Epaileak epaiketara bidali du Iñigo Errejon, Elisa Mouliaaren aurkako ustezko sexu-erasoengatik
Magistratuak urtarrilaren 15erako deitu du bozeramaile ohia. Fiskaltzak, berriz, ez du Errejon akusatuko, eta auzia artxibatzeko eskatu du, zantzu nahikorik ez dagoelako.
Iñigo Errejon, EFEren artxiboko irudi batean
Epaileak ahozko epaiketa hasteko agindua eman du Iñigo Errejon Sumarren bozeramaile ohiaren aurka, 2021eko urrian Elisa Mouliaa aktoreari egin omen zizkion sexu-erasoengatik, eta urtarrilaren 15erako deitu du erabaki hori jakinarazteko.
Adolfo Carretero instrukzio epaileak azitara bidali du bozeramaile ohia, fiskalaren irizpidearen aurka. Izan ere, pasa den abenduan Fiskaltzak esan zuen ez duela eskatuko Errejoni zigorrik ezar diezaioten, ez delako "behar bezala justifikatu delitua egin izana", eta ez delako egiaztatu Errejonek argi ote zuen "sexu-harreman" hura aktoreak nahi izan gabe egin zuela.
Epailearen iritziz, eta hamahiru hilabeteko ikerketaren ondoren, salatzailearen zein ikertuaren bertsioak, haren peritu eta dokumentu frogak ikusita, salaketak badu oinarririk, eta, esan bezala, urrats bat aurrera ematea erabaki du. Mouliaaren deklarazioan egon zitezkeen kontraesanei dagokienez, epaileak berak azaldu du argitu zituela, galdeketa luze eta sakon baten ondoren. Izan ere, galdeketa horretan koherentziari eutsi zion une oro.
Bien bitartean, Elisa Mouliaak, hiru urteko kartzela-zigorra eskatu du, sexu-abusuaren delitu jarraitua egiteagatik, baita 30.000 euroko kalte-ordaina ematea ere.
Errejonek kargu politiko guztiak utzi zituen 2024ko urriaren 24an, indarkeria matxistarekin loturiko bere aurkako mezu anonimoak sareetan argitaratu ondoren. Egun horretan bertan, Mouilaak "sexu-jazarpenaren biktima" izan zela argitaratu zuen, eta Poliziaren aurrean politikari ohiaren aurkako salaketa jarri zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik