Non eta noiz kontsultatu ahalko ditut O23ko dokumentu desklasifikatuak?
Asteazkenean egingo dituzte publiko agiriak, eguerditik aurrera.
Kongresu ingurua, estatu-kolpe saiakeraren biharamunean. Europa Pressen artxiboko irudia.
Espainiako Gobernuak argitaratu egingo ditu 1981eko otsailaren 23ko estatu-kolpe saiakerarekin lotutako dokumentuak.
Elma Sainz bozeramaileak Ministro Kontseiluaren ostean azaldu duenez, "aurkitutako agiri guztiak" desklasifikatuko dituzte. Honela egingo dute desklasifikazioa, hain zuzen ere:
Noiz?
Asteazkenean, otsailaren 25ean, egingo dira publiko agiriak, eguerditik aurrera.
Non?
Espainiako Gobernuak aurreratu duenez, informazioa Moncloako webgunean egongo da eskuragarri.
Desklasifikazioa
Otsailaren 23aren itzalak: Erregearen rola, elefante zuria, militarrak eta beste zalantza batzuk
Espainiako Gobernuak astearte honetan onartuko du 1981eko estatu-kolpe saiakeraren gaineko paperen desklasifikazioa. Mikel Aizpuru katedradunak erabakia aztertu eta argitzeko dagoenaz hitz egin du.
Zure interesekoa izan daiteke
Carmen Panok Aldamaren aginduz Ferrazen 90.000 euro entregatu zituela berretsi du Gorenean
Enpresariak esan du 45.000 euroko bi ordainketa eraman zituela PSOEren egoitzara, eta Abalosek hidrokarburoen lizentzian egindako kudeaketengatik “etxe bat" nahi zuela adierazi du.
Otxandianok "haren kapital politikoa jartzeko" eskatu dio Pradalesi, "estatus politiko berriaren eztabaida erdigunean kokatzeko"
EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gehiengo kualifikatuak eta giro politiko "nahiko aldekoa" direla aprobetxatzearen alde egin du, "herri akordioak, akordio nazionalak eta estatu ikuspegia duten itunak lortzeko" EAEn, bere ustez, eta egungo testuinguru historikoan, hori baita "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".
Josu Urrutikoetxearen aurkako epaiketa abiatu da Parisen, Frantzian bere kontra irekitako azken prozeduraren barruan
Epaiketa pasa den urrian egitekoa zen, baina Josu Urrutikoetxearen osasun arrazoiengatik apirilera atzeratu zen. Parisko Dei Auzitegian epaituko dute 2002tik eta 2005era ETAko kide izan zelakoan.
Jaurlaritzak "titular gutxiago eta lan gehiago" eskatu du, migrazioaren egiturazko erronkari aurre egiteko
Haurren eta Nerabeen Konferentzia Sektoriala bertan behera geratu zen atzo, PP buru duten erkidego ia guztiek bertan parterik ez hartzea erabaki baitzuten. Nerea Melgosa Ongizate Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak migrazioaren arloan Jaurlaritzak dituen eskumenak handitzea eskatu du, eta Estatuari eskatu dio egiturazko estrategia bat gara dezala, haurrak eta nerabeak zaintzeko.
Ezkerra, Rufian eta Monteroren arteko bilerari so
ERC, EH Bildu, BNG, Compromis, MES, Sumar eta Podemos alderdiak bilduko dituen hautagaitza "plurinazionala" bultzatzeko azken hilabeteetan ERCren bozeramaileak egindako proposamenaren ostean etorri da hitzordua.
Korrikan erakutsitako ETAko presoen irudien gaineko ikerketa zabaltzea agindu du Auzitegi Nazionalak
UPNk jarri zuen salaketa, euskararen aldeko lasterketa Iruñeko Txantrea auzotik eta Nafarroako beste hainbat herritatatik igaro zenean erakutsi ziren irudiekin terrorismoa goratu eta biktimak umiliatu zirelakoan.
Claudia Montesek Gorenaren aurrean adierazi du Abalosek ez ziola inoiz esan Logirailen “entxufatu” zuenik
Lekukoaren arabera, ministro ohiak lan eskaintzen estekak baino ez zizkion bidali, eta Koldo Garciak hasieratik esan zion enpresa publikoan haren “nagusia” zela.
50 urte dira ETAk Aingeru Berazadi erail zuela
ETAk hildako lehen enpresaria izan zen Aingeru Berazadi, eta baita bahitu ondoren hil zuten lehenengo laguna ere. Mende erdi geroago, Cristina alabak aita omendu du, eta enpresariek gogora ekarri dute hilketak izan zuen eragina.
EAJk borondate politikoa eskatu du "Gernika" lekuz aldatzeko aukera teknikoetan sakontzeko
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak ziurtatu du ez dituela zalantzan jartzen Reina Sofia museoko adituen txosten teknikoak. Horien arabera, ez da komeni da koadroa mugitzea; hala ere, adituen txosten gehiago eskatu ditu. "Gauza ezinezkoagoak ikusi ditugu", ziurtatu du.
Iruñeko aire-trafikoa "hobetzeko prest" agertu da Espainiako Gobernua
Maria Caballero UPNren senatariak egindako galdera bati erantzunez, Oscar Puente Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroa Iruñeko aireportuaren egungo ereduaren alde agertu da, baina aitortu egin du aire-trafikoa "hobetu" daitekeela. Haren hitzetan, Iruñekoa aireportuko bidaiari kopurua % 40 hazi da 2018tik; Estatuko daturik altuenetakoa da hori.