Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskaltzak ez du Errejonentzat zigorrik eskatuko Mouliaak salatutako sexu-erasoengatik, eta auzia artxibatzearen alde egin du

Adolfo Carretero epaileak Sumarren bozeramaile ohia Mouliaa aktorearen aurkako sexu-eraso delituagatik auzipetu ostean, Fiskaltzaren esanetan ez dago zantzu nahikorik haren kontrako karguak aurkezteko. 

iñigo errejon-juicio-efe

Iñigo Errejon, Sumarren diputatu ohia. Artxiboko argazkia: EFE

Fiskaltzak ez du Iñigo Errejon Sumarren Kongresuko bozeramaile ohiarentzat zigorrik eskatuko Elisa Mouliaak aktoreak salatutako sexu-erasoengatik, eta auzia artxibatzearen alde egin du, haren aurkako zantzu nahikorik ez dagoela iritzita. 

Gauzak horrela, Fiskaltzak ez du Errejonen aurkako akusaziorik aurkeztuko. 

Adolfo Carretero instrukzio epaileak Errejon auzipetzea erabaki zuen pasa den azaroan, Mouliaaren aurkako hiru sexu-eraso delitu egotzita. Auzipetuak erabakiaren aurkako helegitea aurkeztu zuen Madrilgo Probintzia Auzitegian. Mouliaak, bere aldetik, 3 urteko kartzela zigorra eskatu du Errejonentzat, sexu-abusu delitu jarraitua leporatuta.

Madrilgo Probintzia Fiskaltzaren ustez, Carretero epailearen autoa zuzenbidearekin bat dator, dagokion helburua bete egiten duelako eta oinarrian dituen zantzuak zehazten dituelako.

Fiskaltzaren arabera, ordea, zantzu horiek ez dira nahikoak, eta, horregatik, auzia artxibatzeko eskatu du Madrilgo 47. instrukzio epaitegira bidalitako idatzi batean, Fiskaltzako iturriek EFE agentziari adierazi diotenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X