FISKAL NAGUSI OHIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskaltzak Garcia Ortizen aurkako epaia baliogabetzeko eskatu dio Auzitegi Gorenari

Espainiako fiskal nagusi ohiaren oinarrizko eskubide batzuk urratu direla iritzi dio Fiskaltzak eta horregatik eskatu du epaia baliogabetzeko. 

Declaración de Álvaro García Ortíz
Álvaro García Ortiz epaiketan. Artxiboko argazkia: Europa Press

Alvaro Garcia Ortiz Espainiako fiskal nagusi ohiaren kontrako epaia baliogabetzeko eskatu dio Fiskaltzak Auzitegi Gorenari, haren oinarrizko eskubideak urratu direlakoan. 

Gorenak bi urteko inhabilitazioa ezarri zion Estatuko fiskal nagusi kargurako, bai eta 7.200 euroko isuna ere, Alberto Gonzalez Amadorren (Isabel Diaz Ayusoren bikotekidea) datu erreserbatuak plazaratzeagatik.

Auzitegi Gorenaren zigorraren ondotik Garcia Ortizek dimisioa eman zuen pasa den azaroaren 24an. 

Epaimahaiak (zazpi magistratutatik bostek) frogatutzat jo zuen berak edo bere inguruko norbaitek, bera jakitun zela, Gonzalez Amadorren abokatuaren mezu elektronikoa filtratu ziola Ser irrati kateari. Mezu horretan Ogasunari iruzur egin eta bi delitu fiskal egin izana aitortzen zuen Diaz Ayusoren bikotekideak.

Beste bi magistratuk boto partikularra eman zuten. Horien esanetan, ezin da frogatutzat jo Garcia Ortizek filtratu zuela mezu elektronikoa. 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X