Albiste izango dira: Davoseko Foro Ekonomikoa, abisu horia haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik, eta Oscar sarietarako izendapenak
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Davoseko Foro Ekonomikoa. Argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko urtarrilaren 22an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Davoseko Foro Ekonomikoa: Imanol Pradales lehendakariak hirugarren eguna du Davoseko foroan, eta gaurkoan Euskadiren eta Nazio Batuen arteko ekitaldi batean parte hartuko du. Euskadik "espazio propioa izango du NBErekin batera egingo den ekitaldi batean, 2030 Agendaren baitan".
- Abisu horia haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horiak aktibatu ditu haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik. Bizkaian, haizeari dagokion abisua 21:00etatik 24:00etara izango da indarrean haizeguneetan, 100 km/h-tik gorako boladako espero direlako, batez ere mendebaldeko mendi inguruetan. Kostaldean, berriz, lau metro arteko olatuak aurreikusten dira.
- Oscar sarietarako izendapenak:Hollywoodeko Akademiak 2026ko Oscar sarietarako izendatuak jakinaraziko ditu. Aurten Oscar sarien banaketa ekitaldia martxoaren 15ean egingo da Los Angelesen.