Getxoko jauregiaren eraisketaren errua udal gobernu osoarena izan daitekeela dioten informazioak ukatu dituzte EAJk eta PSEk
El Correo egunkariak kaleratu duenez, Ertzaintzaren ikerketak udal gobernu osoa egiten du eraisketaren erantzule. Horri buruz galdetuta, Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak esan du "aldeko txostenekin" hartu zuela erabakia udal gobernuak. PSEk adierazi du, ordea, batzar horretan ez zela eraisketarik onartu, erreabilitazioa baizik.
Getxon bota zuten jauregiaren auziaren inguruko polemikak aurrera jarraitzen du. Gaur, El Correo egunkariak argitaratu du Ertzaintzaren atestatuak EAJko hiru zinegotzi inputatuak bakarrik ez, udal gobernu osoa, EAJko zein PSEko ordezkariak, jarriko lituzkeela jomugan, obra hori baimentzeagatik.
Ertzaintzaren txostenaren arabera, erabaki hori beharrezko txosten juridikorik gabe hartu zen; eta gaineratzen du, txosten hori eskatu izan balitz, eraikinak zuen ondare babesagatik eta HAPOn zuen egoeragatik, aurkakoa izango litzatekeela ebazpena.
EAJk eta PSEk aurre egin diote informazio horri.
EAJren izenean, Iñigo Ansola, Bizkai Buru Batzarreko presidenteak defendatu du "teknikarien txosten guztiak aldekoak" izanda eman zela lanak egiteko baimena, eta gaineratu du oraindik ez dutela ikerketaren sumarioa eskuratu; eta are gehiago, ikertutako zinegotziek ere ez dute jakinarazpenik jaso.
Hitzez bakarrik ez, babes publikoa ere agertu dio Ansolak Getxoko alkate Amaia Agirrei, elkarrekin helduz Arriaga antzokira, Sabino Arana Sarietara.
PSEk, berriz, oharra kaleratu du adieraziz udal gobernuak ez zuela inolaz ere jauregia eraisteko baimena eman, emandako baimena eraikina eraberritzeko izan zela.
PSEK 2022ko urriaren 18an egindako gobernu batzordearen akta argitara eman du eta zehaztu dutenez, "akordioaren hitzez hitzeko edukia kontuan hartuta", lizentzia horrek "ez zuen baimentzen eraikin nagusia, Irurak Bat, eraistea, baizik eta eraikuntza osagarriak eraistea eta hura birgaitzeko jarduketa bat egitea".
Ildo horretan, Getxoko PSE-EEk azpimarratu du 2022an onartutako lizentziak "birgaitze obra bati adostasuna ematen ziola, eta inola ere ez eraisteko obra bati".
"Tokiko Gobernu Batzarrera eraman zen espedienteak abal teknikoak zituen une horretan, eta, beraz, alde politikotik ezin da aurkako botorik eman, diskrezionalitatearen mende ez dagoen egintza arautua baita", defendatu dute agirian.
Azkenik, 2024ko abuztuan Irurak Bat eraikina eraitsi zenean, horrek emandako lizentzia urratzen zuela nabarmendu dute.
Gauzak honela, "iritzi publikoari helarazten zaizkion informazioekin oso zuhur" jokatu behar dela nabarmendu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.
Jean-Rene Etchegaray izan da garaile Baionan, bigarren itzuliaren zain
Etchegaray zentrista bigarren itzulira iritsi da, Jean-Claude Iriart hautagai abertzalearekin, Henri Etcheto sozialistarekin eta, lehen aldiz, eskuin muturreko hautagai batekin, Pascal Lesellierrekin. Hain zuzen ere, ultraeskuinak bere emaitzak bikoiztea lortu du sei urtean, aurreko hauteskundeetatik.