Eragile politiko eta sozialek 'Txiki' eta Otaegiren aitortza txalotu eta bide horretan jarraitzea eskatu dute
'Txiki' eta Otaegiren familiek urte hasieran aurkeztu zuten aitortza eskaria, Memoria Demokratikoaren Legea oinarri hartuta, eta duela bi aste eman zuen Espainiako Gobernuak aldeko ebazpena.
Espainiako Gobernuak Jon Paredes Txiki eta Angel Otaegiren aldeko Aitortza eta Erreparazio Adierazpena onartu du, eta "ilegitimotzat eta baliogabetzat" jo ditu horiek epaitu zituzten gerra-kontseiluak eta ezarri zitzaizkien heriotza-zigorrak. Frankoren erregimenak fusilatu zituen biak, orain 50 urte.
Albistea zabaldu orduko, askotariko eragile politiko eta sozialek txalotu dute erabakia, eta bat etorri dira giza eskubideen urraketen biktimak aitortzeak eta erreparatzeak duen garrantzia azpimarratzean.
Egiari Zor fundazioa izan da gaiari buruz iritzia eman duenetako bat. "Aitortzaren eta erreparazio instituzionalaren bidean" jarraitzeko deia egin du, "salbuespenik gabe, kontu hau borroka alderdikoitik aldenduz".
Hedabideetara igorritako ohar batean, fundazioak esan du Txiki eta Otaegi biktima gisa aitortzea "saihestezina" zela, frankismoko azken fusilatuak zein testuingurutan gertatu ziren kontuan hartuta. Horrekin batera, salatu dute bi biktima hauen inguruan egindako ekitaldien harira azken hilabeteotan izandako polemikak. "Uste dugu polemika hau batzuek erabili dutela, biktima on eta txarren ikuskerari buruzko biktimologia-esparru berria ezartzeko".
Ildo beretik, Giza Eskubideen Euskal Behatokiak (GEBehatokiak) ere urrats "garrantzitsua" eta "saihestezina" dela esan du. "Espainiako Gobernuaren urteetako ukazioaren ondoren, bi aitortza hauekin familiek urrats garrantzitsua eman dute egiaren, justiziaren eta erreparazioaren bidean", dio erakundeak kaleratu duen agiriak.
GEBehatokiak azpimarratu du "joan den udan izandako saiakerak, frankismoko biktimen artean kategorizazioak ezartzekoak" indargabetu egiten dituela gaur ezagutu den erabakiak.
Gaiari buruz iritzia eman du, bata ere, Imanol Pradales lehendakariak, sare sozialetan zabaldutako mezu batean. Hark ere, urratsa "ezinbestekoa" zela esan du, eta gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak 2012an aitortu zituela Txiki eta Otaegi Estatuaren indarkeriaren biktima gisa. "Espainiako Gobernuak hartutako erabakiak osatu egiten du ezinbestekoa zen aitortza publikoa. Lehendakari gisa, giza eskubideen urraketen biktima guztien aintzatespen osoa berresten dut", idatzi du.
Bere aldetik, Mertxe Aizpurua EH Bilduren eledunak Kongresuan esan du "aurrerapauso ukaezina" dela, eta bide horretan lanean jarraitzea eskatu du. "Frankismoaren jazarpena jasan zuten senideek eskatzen duten egia, memoria, aitortza eta erreparazioan pauso sendoak emateko lanean segituko dugu", argitaratu du X sare sozialean.
Txiki eta Otaegiren familiek urte hasieran aurkeztu zuten aitortza eskaria, Memoria Demokratikoaren Legea oinarri hartuta, eta duela bi aste eman zuen Espainiako Gobernuak aldeko ebazpena.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.
Puyko jaitsiera bertan behera utzi dute Lizarran, hirugarrenez
Uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, oposizioko taldeek bat egin zuten bozketan, eta UPNri erabakia zuzentzeko eskatu zioten mozio bat aurkeztuta. Iaz bezala, Marta Ruiz de Alda alkateak kotxez egin du jaitsiera, txosnak beste toki batean jartzea aldarrikatzen ari ziren herritarrak zeuden kaletik ez jaisteko.
Milaka migratzaile Marokora itzultzen hasi dira
50.000 migratzaile baino gehiago Ceutan sartu ostean, hiri autonomoa gainezka dago, eta askok Marokora itzultzeari ekin diote.
Jaurlaritzak ukatu egin ditu Solariak Araban parke fotovoltaikoak eraikitzeko eskatutako 19 baimenak
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak argudiatu du iraungi egin direla garraio-sarera sartu eta konektatzeko emandako baimenak.