BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Getxoko auziaren harira "azkar eta irmo" jokatu duela esan du EAJk, errugabetasun-presuntzioa errespetatuta

BBBko presidenteak gogorarazi du ikerketapean dauden zinegotziak ordezkatzeko prozesua martxan dela, horiek "aktak alderdiaren esku utzi zituzten une beretik". Ildo horretatik, Bizkaiko udalerriaren "gobernagarritasunarekiko konpromisoa" azpimarratu du.

"EAJk azkartasunez eta zorroztasunez jokatu du lehen unetik"
18:00 - 20:00

Getxon (Bizkaia) eraitsitako eraikin historikoaren harira, EAJ "koherentziaz, azkartasunez eta irmotasunez" jokatzen ari dela nabarmendu du Iñigo Ansola BBBko presidenteak, Udaleko hiru teknikari eta EAJko hiru zinegotzi ikerketapean direla jakin ondoren. "Errugabetasun-presuntzioa errespetatzen dugu", azpimarratu du. 

Babestutako jauregitxoa eraisteko kasua ikertzeko autoari buruz hitz egin du Ansolak larunbat honetan; izan ere, alderdi jeltzaleko hiru zinegotzi ikertzen ari dira, prebarikazio delitua egotzita.

"Bitartean, karguak azkar ordezkatzeko prozesua hasi da, Getxoko Udalean gobernagarritasuna bermatzeko asmoz", gaineratu du Ansolak, eta gertatutakoa lehenbailehen argitzeko eskatu du. Halaber, alderdiak beti "printzipio etikoak errespetatzen" dituela azpimarratu du.

Hala, BBBko presidenteak gogorarazi du dagoeneko hasi direla karguak ordezkatzeko prozesua, "aktak alderdiaren esku utzi bezain pronto", eta horren ildotik, udalerriaren "gobernagarritasunarekiko konpromisoa" agertu du. "Zinegotziak berehala ordezkatuko ditugu ", azpimarratu du.

Getxoko Udalak udalbatza bilduko du ostegunean, azalpenak emateko.

Zure interesekoa izan daiteke

Entrevista en Radio Euskadi al portavoz de EH Bildu en el Parlamento Vasco. habla sobre las sentencias de los perfiles lingüísticos de euskera en las instituciones vascas.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" arbuiatu ditu Otxandianok

EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioaren atzean “antolatutako bultzada bat” dagoela. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X