PRESIDENTEEN BILTZARRA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauteskundeen eraginez ezin dituela presidenteak bildu esan die Espainiako Gobernuak Pradalesi eta Clavijori

Angel Victor Torres Lurralde Politikako ministroak azaldu duenez, "Presidenteen Biltzarrak arau bat du: presidente guztiek egon behar dute, eta ez dira baldintzak betetzen". Izan ere, igande honetan hauteskundeak egingo dituzte Gaztela eta Leonen, eta inbestiduraren zain daude Extremaduran eta Aragoin.

(Foto de ARCHIVO)

Foto de familia de las autoridades asistentes a la XXVIII Conferencia de Presidentes, en Palau de Pedralbes de Barcelona, a 6 de junio de 2025, en Barcelona, Catalunya (España). Durante la conferencia se abordarán los 16 puntos de la agenda, ampliada tras la inclusión de las demandas de las Comunidades Autónomas, que contemplan entre otros asuntos la reforma de la financiación autonómica, el control de fronteras, la política migratoria, el acceso a la vivienda, la situación energética y la reforma del Poder Judicial. Por primera vez, los presidentes autonómicos pueden intervenir en las lenguas cooficiales de sus territorios con traducción simultánea.



David Zorrakino / Europa Press

06 JUNIO 2025;CONFERENCIA;PRESIDENTES;GOBIERNO

06/6/2025

2025eko ekaineko biltzarreko familia-argazkia. Europa Pressen artxiboko argazkia.

Espainiako Gobernuak azaldu duenez, ezinezkoa da une honetan Presidenteen Biltzarra deitzea Irango gerraren eragin ekonomikoaren aurrean neurriak adosteko, igande honetan Gaztela eta Leonen hauteskundeak egoteak eta Extremaduran eta Aragoin oraindik inbestiduraren zain egoteak galarazi egiten baitio.

Hala erantzun dio Angel Victor Torres Lurralde Politikako ministroak Imanol Pradales lehendakariak  eta Fernando Clavijo Kanarietako presidenteak Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuari egindako eskaerari. 

"Lehendakariak zein Kanarietako presidenteak badakite hauteskunde-hitzorduak daudela, eta eratuta ez dauden batzarrak eta parlamentuak ditugula. Presidentearen Konferentziak arau bat du: presidente guztiek egon behar dute, eta ez dira baldintzak betetzen", esan du Torresek Kanaria Handiko ikastetxe batean kazetariei egindako adierazpenetan.

Hala ere, ministroak zehaztu du horrek ez duela esan nahi Espainiako Gobernua ez dagoenik autonomia erkidegoekin neurriak adosteko prest, baina aldebiko bileren bidez egin beharko litzatekeela argitu du.

"Lasai, harremanak aldebikoak izango dira. Espainiako Gobernua talde politikoei deitzen ari zaie, haien proposamenak entzun nahi ditugulako. Eta, era berean, presidente autonomiko batek neurri partekatuetarako aldebiko lankidetza bat eskatzen badigu, Espainiako Gobernuaren aldetik ez da horretarako arazorik izango", gaineratu du.

Angel Víctor Torresek Clavijori eta Pradalesi gogorarazi dienez, Kanarietako Gobernuak eta EAEkoak eskumenak dituzte petrolioaren garestitzeak erosketa-saskian duen eragina arintzeko neurriak hartzeko, eta "ulergarria" litzatekeela azpimarratu du, Espainiako Gobernuak ere hartuko baititu neurriak  berari dagozkion esparruetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Entrevista en Radio Euskadi al portavoz de EH Bildu en el Parlamento Vasco. habla sobre las sentencias de los perfiles lingüísticos de euskera en las instituciones vascas.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" arbuiatu ditu Otxandianok

EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioaren atzean “antolatutako bultzada bat” dagoela. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X