Sanchez: "'Gerrari ez'leloarekin laburbiltzen da Gobernuaren jarrera"
Pedro Sanchez Gobernuko presidenteak ziurtatu duenez, AEBk eta Israelek Irani egindako erasoek Ekialde Hurbilean eragindako gatazka belikoaren aurrean Gobernuak duen jarrera bi hitzetan laburbiltzen da, "Gerrari ez", 2003ko Irakeko gerraren harira batera zabaldu zen leloa.
Pedro Sanchez Gobernuko presidenteak ziurtatu duenez, AEBk eta Israelek Irani egindako erasoek Ekialde Hurbilean eragindako gatazka belikoaren aurrean Gobernuak duen jarrera bi hitzetan laburbiltzen da, "Gerrari ez", 2003ko Irakeko gerraren harira batera zabaldu zen leloa.
Gatazka hari buruz aritu da zehazki: "Teorian Sadam Husseinen sunstiketa masiboko armak deusezteko, demokrazia hara eramateko eta segurtasun globala bermatzeko" egin zen gerra, baina, ohartarazi duenez, "kontrako efektua eragin zuen", segurtasun falta eta terrorismoa areagotu eta ekonomia globala kolpatu ziren.
"Hori izan zen Azoretako hirukoak orduko europarrei egindako oparia: segurtasun gutxiagoko mundua", esan du AEBk eta Israelek Iranen kontra egindako bonbardaketen harira hauspotu den egoeraren inguruko azalpenak emateko Moncloako Jauregian, galderarik gabe egin duen agerraldi instituzionalean.
Irango aiatolen erregimen "lazgarria" arbuiatzen duela berretsi du presidenteak, baina haren ustez, ezin zaio "ilegaltasun bati beste batekin erantzun".
"Horrela hasten dira gizateriaren hondamendi handiak. Ezin da erruleta errusiarrera jolastu milioika pertsonen patuarekin", azpimarratu du, eta liskarrak eteteko eta gatazkari irtenbide diplomatikoa emateko deia egin du.
Sanchezek ziurtatu duenez, Espainia ez da "munduarentzat kaltegarria den zerbaiten konplize izango", Irango gerra kasu, "bakarren baten errepresalien beldur hutsagatik", AEBko presidente Donald Trumpek Espiniari egindako mehatxuei erreferentzia lausoa eginez, izan ere Trumpek merkataritza lerroak etetearekin mehatxatu du Espainia, honek Irango gerraren inguruan duen jarreragatik.
(Informazioa zabaltzeko lanean ari gara)
Zure interesekoa izan daiteke
"Pradales lehendakariak hainbat gai ekarri ditu Bruselara"
Garazi Ayestak adierazi du industriak berebiziko garrantzia hartuko duela lehendakaria Bruselara egiten ari den bisitan. Arratsaldean, Belgikako lehen ministroarekin bilduko da, eta euskara Europako erakundeetan ofizial izatea mahai gainean jartzea espero da.
Sanchezek 09:00etan erantzungo dio Trumpi, Espainiarekin duen merkataritza-harremana etengo duela mehatxu egin baitu
Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldia egingo du Moncloan, Irango gerraren eta base militarren auziaren ondorioz Washingtonekin tentsioa areagotu ostean.
Lehendakariak Europari "ahots bakarrarekin" aritzeko eskatu dio, Ekialde Hurbileko gerraren aurrean
Lehendakariak Bruselan egin ditu adierazpenok, 48 ordurako egin duen bidaiaren hasieran. Estrategia politikoei eta ekonomiari buruzko hainbat bileratan parte hartuko du eta Bart De Wever Belgikako lehen ministroarekin bilduko da.
Milaka pertsonak gogoratu dituzte 1976ko martxoaren 3an Gasteizen hildako langileak
Ekitaldi batean, "Estatu krimenaren zigorgabetasunaren aurka lan egiten" jarraituko dutela azpimarratu dute.
Alderdi guztiek, Voxek izan ezik, martxoaren 3ko biktimak omendu dituzte
EAJk dokumentu ofizialak osorik desklasifikatu ditzaten eskatu du. Arnaldo Otegik salatu du "Estatu-operazio” bat izan zela.
Franky tabernaren aholkulari fiskalak aitortu du Accionari faktura faltsuak egin zizkiola Koldoren alde
Miguel Moreno Purroyk agerraldia egin du astearte honetan Nafarroako Parlamentuan, herri-lanen lizitazioari buruz egiten ari diren ikerketa batzordean. 2016 eta 2018 urteen artean Koldo Garciari laguntzeko jardun zuela adierazi du, eta "oker" aritu zela aitortu arren, ukatu egin du ezein "ustelkeria sareren parte" izatea.
Espainiako Gobernuak gaitzetsi egin du martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak izandako "neurriz kanpoko jokabidea"
Aitor Esteban EAJko EBBren presidenteak akordioaren aurrean "etsita" dagoela adierazi du, eta Espainiako Gobernuari eskatu dio aitor dezala "Estatuak izan zuen papera". Javier Hurtado Arabako PSE-EEren idazkari nagusiak, berriz, babestu egin du Espainiako Gobernuak "memoria demokratikoarekin" duen konpromisoa.
Maider Etxebarria: "Martxoaren 3an zauri bat ireki zen Gasteizen"
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak "Polizia Armatu frankistaren neurriz kanpoko jarduna" gaitzetsi du. Franco hil arren, frankismoa bizirik zegoela adierazi du Etxeberriak. "Zoritxarrez, Gasteizen bere aurpegirik gaiztoena erakutsi zuen", gaineratu du.
Gobernuek martxoaren 3a “alfonbrapean” ezkutatu izana salatu du Pradalesek, eta dokumentuak desklasifikatzeko eskatu du
Lehendakariak “egia, justizia, aitortza eta biktimen erreparazioa” eskatu ditu 1976ko martxoaren 3ko sarraskitik 50 urte bete direnean. “Memoria oso eta inklusiboa behar dugu, horrela baino ezingo baita oraindik zabalik den zauria itxi. Biktimekiko Eusko Jaurlaritzaren eta neure konpromisoa erabatekoa da”, azpimarratu du.