A-29

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fronte Zabalak Ada Colau zerrendaburu izendatzea erabaki du, Podemosi proiektura batzeko atea zabalik utzita

Fronte Zabala koalizioa osatzen duten alderdiek (Sumar, IU, Mas Madrid eta Comuns) Ada Colau Bartzelonako alkate ohia izendatu dute Espainiako Gobernuko presidente izateko hautagai. Hala ere, atea irekita mantenduko diote Podemosi. 

(Foto de ARCHIVO)

La exalcaldesa de Barcelona, Ada Colau



REMITIDA / HANDOUT por COMUNS

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

03/10/2026
Ada Colau. Argazkia: EFE

Fronte Zabala koalizioa osatzen duten alderdiek (Sumar, IU, Mas Madrid eta Comuns) Ada Colau Bartzelonako alkate ohia izendatu dute Espainiako Gobernuko presidente izateko hautagai. Hala ere, atea irekita mantenduko diote Podemosi. 

"Fronte Zabala osatzen dugun alderdiek gaur arratsaldean egindako bileren ostean, esna nahi dugu ziur gaudela Ada Colau dela egungo egoera politikoan lidergoa hobekien har dezakeen figura. Horregatik, datorren azaroaren 29ko hauteskundeetan Gobernuko Presidentetzarako Fronte Zabalaren hautagaia bera izateko gure borondatea adierazten dugu lau alderdiok", azaldu dute ohar bateratu batean. 

Hala ere, zabalik uzten dute Podemos Fronte Zabalean sartzeko aukera, alderdi morea eta ERC katalunian elkar laguntzeko akordiora iritsi ostean; akordio horren arabera, Gabriel Rufianek eta Irene Monterok, hauteskunde-tandem bilakarturik, elkarrekin egingo dute kanpaina. 

Fronte Zabaletik gaineratu dutenez, "2023an elkarrekin joan ziren eta koalizio-gobernua osatzea posible egin zuten antolakunde guztiak sar daitezen lanean jarriatuko dugu. Podemos ere gonbidatuta dago proiektu honen parte izatera; orain da unea antolakunde guztiek batasunari ekarpena egiteko duten borondatea argi erakuts dezaten. Hemen, inor ez dago soberan". 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X