ADIERAZPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk dio Euskal Herria gai dela autoritarismoari sendo erantzuteko

GRAFCAV8444. BILBAO, 10/01/2026.-El secretario general de EH Bildu, Arnaldo Otegi, (i) en la imagen, abre la Asamblea General de la formación soberanista, este sábado, que define su estrategia para 2026, un año que considera "clave" para la política vasca, hace balance de la iniciativa 'diálogo nacional' y aborda la elaboración de sus programas sobre asuntos como la vivienda y los servicios públicos. EFE/Luis Tejido

Arnaldo Otegi, EH Bilduren Batzar Nagusian, joan den larunbatean. Argazkia: EFE

Koalizio subiranistaren Hegoaldeko Mahai Politikoak adierazpen bat argitaratu du, munduko egoeraren eta azken asteetako gertakarien inguruko analisi batekin.

EH Bilduk uste du Euskal Herriak "baldintza politiko, sozial, historiko eta ekonomiko nahikoak" dituela "bizi dugun une historikoaren mailako erantzuna artikulatzeko".  "Uste dugu, gure gaitasunez eta gure mugez jakitun, gauza handiak egin ditzakegula olatu autoritarioa geldiarazteko, badagoela egiazko alternatiba, eta Europarako beste proiektu bat posible dela", esan du koalizioak Hegoaldeko Mahai Politikoak astelehen honetan egindako urteko lehen bileraren ondoren zabaldu duen adierazpenean. "Ezinbestekoa da gogoratzea gure herriak duela 40 urte ezetz esan ziola NATOri. Orduan ere erakutsi genuen salbuespena garela sutan dagoen mundu honetan", dio idatziak.

Ildo horretan, EH Bilduk dei egin die Euskal Herriko eragile politiko eta sozialei, "herri gisa ordezkatzen dugunari balioa emateko" eta "munduari esateko gerraren eta itxaropenik ezaren aurrean alternatiba badagoela". Horretarako, adierazpenaren arabera, "indarrak antolatu" behar dira, "bultzada nazional berri" baten bidez "mundu hobea eraikitzeko aukera eta itxaropena badagoela erakusteko". 

2026an autoritarismoa "herrientzat eta demokraziarentzat mehatxu erreala" izango dela nabarmendu ondoren, EH Bilduk adierazi du potentzia handiek "inperialismoa, gerrak eta planetako baliabide naturalen espoliazioa" erabiltzen dituztela "herrien kaltetan", eta "bien bitartean, Europar Batasunak eta haren inguruan diharduten eliteek atzera egitea erabaki dute, eta horrek proiektu propioaren gabezia larrioagtzen du". 

Hori dela eta, koalizio subiranistak irizten dio "Europar Batasuna aipatzea alferrikakoa" dela, "une historikoak eskatzen duen mailako ardura" ez duelako eta "korronte autoritarioari aurrera egiten utzi" diolako. 

Amaitzeko, "interes partikularrak alde batera uzteko beharra" aldarrikatu du EH Bilduk, "ezeren aurretik gure herria leheneteko eta ezberdinen arteko lankidetza sustatzeko". 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X