Ertzaintzak Getxoko Udala miatu du, eraitsitako jauregiaren auzian
Ikerketa sekretupean dago eta biharko aurreikusita zeuden deklarazioak bertan behera utzi dituzte.
Ertzaintzak Getxoko udaletxeko eta Hirigintza Saileko zenbait bulego miatu ditu, epailearen aginduz, 2024an eraitsi zuten jauregiaren auziaren baitan. Ikerketa sekretupean du epaileak.
Miaketak zinegotzien bulegoetan ez ezik, Udaleko teknikariek erabiltzen dituzten bulegoetan ere ari dira egiten, Hirigintza Sailaren jauregian. EITBk jakin duenez, Udaleko informatikariekin hitz egin ondoren, autoan hasieran zehaztutako miaketa lekua aldatzea erabaki da, eta Algortako Basagoiti etorbidean dauden udal bulegoetara joan dira agenteak. Han dago zerbitzari nagusia, erabiltzaileen eta posta-elektronikoaren datuak biltzen dituena. Antza, hiru zinegotzik eta hiru teknikarik, tartean arkitektoak, elkarri trukatutako mezuen bila ari dira.
Getxoko bigarren instrukzio-epaitegia ari da kasua bideratzen, eta hark zuzentzen ditu irekitako eginbide judizialak.
Testuinguru horretan, biharko aurreikusita zeuden galdeketak bertan behera geratu dira, iturri horren arabera.
Auzia
Hain zuzen ere, 2024ko abuztuan Irurak Bat jauregia eraitsi izana ikertzen ari da epaitegi bat. 1845ean eraiki zuten, Algorta auzoko San Nikolas kaleko 11. zenbakian, eta babes ofiziala zuen.
Luxuzko 12 etxebizitza eraikitzeko obren barruan eraitsi zuen EAJko bi zinegotzik parte-hartzea zuen Ereaga Atalaya kooperatibak.
Astearte honetan, ikerketa zuzentzen ari den epaitegiak sumarioa sekretupean jartzea agindu du, eta bihar, urtarrilaren 15ean, inputatuetako bost zeuden deklaratzera deituta, besteak beste arkitektoa, aparejadorea eta kooperatibako eraikitzailea.
Obretan prebarikazio-deliturik dagoen ikertzen ari da Ertzaintza.
Getxoko Udalak (EAJ eta PSE daude agintean) egiaztatu zuen obra horretarako lizentziak eraikin babestua erreformatzeko aukera ematen zuela, lau fatxadak mantenduz eta lursail berean eraikin berri bat gehituz.
"Ez zen sekula baimendu osorik eraistea", ziurtatu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Lehendakariak "ahots bakarrarekin" aritzeko eskatu dio Europari Ekialde Hurbileko gerraren aurrean
Lehendakariak Bruselara hasi duen 48 orduko bidaiaren hasieran egin ditu adierazpenok. Estrategia politikoei eta ekonomiari buruzko hainbat bileretan parte hartuko du eta Bart De Wever Belgikako lehen ministroarekin bilduko da.
Milaka pertsonak gogoratu dituzte 1976ko martxoaren 3an Gasteizen hildako langileak
Ekitaldi batean, "Estatu krimenaren zigorgabetasunaren aurka lan egiten" jarraituko dutela azpimarratu dute.
Alderdi guztiek, Voxek izan ezik, martxoaren 3ko biktimak omendu dituzte
EAJk dokumentu ofizialak osorik desklasifikatu ditzaten eskatu du. Arnaldo Otegik salatu du "Estatu-operazio” bat izan zela.
Franky tabernaren aholkulari fiskalak aitortu du Accionari faktura faltsuak egin zizkiola Koldoren alde
Miguel Moreno Purroyk agerraldia egin du astearte honetan Nafarroako Parlamentuan, herri-lanen lizitazioari buruz egiten ari diren ikerketa batzordean. 2016 eta 2018 urteen artean Koldo Garciari laguntzeko jardun zuela adierazi du, eta "oker" aritu zela aitortu arren, ukatu egin du ezein "ustelkeria sareren parte" izatea.
Espainiako Gobernuak gaitzetsi egin du martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak izandako "neurriz kanpoko jokabidea"
Aitor Esteban EAJko EBBren presidenteak akordioaren aurrean "etsita" dagoela adierazi du, eta Espainiako Gobernuari eskatu dio aitor dezala "Estatuak izan zuen papera". Javier Hurtado Arabako PSE-EEren idazkari nagusiak, berriz, babestu egin du Espainiako Gobernuak "memoria demokratikoarekin" duen konpromisoa.
Maider Etxebarria: "Martxoaren 3an zauri bat ireki zen Gasteizen"
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak "Polizia Armatu frankistaren neurriz kanpoko jarduna" gaitzetsi du. Franco hil arren, frankismoa bizirik zegoela adierazi du Etxeberriak. "Zoritxarrez, Gasteizen bere aurpegirik gaiztoena erakutsi zuen", gaineratu du.
Gobernuek martxoaren 3a “alfonbrapean” ezkutatu izana salatu du Pradalesek, eta dokumentuak desklasifikatzeko eskatu du
Lehendakariak “egia, justizia, aitortza eta biktimen erreparazioa” eskatu ditu 1976ko martxoaren 3ko sarraskitik 50 urte bete direnean. “Memoria oso eta inklusiboa behar dugu, horrela baino ezingo baita oraindik zabalik den zauria itxi. Biktimekiko Eusko Jaurlaritzaren eta neure konpromisoa erabatekoa da”, azpimarratu du.
Albiste izango dira: Martxoaren 3ko sarraskiak 50 urte, Gatazka Ekialde Hurbilean eta Makina-Erramintaren Azoka
Gaur Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honela azaldu zuen "The New York Times" egunkariak martxoaren 3ko sarraskia
Lau hamarkada lehenago Gernikako bonbardaketarekin egin bezala, The New York Times egunkariak mundu zabalean hedatu zuen Gasteizen izandako sarraskia, Henry Ginigerrek idatzitako kronika baten bidez.
Gasteiz aldatu zuen eguna: indarkeriaz eta zapalkuntzaz betetako 12 ordu
Erregimenak modu bortitzean zapaldu zituen langile mugimenduaren protestak, eta errepresio latza utzi zuen. Gasteiz aldatu zuten 12 orduen kronologia, hemen.