PP-REN GABONETAKO BAZKARIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJ eta PSOE "bereizezinak" direla uste du PPk: "Interes pribatuen mesederako koalizioa da"

Euskadiko PPk Gabonetako bazkaria egin du gaur Gasteizen, eta Miguel Telladok eta Javier De Andres EAEko PPko presidenteak EAJri zuzendu dizkiote kritikak.

VITORIA (ESPAÑA), 13/12/2025.- El secretario general del PP, Miguel Tellado (d) junto al presidente popular vasco, Javier de Andrés (i) durante el almuerzo de Navidad que celebra este sábado en Vitoria el partido en Álava. EFE / L. Rico
Argazkia: EFE

Miguel Tellado PPko idazkari nagusiaren arabera, EAJ eta PSOE "bereizezinak dira, ekintza-batasuna dute, eta baita negozio-zentro bateratua ere, agian. Boterea lehenesteko prest daude, eta, horregatik, EAJ ez da Sanchezengandik milimetro bat bera ere bereizten".

Euskadiko PPk Gabonetako bazkaria egin du larunbat honetan Gasteizen, eta Telladok eta Javier De Andres EAEko PPko presidenteak EAJren jarrera kritikatu dute bertan.

"Sanchezen makulu leial bihurtu izana" leporatu die Telladok jeltzaleei, "agian boterea galtzeko beldurragatik, nahiago dutelako alderdi sozialistaren menpe dagoen gobernu bakoitza mantendu eta besaulkiak ez arriskatu". 

"Ez da gobernu koalizioa izan, PSOE eta EAJ batzen dituen interes pribatuen koalizioa baizik", gaineratu du.

Horren ondorioz, "alde batera utzi dituzte herritarren arazoak, hala nola etxebizitza, legez kanpoko immigrazioa...".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otegik Zaldibarko alkate ohia babestu du: "Teknikari guzti-guztiek ontzat emandako plan bat sinatu besterik ez zuen egin"

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Radio Euskadin azpimarratu duenez, EH Bilduk "ustelekeria kasurik gabeko" alderdia izaten jarraitzen du, "Zaldibarko zabortegiaren kasua" ez da eta "ustelkeria kasu bat". Ziurtatu duenez, Arantza Baigorri herriko alkate ohiak "ez zuen inolako interes pertsonalik" Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren inguruan zabortegiko lurrei dagokienez. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X