Eusko Jaurlaritzak eta EHUk 2027-2030 unibertsitate-plan berriaren oinarriak adostu dituzte
Lehen bilera horretan Unibertsitate Sistemaren Planean jaso nahi diren bost ardatz nagusiak finkatu dituzte. Datozen hilabeteotan ekintzak eta azpiegitura egokiak bermatzeko plangintza zehaztuko dira.
Juan Ignacio Perez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak eta Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak 2027-2030 unibertsitate-plan berriaren oinarriak adostu dituzte ostiral honetan; izan ere, orain arte desadostasunak eta irizpide-ezberdintasunak nagusitu diren tokian "orain topaketa" gailendu da. Perez Iglesiasek ziurtatu duenez, "leialtasunez, politika eginez eta akordioak lortuz lan egin da".
Bi aldeek agerraldia egin dute ostiral honetan, akordioaren berri emateko. Bertan izan dira Juan Ignacio Perez Iglesias sailburua eta Joxerramon Bengoetxea EHUko errektorea, eta, haiekin batera, Xabier Aizpurua Unibertsitate Politikarako sailburuordea, eta Estitxu Garai Bizkaiko Campuseko eta Komunikazioko errektoreordea. Zehazki, Unibertsitate Sistemaren Plana prestatzeko lehen urratsak finkatzeko eta EHUren "beharrei" eta "asmoei" buruzko lan-plana adosteko balio izan du bilera horrek.
Ildo horretatik, Unibertsitate Sistemaren hurrengo Planean jaso beharreko ardatz estrategikoak landu dituzte, eta EHUren behar eta proiektu akademikoak Sailak proposatutako ardatzekin nola uztartu aztertu dute. Errektoreak adierazi duenez, lan-plan bat finkatzeko itun hori "berri ona da euskal unibertsitate-komunitate osoarentzat eta gizartearentzat berarentzat".
Bere aldetik, Perez Iglesiasek aipatu du hasieran banatutako bi lerro paralelok azkenik bat egin dutela, eta, horrela, urrun zeuden planteamenduetatik abiatuta, unibertsitatearen eskaerak eta nahiak landuko diren unibertsitate-planaren inguruan esparru bat ezartzeko gai izan direla.
Lehen bilera horretan, Unibertsitate Sistemaren Planean jaso nahi diren bost ardatz nagusi finkatu dituzte: abangoardiako ikerketa bultzatzea, irakasleen eta ikertzaileen nazioarteko esperientzia indartuz; unibertsitate-komunitatea zaintzea; unibertsitatearen nazioartekotzea indartzea; unibertsitatearen eta enpresaren arteko elkarlana bultzatzea; eta digitalizazioa eta adimen artifiziala irakaskuntzara eta unibertsitate-jarduera osora egokitzeko ekimenak ezartzea.
Horrela, datozen hilabeteetan zehaztuko dira bost ardatz nagusi horiei lotutako ekintzak, bai eta azpiegitura egokiak bermatzeko plangintza jakina ere. Era berean, EHUren beharrei eta proiektu akademikoei heldu diete, eta aipatutako bost ardatzekin nola antolatu aztertu dute.
Unibertsitate Sistemaren Plana tresna nagusia da datozen lau urteetarako finantzaketa-beharrak eta helburu akademikoak finkatzeko. Unibertsitate Planetik kanpo geratzen diren EHUren proposamenak, hala nola ikertzaileen eta irakasle gazteen soldatei dagozkienak, aurrerago aztertuko dira eta dagozkien erabakiak hartuko dira.
Bi taldeek konpromisoa hartu dute 2026an lehentasunezkotzat jo dituzten premiei elkarrekin heltzeko, hala nola segurtasuna bermatzeko obrak finantzatzea; ikerketa sustatzeko eta ongizate-plana abian jartzeko PTGAS lanpostuen sorrera aurreratzea; eta irakasleen eta ikertzaileen beharrak, jarduerak eta baldintzak aztertzea, "horiek praktikan jartzeko beharrezko neurriak pixkanaka adostuta".
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik ordezkari bana izango du Unescon eta Munduko Turismo Erakundean
Euskadirentzat aukera da interes berezia duten arloetan (kulturan, hizkuntzan, ondarean, hezkuntzan, zientzian, turismoan eta jasangarritasunean) solaskide izateko eta eragina izateko gaitasuna handitzeko.
Hauteskundeen eraginez ezin dituela presidenteak bildu esan die Espainiako Gobernuak Pradalesi eta Clavijori
Angel Victor Torres Lurralde Politikako ministroak azaldu duenez, "Presidenteen Biltzarrak arau bat du: presidente guztiek egon behar dute, eta ez dira baldintzak betetzen". Izan ere, igande honetan hauteskundeak egingo dituzte Gaztela eta Leonen, eta inbestiduraren zain daude Extremaduran eta Aragoin.
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak gaur sinatuko dute Euskadik Unescon eta Turismoaren Mundu Erakundean parte hartzeko akordioa
Estaturik gabeko nazioak diren Flandria, Quebeceko edo Katalunia bezala, Euskadi Unescoren eta Turismoaren Mundu Erakundearen (UNWTO) kide elkartu izango da aurrerantzean.
Muskizko EAJk alkatearen kontakizun "partziala eta lerratua" salatu du, bentzeno isuriaren egunean
Jeltzaleen arabera, lehendabiziko orduetan "tentsio eta nahasmen uneak" izan ziren, "osasun-agintarien informazio eguneratuaren zain zeuden bitartean".
Eusko Legebiltzarreko talde gehienek bat egin dute euskararen doako irakaskuntza lortzeko bidean
Talde gehienek, PPk eta Voxek izan ezik, euskararen doako irakaskuntza apurka aurrera egitearen alde egin dute. Halere, EH Bildu, EAJ eta PSE ez datoz bat egutegiari dagokionez, eta sektore pribatuan ikaskuntza nola bultzatu behar den ere ez datoz bat.
Pradalesek hamar neurri proposatu dizkio Sanchezi, gerrak enpresetan eta etxeetan eragingo duen kaltea arintzeko
Lehendakariak elektrizitatearen BEZa % 5era jaistea, elektrizitatea sortzeko zerga kentzea eta enpresek ordaintzen dituzten garraioko bidesariak murriztea proposatu du, besteak beste. Iragarri du, gainera, Eusko Jaurlaritzak neurri propioen lehen sorta onartuko duela laster.
Denis Itxaso: "Eneko Goiarekin burua altxatu genuen; orain, zain gaude"
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak Radio Euskadin esan duenez, "udala operazioetako batzuei buruz hausnartzen ari da". Denis Itxasok adierazi du "epeak arindu" behar direla, Donostian ezin delako "gehiago itxaron".
Bi gizon atxilotu dituzte Ione Belarrari mehatxu mezuak bidali eta ziberjazarpena egiteagatik
Ikerketako iturrien arabera, atxilotuetako batek 300 mezu baino gehiago bidali dizkio Instagram bidez Podemosen idazkari nagusiari, mehatxuak eginez eta irainduz.
Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" arbuiatu ditu Otxandianok
EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioaren atzean “antolatutako bultzada bat” dagoela. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.