EBri Israelekin duen elkartze akordioa etetea eskatzeko, Europako Herritar Ekimena abiatu du EH Bilduk
Milioi bat sinadura bildu nahi dituzte, eta dagoeneko martxan da horretarako web orria. Datozen asteotan, berriz, koalizioko kideak herriz herri arituko dira sinadurak biltzen.
EH Bilduk, Europako Ezkerraren Aliantzan (EEA) osatutako 8 alderdi politikorekin batera, Europako Herritarren Ekimen bat jarri du abian, Europar Batasunari Israelekin duen merkataritza akordioa bertan behera uzteko eskatzeko. Milioi bat sinadura bildu nahi dituzte, eta euskal herritarrak ekimenarekin bat egitera deitu ditu koalizioak. "Instituzioen ekimen ezaren aurrean, herritarren aktibazioak duen garrantziaren adibide da".
Gaur egin dute aurkezpena, Bruselan, ekimenaren hainbat sustatzaileren parte-hartzearekin, eta besteak beste, Igor Zulaika EH Bilduko Politika eta Nazioarteko Harremanetako arduraduna izan da bertan. Azken horren hitzetan, Gazak eta Palestinak bizi duten egoera "munduan zehar dabilen olatu autoritarioaren ondorio" ere bada, eta autoritarismo hori "benetako mehatxua" da munduko herrientzat eta demokraziarentzat.
Koalizio subiranistaren arabera, "giza eskubideen bermatzaile gisa aurkezten den Europar Batasunak huts egin du", Israelekin dituen harremanak bere horretan mantentzen dituelako. "Gazako eta Palestinako egoerak, AEBk Venezuelaren aurka egindako erasoak bezala, erakusten du nazioarteko ordenaren kolapsoa, eta argi uzten du AEBren atzetik ibiltzea akats bat dela, eta ezin dugula hori onartu”, esan du Zulaikak.
"Beste Europa bat" posible dela adierazi du, eta "gerrari alternatiba bat" eraikitzen jarraitzeko deia egin du, "herrien burujabetzan eta errespetuan" oinarrituta. Zentzu horretan, Zulaikak balioan jarri du EH Bilduren Hegoaldeko Mahai Politikoak atzo onartutako adierazpena.
Dagoeneko, aktibatu dute sinadurak biltzeko prozesua, eta datozen asteotan EH Bilduko kideek herriz herri jarriko dituzte martxan sinadurak-bilketak.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik