Estebanen ustez ez dago irregulartasunik Getxoko jauregiaren auzian, baina kontrakoa frogatzen bada neurriak hartuko dituzte
Ahal Duguk EAJri leporatu dio Getxoko Irurak Bat jauregiari lotutako irregulartasunak estali nahi izatea. Hori dela eta, erantzukizun politikoak argitzea eskatu du.
Aitor Esteban, EAJren EBBko presidentea. Argazkia: EFE
Aitor Esteban EAJren EBBko presidentearen arabera, Getxoko Udalak eta EAJren udal ordezkariek legearen barruan jokatu dute Irurak Bat jauregiaren auzian. Hala ere, irregulartasunik egon dela frogatzen bada neurriak hartuko dituztela hitzeman du buruzagi jeltzaleak.
Atzo, asteazkena, Ertzaintzak Getxoko udaletxeko eta Hirigintza Saileko zenbait bulego miatu zituen, epailearen aginduz, 2024an eraitsi zuten jauregiaren auziaren baitan.
“Alderdiak egin duen ikerketaren arabera, Udalak eta gure ordezkariek ez dute legez kanpoko ezer egin", adierazi du Estebanek. Edozein kasutan, kontrakoa frogatuz gero eta auziaren eboluzioaren arabera neurriak hartuko dituztela ziurtatu du: "Ez eduki zalantzarik".
Ildo horretan, Estebanek adierazi du ustelkeriaren eta legez kanpoko jokaeren aurka egin duela EBBren presidente kargua hartu zuenetik eta horrela egiten jarraituko duela.
Ahal Duguk EAJri leporatu dio Getxoko jauregiari lotutako irregulartasunak estali nahi izatea
Richar Vaquero Ahal Dugu Euskadiren koordinatzaile nagusiak EAJri leporatu dio Getxoko Irurak Bat jauregiari lotutako irregulartasunak estali nahi izatea. Hori dela eta, erantzukizun politikoak argitzea eskatu du.
Ahal Dugu Euskadiren arabera, EAJk (Amaia Agirre alkatea barne) eta bere gobernukide PSE-EEk "agerikoa dena estali nahi dute: jauregiaren eraisketa irregulartasunez beteta" egon dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Lehendakariak "ahots bakarrarekin" aritzeko eskatu dio Europari Ekialde Hurbileko gerraren aurrean
Lehendakariak Bruselara hasi duen 48 orduko bidaiaren hasieran egin ditu adierazpenok. Estrategia politikoei eta ekonomiari buruzko hainbat bileretan parte hartuko du eta Bart De Wever Belgikako lehen ministroarekin bilduko da.
Milaka pertsonak gogoratu dituzte 1976ko martxoaren 3an Gasteizen hildako langileak
Ekitaldi batean, "Estatu krimenaren zigorgabetasunaren aurka lan egiten" jarraituko dutela azpimarratu dute.
Alderdi guztiek, Voxek izan ezik, martxoaren 3ko biktimak omendu dituzte
EAJk dokumentu ofizialak osorik desklasifikatu ditzaten eskatu du. Arnaldo Otegik salatu du "Estatu-operazio” bat izan zela.
Franky tabernaren aholkulari fiskalak aitortu du Accionari faktura faltsuak egin zizkiola Koldoren alde
Miguel Moreno Purroyk agerraldia egin du astearte honetan Nafarroako Parlamentuan, herri-lanen lizitazioari buruz egiten ari diren ikerketa batzordean. 2016 eta 2018 urteen artean Koldo Garciari laguntzeko jardun zuela adierazi du, eta "oker" aritu zela aitortu arren, ukatu egin du ezein "ustelkeria sareren parte" izatea.
Espainiako Gobernuak gaitzetsi egin du martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak izandako "neurriz kanpoko jokabidea"
Aitor Esteban EAJko EBBren presidenteak akordioaren aurrean "etsita" dagoela adierazi du, eta Espainiako Gobernuari eskatu dio aitor dezala "Estatuak izan zuen papera". Javier Hurtado Arabako PSE-EEren idazkari nagusiak, berriz, babestu egin du Espainiako Gobernuak "memoria demokratikoarekin" duen konpromisoa.
Maider Etxebarria: "Martxoaren 3an zauri bat ireki zen Gasteizen"
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak "Polizia Armatu frankistaren neurriz kanpoko jarduna" gaitzetsi du. Franco hil arren, frankismoa bizirik zegoela adierazi du Etxeberriak. "Zoritxarrez, Gasteizen bere aurpegirik gaiztoena erakutsi zuen", gaineratu du.
Gobernuek martxoaren 3a “alfonbrapean” ezkutatu izana salatu du Pradalesek, eta dokumentuak desklasifikatzeko eskatu du
Lehendakariak “egia, justizia, aitortza eta biktimen erreparazioa” eskatu ditu 1976ko martxoaren 3ko sarraskitik 50 urte bete direnean. “Memoria oso eta inklusiboa behar dugu, horrela baino ezingo baita oraindik zabalik den zauria itxi. Biktimekiko Eusko Jaurlaritzaren eta neure konpromisoa erabatekoa da”, azpimarratu du.
Albiste izango dira: Martxoaren 3ko sarraskiak 50 urte, Gatazka Ekialde Hurbilean eta Makina-Erramintaren Azoka
Gaur Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honela azaldu zuen "The New York Times" egunkariak martxoaren 3ko sarraskia
Lau hamarkada lehenago Gernikako bonbardaketarekin egin bezala, The New York Times egunkariak mundu zabalean hedatu zuen Gasteizen izandako sarraskia, Henry Ginigerrek idatzitako kronika baten bidez.
Gasteiz aldatu zuen eguna: indarkeriaz eta zapalkuntzaz betetako 12 ordu
Erregimenak modu bortitzean zapaldu zituen langile mugimenduaren protestak, eta errepresio latza utzi zuen. Gasteiz aldatu zuten 12 orduen kronologia, hemen.