Jaurlaritzak kotizazio gabeko prestazioak eta langabezia dirulaguntzak kudeatuko ditu 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak bost eskumen eskualdatu dituzte gaur goizean Madrilen: langabezia-prestazioak, Gizarte Segurantzaren prestazio ez-kontributiboak, Itsas Salbamendua, Eskola Asegurua eta Barakaldoko (Bizkaia) Makineria Egiaztatzeko Zentroa.
Eusko Jaurlaritzak 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera kudeatuko ditu langabezia-subsidioak, Gizarte Segurantzaren kotizazio gabeko prestazioak eta Eskola Aseguruak, eta urriaren 1etik aurrera, bere gain hartuko ditu Itsas Salbamenduko lanak, Maria Ubarretxena bozeramaileak iragarri duenez.
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak bost eskumen eskualdatu dituzte gaur goizean Madrilen: langabezia-prestazioak, Gizarte Segurantzaren prestazio ez-kontributiboak, Itsas Salbamendua, Eskola Asegurua eta Barakaldoko (Bizkaia) Makineria Egiaztatzeko Zentroa.
Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko Ministerioan sinatu dute akordioa. Bilera bukatu dutenean, Angel Victor Torres espainiar ministroak eta Ubarretxenak berak agerraldia egin dute itunaren nondik norakoak argitzeko. Bilera horretan parte hartu dute baita, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak, Noel d 'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak eta Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak.
Bileraren amaieran, Ubarretxenak jakinarazi du Barakaldoko Makinak Egiaztatzeko Zentro Nazionalaren eskualdaketa, transferentzia-pakete honen barruan dagoena, indarrean egongo dela akordioa Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratzen den momentutik.
Urrats garrantzitsua
Ubarretxenak nabarmendu du "autogobernuaren aldeko" urrats garrantzitsua eman dutela.
"Gaurdanik, lan esperruan politika publikoak baliatzeko erreminta eta baliabide gehiago dituzte euskal erakundeek", adierazi du.
Halaber, Kontzertu Ekonomikoaren garrantzia azpimarratu du, autogobernuaren giltza dela iritzita.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik