Katalunia

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garraio Ministerioak Renfeko eta Adifeko bi goi-kargudun kargugabetu ditu Rodaliesen krisiagatik

Juntsek Salvador Illa Generalitateko presidentea egin du Rodaliesen krisiaren erantzule, eta, ERCrekin batera, Silvia Paneque Lurralde kontseilaria eta Oscar Puente Garraio ministroa kargugabetzea eskatu du.

GRAFCAT6908. BARCELONA, 21/01/2026.- Un usuario en la Estación de Sants de Barcelona este miércoles cuando Adif mantiene suspendida la circulación ferroviaria en el ámbito de Rodalies en toda Cataluña tras el accidente mortal que se produjo anoche en Gelida (Barcelona), donde un tren chocó contra un muro de contención que había caído a la vía a causa de las fuertes lluvias. EFE/Toni Albir
Azken egunetan Rodaliesen zerbitzua eten dute. Argazkia: EFE

Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministerioak kargutik kendu ditu Josep Enric Garcia Rodalieseko zuzendari operatiboa eta Raul Miguez Adifeko ustiapen eta mantentze-lanetako zuzendari nagusia, Katalunian Rodalies zerbitzuan hainbat gorabehera izan eta zenbait egunez etenda egon baita.

Jose Antonio Santano Estatu idazkariak astelehen honetan iragarri duenez, Renferen eta Adifen presidenteei erantzukizunak bere gain hartzeko eskatu die, Oscar Puente arlo horretako ministroa jakinaren gainean egonda.

Santanok "inflexio-puntu" gisa aurkeztu ditu kargu-uzte horiek, Rodaliesen jardunean eta zerbitzu horri buruz duten pertzepzioan.

Ildo berean, Silvia Paneque Generalitateko Lurralde kontseilariak prentsaurrekoa eman du, eta Renferi eta Adifi berehalako aldaketak eta inbertsioak egiteko eskatu die, Rodaliesen sarean gertatutakoa "pentsaezina eta onartezina" delakoan.

Eskaera bi arlotan oinarrituta justifikatu du Panequek, bere hitzetan, azken egunotan Rodalies zerbitzuaren krisi-egoera larriagotu duten bi esparrutan oinarrituta: zerbitzuaren titularraren (Generalitatea bera) jarraibideak "hitzez hitz" ez jarraitzea eta sarearen beharrezko mantentze prebentiboa ez egitea.

Kataluniako Gobernuak dimisioak edo kargu-uzteak eskatuko lituzkeen galdetu diotenean, Panequek azaldu du "onartezinak ez diren hutsuneak" atzeman dituzten bi esparruen berri eman dutela, eta erabakiak Ministerioak hartu behar zituela.

Bere aldetik, Josep Rius Juntsen bozeramaileak Salvador Illa Generalitateko presidentea egin du Rodaliesen krisiaren erantzule, Paneque kargutik kendu ezean. Kontseilaria Kataluniako Gobernuko kide izaten jarraitzea "harrigarria" dela esan du: "Duela urtebete Kataluniako Parlamentuak kargu hartu zion, eta orduan eman behar izan zuen dimisioa. Illak ez badu kargutik kendu nahi, Kataluniako Generalitateko presidentea izango da krisi honen erantzulea".

Hala, gezurra esatea edo errealitatea ez ezagutzea leporatu dio kontseilariari, eta haren ustez, hori "nahikoa" da, "dimisioa emateko edo kargua uzteko", azken hamarkadetan Katalunian izan den garraio krisirik handienaren aurrean.

Halaber, Oscar Puente ministroak ere erantzukizunak bere gain hartu eta dimisioa eman behar duela defendatu du, "izan utzikeriagatik, izan ezjakintasunagatik", ez zekielako "norena zen Gelidan (Bartzelona) erori zen horma". Horregatik, adierazi du Rodaliesen zerbitzuaren % 100 Kataluniak kudeatu behar duela, eta ez PSOEren eta ERCren artean adostutako transferentzia "gezurrezkoa", bere ustez, gainezka dago, ezin delako bermatu kalitatezko zerbitzua emango dela.

Erreklamazio horrekin bat egin du Isaac Albert ERCren bozeramaileak, eta Rodaliesen eskumenaren transferentzia bizkortzea eskatu du. Prentsaurrekoan, Albertek Puente ministroak eta Paneque kontseilariak dimititu dezatela eskatu du. "Ezinbestekoa da nahasmendua eta egoera hau kudeatzeko ezinean dabiltzanak baztertzea", eskatu du, eta gaineratu du justifikaezina dela Rodaliesen zerbitzurik ez izatea. Gainera, Kataluniako Gobernuari mezu kontraesankorrak ematea eta iragarritakoa ez betetzea leporatu dio.

Zure interesekoa izan daiteke

Entrevista en Radio Euskadi al portavoz de EH Bildu en el Parlamento Vasco. habla sobre las sentencias de los perfiles lingüísticos de euskera en las instituciones vascas.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" arbuiatu ditu Otxandianok

EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioaren atzean “antolatutako bultzada bat” dagoela. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X