karguan jarraitzeko “inhabilitazioa” dakarrela.

Ester Muñoz Kongresuko Talde Popularraren bozeramaileak Sanchezen inguruan inputatutako pertsonak aipatu ditu, eta "lehen sariduna" fiskal nagusia dela adierazi du. "Auzitegi Gorenak zigortua sekretuak ezagutarazteagatik. 2 urtez ezgaituta", gaineratu du.

Vox pauso bat harago doa, eta "duintasunagatik" eta "koherentzia politikoagatik" hauteskundeak deitzeko eskatu dio Espainiako Gobernuko presidenteari. Hala aldarrikatu du Jose Maria Figaredo alderdi ultraeskuindarreko idazkari nagusiak, eta erabaki judiziala "lotsaren beste mugarri bat" dela esan du".

Auzitegi Gorenak bi urteko inhabilitazioa ezarri dio Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiari kargu horretarako, bai eta 7.200 euroko isuna, Alberto Gonzalez Amadorrek (Isabel Diaz Ayusoren bikotekidea) Ogasunari iruzur egin izana onartzen zuen mezuarekin lotutako datu erreserbatuak plazaratzeagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Sarek urtarrilerako deitutako manifestazioaren aurkezpena, Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko

Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X