Santurtziko alkateak dimisioa ofizial egin du: "Lasai noa, jakinda beti jokatu dudala legearen barruan"
Karmele Tubillak otsailaren 12an eman zuen alkatetza uzteko erabakiaren berri, "arrazoi pertsonal, familiar eta politikoak" argudiatuta. Berriro ere oposizioari egotzi dio berak dimititzea eragin duen egoera sortzea, gogortu egin duelako gobernuaren aurkako jarduna.
Santurtziko alkateak kargua utziko duela iragarri eta bi astera, Karmele Tubillak dimisioa ofizial egin du, ostegun honetan egin den Udaleko osoko bilkuran. Orain arte alkate izan denak esan du "lasai" doala, "jakinda" beti jokatu duela "legearen barruan".
Tubillak otsailaren 12an iragarri zuen alkatetza utziko zuela, “arrazoi pertsonal, familiar eta politikoengatik”, eta salatu zuen gainerako alderdi politikoak EAJren irudia kaltetzeko erabiltzen ari zirela. Lau egun geroago, alkate kargua utzi zuen, eta EAJko zinegotzi akta aurkeztu zuen.
Alkate ohia ezustean agertu da dimisioa ofizial egiteko izan den osoko bilkuran, eta oposizioari egotzi dio, berriz ere, dimisioa eragin duen egoera sortzea, “gogortu” egin duelako gobernuaren aurkako jarduna.
Erabakia "sakon hausnartu" duela eta “beti legearen barruan, gardentasunez eta elkarrizketarako borondatearekin" jardun duelako "lasai" doala esan du.
Saioan, oposizioko talde guztiek eskatu dute Udaltzaingoaren LEParen azterketen filtrazioari buruzko ikerketa batzordeak aurrera jarrai dezala, nahiz eta Sonia Lopez Herritarren Segurtasunerako zinegotzi ohiaren mezu elektronikoak Fiskaltzaren eskuetan izan, delitu zantzurik ote zegoen aztertzeko.
EAJk azaldu duenez, txostenak amaitzeko zain daude, bateragarritasuna zehazteko.
Martxoaren 5ean izango da hurrengo alkatea izendatzeko osoko bilkura.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak desklasifikatutako dokumentuek “etsipena” eragin dute; Feijook, ordea, Juan Carlos I.a itzul dadila eskatu du
EH Bildu, EAJ, Compromis eta BNG taldeen arabera, estatu kolpe saiakeraren inguruan zeuden zalantzak ez dira argitu.
EAJk eta PSE-EEk adostu dute Espainiako Gobernuari eskatzea martxoak 3ko sarraskian izandako erantzukizuna aitor dezala
Sekretu Ofizialen Legearen erreforma desblokeatzeko ere eskatu dute, eta gertakari haren inguruko informazioa eskuragarri jartzeko eskatu dute.
Bengoetxea: “Gobernua lanean ari da uda honetarako udalekuetako segurtasuna bermatzeko”
Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordearen arabera, zilegi da konponbideetan parte hartzea, baina ez da arrazoizkoa besteenak blokeatzea, EH Bilduri erreferentzia eginez. Dena den, lasaitasun mezua bidali die familiei.
Gazteria Legearen erreforma urgentziaz onartzeari oztopoak jartzea aurpegiratu dio EAJk EH Bilduri
EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak koalizio subiranistari galdetu dio "zein den haren alternatiba", epeak irakurketa bakarreko prozeduraren bidez laburtu ezean.
EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari egotzi dio udalekuak arautu gabe egotearen erantzukizuna
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak azaldu duenez, Gazteria Legea 2022an onartu zen, eta arau hori "ez du garatu Eusko Jaurlaritzak". "Etxeko lanak ez egiteak", udalekuen arloa "erregulatu gabe egotea" eragin duela salatu du.
Antonio Tejero hil da, O23ko estatu kolpe saiakeran protagonista izan zen teniente koronela
Estatu kolpe saiakeraren dokumentu desklasifikatuak argitarau diren egunean jakin da Tejero hil egin dela. Estatu-kolpe saiakera egotzita, 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, baina, bete, erdia bete zuen.
Euskara indarberritzeko prozesuan norabide aldaketa bat proposatzen duen ‘Lurralde Estrategia’ aurkeztu du UEMAk
Estrategiak bi ideia nagusi ditu oinarrian: arnasguneen eta landa-eremu euskaldunenaren gainbehera iraultzea eta indartzeko bidean jartzea, eta hizkuntza politika lurralde ikuspegitik planifikatzea.
Javier Remirezek Montejurrari, Mikel Zabalzari eta Sanferminei buruzko dokumentuak desklasifikatzeko eskatu du
Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordeak prentsaurrekoan adierazi duenez, "demokraziarako beti da positiboa" informazioa desklasifikatzea, "iraganeko gertaerak hobeto ulertzeko aukera" ematen baitu, "demokrazia helduei dagokien gisan". Nafarroako Gobernuak sekretu ofizialei buruzko araudi berri bat egiteko eskatu du, indarrean dagoena 1968koa baita, "diktadura frankista garaikoa".
Espainiako Telebistan indarrez sartu ziren militarrek jasotako agindua: “Lehen tiroa, airera; eta bigarrena, jotzera”
Desklasifikatutako dokumentuetako batek El Pardo unitate militarraren telefono bidezko elkarrizketak jasotzen ditu.