Auzitegi Konstituzionala

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta

Hain zuzen ere, Jordi Turull Kataluniako kontseilari ohiari eman dio amnistia Auzitegi Konstituzionalak.

(Foto de ARCHIVO)

El presidente de Junts per Catalunya, Carles Puigdemont, durante una reunión con el presidente de la Generalitat, a 2 de agosto de 2025, en Bruselas (Bélgica). Illa, quién ha promovido la reunión, ha remarcado su intención de tenerla con la voluntad de mandar un mensaje de diálogo, además ayer 1 de septiembre, lamentó no poder recibir al expresidente catalán en el Palau de la Generalitat al no aplicarse la ley de amnistía.



Jasper Jacobs / Europa Press

02/9/2025

Carles Puigdemont, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press

Auzitegi Konstituzionalak erabaki du Jordi Turull Kataluniako Generalitateko kontseilari ohiari amnistia ematea, eta horrek Kataluniara itzultzeko atea ireki dio Carles Puigdemont presidente ohiari. Konstituzionalak datozen asteetan emango du epaia eta momentu hori iristen denean Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak berehala aplikatu beharko du. 

Iturri juridikoek jakitera eman dutenez, Jose Maria Macias magistratu kontserbadoreak Gorenaren tesia babesteko aurkeztekoa zuen ponentzia erretiratzea erabaki du. Gorenak diru publikoa bidegabe erabiltzearen delituaren kasuan amnistia ez aplikatzea erabaki zuen, eta horri eutsi dio orain arte.  

Urriaren 6an Konstituzionalak egitekoa duen saioan Maciasek beste ponentzia bat aurkeztuko du, gehiengoaren argudiak jasotzen dituena. Testu horrek Turullen babes helegiteari erantzungo dio, baina eragina izango du Puigdemontengan ere. 

Egun horretan bi ebazpen bozkatuko dira: batetik, Maciasen txostena, bestetik; Candido Conde-Cumpido Auzitegi Konstituzionaleko presidenteak Dolors Bassa kontseilari ohiari buruz emandakoa. 

Hortaz, Konstituzionalak urriaren 6an onartuko du dirua publikoa bidegabe erabiltzearen delitua amnistiatzea. Turullek eta Bassak aurkeztutako babes helegiteen harira doktrina ezarriko du eta gainerako Kataluniako prozesuan zigortutakoen erabakiak horren araberakoak izango dira. 

Hori gertatze denean Llarenak Konstituzionalaren epaia aplikatu beharko du, batetik, diru publikoaren erabilera bidegabea amnistiatuz, eta, bestetik, Puigdemont, Antoni Comin eta Lluis Puig kontseilari ohien atxilotze aginduak erretiratuz. 

Konstituzionalaren epaiak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren unetik bi aukera zabalduko dira: Llarenak ofizioz jardutea eta defentsa abokatuek eskatuta egitea. Bigarren hori da aukera gertagarriena. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X