MANIFESTAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk bat egin du larunbaterako Sarek deitutako manifestazioarekin, eta herritarrak parte hartzera deitu ditu

Koalizioaren hitzetan, "arrazoi politikoengatik espetxean, erbestean edo deportatuta" dauden euskal herritarren egoerak "konpondu gabe jarraitzen du", eta beharrezkoa da presoei ezartzen zaizkien "salbuespen neurriak" bertan behera uztea.

sare presoak manifestazioa

Iazko urtarrilean egin zen manifetazioa. Argazkia: Sare

Sare  plataformak deituta euskal presoen eskubideen alde larunbat honetan Bilbon egingo den manifestazioarekin bat egin du EH Bilduk, eta herritarrak parte hartzera deitu ditu. Koalizioaren hitzetan, "preso, iheslari eta deportatuen egoerari behin betiko konponbidea ematea" beharrezkoa da, "elkarbizitza iraunkor eta osasungarri baten bidean".

17:00etan abiatuko da, Casillatik, ‘Ezin da gehiago luzatu’ goiburupean egingo den martxa. "Urte honetako leloak adierazten duen moduan, oraindik orain, ehundik gora euskal herritarrek jarraitzen dute espetxeratuta eta 17 iheslari zein deportatu milaka kilometrotako urruntasunean barreiaturik", nabarmendu du EH Bilduk ohar batean. 

"Elkarbizitza demokratikoaren norabidean", azken urteetan "euskal jendarteak bide oparoa" egin duela uste du koalizioak, eta, horren ondorioz, "gero eta gehiago dira etxerako bidea abiatu duten euskal preso zien erbesteratuak".  "Baina, oraindik, agerikoa da salbuespenaren neurria ezartzen jarraitzen zaiela. Beraz, bidea egiten jarraitzea beste aukerarik ez dugu, salbuespen neurriak etenarazi eta preso, iheslari eta deportatuen errealitatearekin behin betiko amaitzeko", erantsi dute idatzian.

Zure interesekoa izan daiteke

Beatriz Artolazabal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gasteizko 2026ko aurrekontu-proiektua EH Bildurekin aurrera ateratzeko prest dagoela adierazi du EAJk

Gasteizko Udaleko alkateordeak adierazi duenez, EH Bilduren proposamenek Udal Gobernuak aurkeztutako aurrekontu proiektuaren "espirituarekin bat etorri beharko lukete". "Nik ez daukat marra gorririk, ezta lehentasunezko bazkiderik ere. Niri axola zaizkit talde politikoek Gasteizen bizi garenon bizimodua hobetzeko egiten dituzten proposamenak", gaineratu du Artolazabalek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X