ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europan euskara ofiziala izan ez dadin "gezurrak" erabiltzea leporatu dio Albaresek PPri

18:00 - 20:00

Jose Manuel Albares Atzerri ministroak Europar Batasunean euskara, katalana eta galiziera ofizial izan daitezen galarazteko "buloak eta gezurrak" erabiltzea leporatu dio Alderdi Popularrari. Hala ere, haren ustez "denbora kontua" baino ez da, "lehenago edo geroago" euskara hizkuntza ofiziala izango dela adierazi du. Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Espainiako Gobernuak hori lortzeko lanean jarraitzen duela adierazi du ministroak, eta "Estatu bakar batek ere" ez dela aurka agertu, nahiz eta batzuek "zenbait alderdi" aztertzeko denbora gehiago eskatu duten.

Zure interesekoa izan daiteke

Entrevista en Radio Euskadi al portavoz de EH Bildu en el Parlamento Vasco. habla sobre las sentencias de los perfiles lingüísticos de euskera en las instituciones vascas.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" arbuiatu ditu Otxandianok

EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioaren atzean “antolatutako bultzada bat” dagoela. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X