Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak egindako eskaera onartu du, beraz, epaileak, bi atxilotuak behin-behinean espetxeratzeko galdegin baitzion, iritzita erakunde eta talde terroristako ustezko delituak eta bake publikoaren aurkako erasoak egin zituztela, eta lehergailuak eta armak gorde eta fabrikatzen zituztela.
Auzitegi Nazionala. Argazkia: Europa Press
Auzitegi Nazionaleko epaile Antonio Piñak behin-behineko espetxealdira ezarri die jarduera terroristekin lotutako ustezko delituengatik joan zen astean Irunen atxilotutako bi lagunei. Izan ere, Segurtasun Indarrei buruzko informazioa topatu zieten irailean, eta arma eta lehergailu biltegi bat izan zitekeen toki bat ere atzeman zuten.
Iturri juridikoek EITBri adierazi diotenaren arabera, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak egindako eskaera onartu du epaileak, bi atxilotuak behin-behinean espetxeratzeko galdegin baitzion, iritzita erakunde eta talde terroristarekin lotutako ustezko delituak eta bake publikoaren aurkako erasoak egin zituztela. Halaber, lehergailuak eta armak gorde eta fabrikatzea leporatu zieten.
Bi atxilotuak, 34 urteko gizon bat eta 22 urteko emakume bat, Auzitegi Nazionaleko epailearen esku utzi dituzte gaur bertan, iragan larunbatean Irungo ertzain-etxetik igaro ostean.
Esan bezala, irailaren 26an, Eskoriatzan egin zuten kontrol batean, Ertzaintzak material "susmagarria" zeramaten eta lehendik ere"aurrekari garrantzitsuak" zituzten hiru pertsona identifikatu zituen.
Segurtasun Indarrei buruzko informazioa konfiskatu zieten orduan, eta armak eta lehergaiak gordetzeko toki bat ere topatu omen zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik
Olarra Guridi ETAko presoari hirugarren gradua ematearen kontra egin du Fiskaltzak
Etxanobek militantziaren esku utzi du bere hautagaitzari buruzko erabakia, bihar hasiko den barne prozesuan
Auzitegi Gorenak amnistia aplikatu die Junqueras, Bassa, Turull eta Romevari
Otegi: "Indarkeria armatuaren itzuleraren hipotesia ez dugu aintzat hartzen"