Gernikara bisita ofiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pradales lehendakariak Frank-Walter Steinmeier Alemaniako presidentea hartu du Ajuria Enean

18:00 - 20:00

Frank-Walter Steinmeier Ajuria Enera iritsi da, eta bertan harrera egin dio Imanol Pradales lehendakariak. Aurresku batek eman dio hasiera harrera ofizialari.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Andueza, eskumenei buruz: "Oso baikorra naiz; Bitariko Batzordearen hurrengo bileran eskumen horiek sinatzea espero dut"

Iñaki Guridi kazetariarekin Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketa batean, Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusia "oso lasai" agertu da Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko bost eskumenen transferentziaren polemikaren harira, eta ziurtatu du ez duela zalantzarik, "gauzak ondo aterako dira". "Gauzak nahiko aurreratuta daude", adierazi du, eta adostutako bost eskumenak hurrengo egunetan transferituko direla iragarri du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X