Urtarrilaren 10ean egingo du EH Bilduk Batzar Nagusia, "Elkarrizketa Nazionalaren" balantzea egiteko
Koalizioaren ustez, 2026 urtea euskal politikagintzan gakoa izango da, eta "lokatzetan dabiltzanen" aurrean egindako lan "konprometitu eta leiala" aldarrikatu du.
Datorren urtarrilaren 10ean egingo du EH Bilduk Batzar Nagusia, Bilbon, eta oraingo honetan "Elkarrizketa Nazionala" herri ekimenaren balantzea egiteko eta 2026an koalizioak euskal politikagintzarako "giltzarritzat" jotzen duen urtearen aurrean prestatzeko balioko du.
Ohar batean, ezker soberanistak azpimarratu du batzarra ohiko egutegiaren barruan dagoen arren, urte berriaren berezitasunak eta datozen erronka politikoek garrantzi berezia ematen diotela topaketari. Ildo horretan, EH Bilduk adierazi du hitzordua baliatuko duela bere ekimen politiko eta instituzionala indartzeko hurrengo hauteskunde zikloari begira.
Datozen hilabeteetan, koalizioa oinarri programatikoak lantzen arituko da, euskal herritarren “kezkei eta arazoei” erantzuna emateko helburuarekin; besteak beste, etxebizitza eskuratzea, zerbitzu publikoen kalitatea galtzea eta bizitza garestitzea aipatu ditu.
Era berean, EH Bilduren proiektu politikoa "aberasteko beste pauso bat" eman nahi duten pertsona konprometituen inplikazioa aztertuko du Batzar Nagusiak.
Jardunaldia Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiaren hitzaldiarekin hasiko da, eta joan den irailean abian jarritako "Elkarrizketa Nazionala" herri ekimen masiboaren balantzea egingo du, Euskal Herriko sektore ezberdinetatik jasotako "ekarpenak, erantzunak eta ziurtasunak" azalduz.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Enparantza eta Arantza Zulueta Martuteneko espetxean sartu dira
Otsailaren 3an espetxeratzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak 2022an ezarritako zigorra bete ahal izateko eta euren kabuz joan dira espetxera.
Iraungitako txertoen kasuari lotutako batzorde independente bat eratzeko eta erantzukizunak eskatzeko proposamenak atzera bota dituzte EAJk eta PSEk
Jeltzaleek eta sozialistek iragarritako neurriak arintzeko eskatu diote Osasun Sailari, "akatsen arriskua gutxitzeko".
EHUk Arabako campusa itxiko du astelehenean, Voxen ekitaldi bat dela-eta
Eskuin muturreko alderdiak otsailaren 23aren oroigarri gisa egin du deialdia, “unibertsitatean askatasuna defendatzeko ezker abertzalearen aurrean”.
Eudelek aurrekontuak luzatu ditu, 40 urtean lehen aldiz, EH Bilduren abstentzioaren ondorioz
EH Bildu atzo iragarri zuenez, koalizio abertzaleko zinegotziek aurrekontua atzera botatzeko asmoa zuten, gaurko bozketan abstenituz, EAJk bultzatutako zuzendari berriaren hautaketa prozesuarekin ados ez zeudelako. Esther Apraiz Eudelen presidenteak adierazi du"intituzioa etsirik" dagoela erabakiaren aurrean, eta ohartarazi du horrek "zaildu" egingo duela hainbat proiektu egitea.
Jaurlaritzak begi onez hartu du bizitzeko baimena berritu nahi duten migratzaileei hizkuntza ofizialetan egiten jakitea eskatzea
Kataluniako Gobernuak egin du proposamena, hizkuntza kohesiorako eta hobeto integratzeko elementu gisa baliatu daitekeelakoan. Ildo horretatik, euskara jakitea migratzaileen integrazio prozesua indartzeko kohesio tresna izatea nahi du Eusko Jaurlaritzak.
Medikuen eskaerei eta profesional faltari erantzuteko, Jaurlaritzaren proposamenak
Alberto Martinez sailburuak neurriak eskatu dizkio Monica Garcia ministroari medikuen aldarrikapenei eta osasun-langileen faltari aurre egiteko.
Eusko Legebiltzarrak Fernando Buesa eta Enrique Casas eraildako sozialistak gogoratu ditu
Enrique Casas 1984ko otsailaren 23an hil zuten Komando Autonomo Antikapitalistek, eta Fernando Buesa bere bizkartzain Jorge Diezekin batera hil zen, ETAren atentatu batean, 2000ko otsailaren 22an. Legebiltzarreko Mahaiak 2014ko otsailean erabaki zuen erakunde terroristek hildako lau euskal legebiltzarkideak —Fernando Buesa, Enrique Casas, Gregorio Ordoñez eta Santiago Brouard— omentzea, erailketaren egunetik hurbilen dagoen osoko bilkuran.
Rufian: "Zer zentzu du gauza bera defendatzen duten ezkerreko 14 alderdik elkarren artean lehiatzeak?"
'Oraina borrokatu, etorkizuna irabazteko' goiburupean, ERCko buruzagiak antolatutako ekitaldian Estatu espainiarreko ezkerreko alderdi guztiek hartu dute parte, EH Bilduk, Podemosek eta BNGk izan ezik.
Sanchezek dio "irmo" jokatu dutela Polizia Nazionalaren bigarrenaren aurkako salaketaren berri izan ostean, eta ez du uste Marlaskak dimisioa eman behar duenik
New Delhin egindako prentsaurreko batean, Espainiako Gobernuko presidenteak esan du hasiera-hasieratik "biktimari" babesa eman diotela eta Jose Angel Gonzalez bere postutik kendu dutela. "Eta, hortik aurrera, ikerketa amaieraraino eramango da, ondorio guztiekin", gaineratu du.
Aburtok amaitutzat eman du Aitor Estebanekin izandako desadostasuna, eta atxilotuen jatorria argitaratu gabe jarraituko du
Bilboko alkateak Segurtasunaren aldeko Itunarekin lotu du bere erabakia, PSErekin, EH Bildurekin eta Elkarrekin Bilbaorekin sinatua.