Mende erdia igarota ere, martxoaren 3ko biktimak gogoan
Polizia frankistak gogor jo zuen langile-mugimenduaren aurka 1976ko martxoaren 3an. Gaur, Gasteizek gogoan izango ditu hildako bost langileak eta zauritutako ehun lagunak.
Martxoaren 3ko biktimen oroimenez Zaramagan egindako mural baten irudia. Argazkia: EFE
Lluis Llachek Campanades a morts idatzi zuenean, 1976ko martxoaren 3ko gauean, artean ez zegoen argi sarraskiaren tamaina, baina agerikoa zen erregimen frankistaren jardun errepresibo hura ez zela edozelakoa. Mende erdi geroago, gertaera lazgarri horrek iltzatuta jarraitzen du oroimen kolektiboan, eta Gasteizko herriak sarraskiaren biktimak ditu gogoan.
Lluis Llach abeslari katalanak martxoaren 3aren inguruko bere abesti ikonikoa idatzi zuenean hiru ziren hildakoak: "Hiru kanpai beltzek galdu dituzten hiru semeak". Hildakoak bost izan ziren azkenean, eta zaurituak ehundik gora; horien erdiak Poliziaren balek zauritu zituzten.
Errepresioa elizan
Martxoaren 3 hura egun seinalatua zen hiriko langile-mugimendurako. Aurreko urtearen amaieratik indarra eta mobilizatzeko gaitasuna erakutsia zuen, eta hirugarren greba-eguna zen. Diktadorea hil eta ehun egunera, erregimenak gogor egin zuen manifestarien aurka.
Errepresioak markatutako goizaren ondoren, Polizia frankistak Zaramagako San Frantzisko Asiskoaren elizan egitekoa zen langileen batzarra jarri zuen jomugan. 4.000 pertsona inguru zeuden barruan, eta beste horrenbeste kanpoan.
Poliziak kontra egitea erabaki zuen, horren erakusgarri dira polizia-irratiaren grabazioak. Ordena Publikoaren Indarren buruzagiek langileen aurka gogor jotzeko agindu zuten, "armak" erabili zitzaten, eta eliza gaseztatzeko ere agindu zuten.
Poliziaren ekintza bortitzaren ondorioz, bost pertsona hil ziren: Pedro Maria Martinez Ocio, 27 urtekoa; Francisco Aznar Clemente, 17 urtekoa; Romualdo Barroso Chaparro, 19 urtekoa; Jose Castillo Garcia, 32 urtekoa; eta Bienvenido Pereda Moral, 30 urtekoa. Martxoaren 3aren ondorengo egunetan, hiru pertsona gehiago hil ziren Poliziaren erantzunaren ondorioz.
“Historiako jipoi handienean parte hartu dugu (…). Hemen sarraski bat izan da”
Lekua izan zuen "The New York Times" egunkarian
Martxoaren 5eko edizioan eman zuen albistea The New York Times egunkariak. “Gobernuaren eta Poliziaren aurkako haserre-olatu" baten berri eman zuen.
“180.000 biztanleko hiri hau, normalean bizia eta jendetsua, erabat geldirik geratu zen; bitartean, manifestazioak piztu ziren Bilbon, Iruñean eta Donostian, Poliziak su-armak herritarren kontra erabiltzeagatik protesta egiteko”, jaso zuen egunkari estatubatuarrak.
Ekitaldi instituzionalak eta manifestazioak
Sarraskiaren 50. urteurrena dela eta, hainbat ekitaldi egiten ari dira gaur gertaera gogoratzeko eta biktimen oroimenez.
Goizetik hasita, martxoaren 3ko monolitoaren aurrean, Zaramagan, hainbat talde politiko, sindikatu eta gizarte erakunderen omenaldiak eta eskaintzak izaten ari dira.
Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, hainbat mobilizazio egingo dira. Halaber, arratsaldeko 19:00etan M3ko biktimen omenezko ekitaldi bat egingo da Europa Jauregian.
Zure interesekoa izan daiteke
Valcalderan fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean eta Cadreitan, 90 urte betetzen direnean
1936an, agintari militarrek 52 preso errepublikano atera zituzten Iruñeko kartzelatik, askatuko zituztelako aitzakian, baina hil egin zituzten. Bederatzi hamarkada geroago, ez dakite non dauden haien gorpuzkiak.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Feijook Sanchezi "osasun arriskuagatik"
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, uztailaren amaieran migratzaileak masiboki sartu ostean atzeman diren gaixotasun infekzioso eta kutsakorrak direla eta. Horren hitzetan, sarna eta tuberkulosi kasuak daude eta "osasun-arriskua" dago.
Bizirik dauden migratzaileak eta hildakoen gorpuak aberriratzeko eskatu dio Marokok Espainiari
Marokoko Justizia ministroak Espainiarekin akordio bat sinatzeko eskatu du, eta ziurtatu du Maroko prest dagoela autobusak Ceutara bidaltzeko, bizirik dauden migatzaileak hartzeko.
Gorenak atzera bota du ministroak abuztuan Senatuan agertzera behartzeko PPk egindako premiazko eskaera, Ceutako krisia dela eta
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.
Espainiako Gobernuak uste du posible dela 500 neska Penintsulara eramatea "aste gutxi barru"
Gazteria eta Haurtzaro arloak adierazi du astebete daramala gai honetan lanean Ceutako agintariekin, eta proposamen zehatz bat egingo duela.
Irunen hegoaldeko erronda, saihesbidea eta AP-8 autobidean 3. erreia egiteko beharra defendatu du Labordak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Cristina Laborda Irungo alkateak esan duenez, urteak behar dira errepideak egiteko, eta erabaki batzuk duela 20 urte hartu behar izan zirela kritikatu du.
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.