A8 Autobidea
2025/03/04 - 20:22
Auto-ilarak luzeak AP-8 autobidean, Oiartzun parean, kamioi batek istripua izan eta gero
Istripua 17:45 aldera gertatu da, AP-8an, Oiartzunen, Behobiarako noranzkoan. Kamioiak artaziarena egin du eta zeramatzan autoetako batzuk galdu ditu eta galtzadan gurutzatuta geratu dira. Ondorioz, autobideko bi errei itxi behar izan dituzte.
2025/02/18 - 10:22
Ibilgailuen joan-etorria bere onera etorri da AP-8an eta A-8an, goizeko lehen orduko pilaketen ondoren
07:30 pasata bi istripu izan dira Aia eta Galdakao parean, biak Irungo noranzkoan. Ia ordu eta erdi iraun duten pilaketen ondoren, 09:00ak aldera normaltasuna berreskuratu da bi puntu horietan.
2025/02/12 - 11:08
Egoera bere onera etorri da A-8an eta N-1ean, goiz korapilatsu baten ondoren
A-8 autobidean hainbat ibilgailuk elkarren kontra jo dute, Getaria parean, Donostiarako noranzkoan. N-1ean ere hiru autoren arteko istripua izan da, Villabona parean, Donostiarako bidean. 08:00ak inguruan izan dira istripuak bi lekuetan, eta hainbat kilometroko ilarak eragin dituzte.
2025/01/31 - 17:03
Normaltasuna A-8 autobidean, Barakaldon, Kantabriarako noranzkoan, kamioi batek matxura izan ostean
Hiru errei itxita egon dira hainbat orduz, eta horrek auto-ilarak eragin ditu errepidean.
2025/01/09 - 20:08
AP-8 autobidean ilara luzeak daude Astigarragan, hainbat kamioiren arteko istripu baten ondorioz
Hiru kamioik istripua izan dute AP-8an, Astigarraga parean, eta pertsona bat arin zauritu da. Ondorioz, errepidea itxi egin behar izan dute Irungo noranzkoan. Une honetan, erreietako bat irekita dagoen arren, auto-ilarek bere horretan jarraitzen dute.
2025/01/09 - 19:50
Bi errei zabalik AP-8an Astigarragan, kamioi istripu bat tarteko, hiru ordu baino gehiagoz itxita egon ostean
15:00ak pasatxo zirenean hiru kamioiren arteko istripua izan da eta kamioietako bateko gidaria zauritu egin da, arin. Erregaia isuri da eta 18:30ak pasa zirenean erreietako bat zabaldu ahal izan dute; 19:30 inguruan bigarren bat. 6-7 kilometrokoak dira ilarak 20:00etan.
2025/01/04 - 20:48
Arinduz doa trafikoa AP-8an, Biriatun
Auto-pilaketek auto eta kamioiei eragin diete. 4 kilometrokoak ziren 19:45ean.
2025/01/04 - 11:46
AP-8 autobidea guztiz ireki dute Deban, ostiraleko gorabeheren ostean
Zisterna-kamioi bat iraultzeak trafiko arazo handiak eragin ditu inguru horretan, eta zirkulazioa erabat etenda egon da zenbait orduz.
2025/01/03 - 21:24
Haserrea eta etsipena zisterna-kamioi batek istripua izan eta AP-8an harrapatuta geratu direnen artean
Kamioiak istripua izan du Itziarko tunelaren irteeran, eta, ondorioz, AP-8 autobidea itxi behar izan dute. Ezbeharra 08:00ak aldera gertatu da, eta 18:30ean errei bat ireki dute noranzko bakoitzean.
2025/01/03 - 14:55
AP-8ko bi errei berriro ireki dituzte Deban, noranzko bakoitzeko bat, zisterna-kamioi bat irauli ondoren
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, 18:30ean, errei bat ireki dute noranzko bakoitzean, "errei motela", "larunbat honetan erdibitzailea konpontzen amaitu arte". Horregatik, barruko erreiak itxita daude.
2024/12/22 - 16:16
Zabalik da AP-8 autobidea Irunen, Baionako noranzkoan, kamioi baten istripuagatik itxita egon ondoren
Goizeko bostak aldera izan da ezbeharra, eta kamioilaria zaurituta eraman dute ospitalera. Erabat itxita egon da errepidea hainbat orduz, harik eta errepidera isuritako erregaia garbitu eta errei bat zabaldu duten arte.
2024/12/05 - 13:22
510.000 joan-etorri aurreikusi dituzte asteburu luzerako eta giro makurrarekin erne gidatzeko eskatu dute
Trafiko Zuzendaritzaren arabera, hiru izango dira, betiko moduan, zirkulazio handiena izango duten puntuak: A-8a, Kantabriarako noranzkoan; AP-8a, Ipar Euskal Herrirako bidean, eta Armiñongo lotunea (A-1ak eta AP-1ak bat egiten duten lekua).
2024/11/18 - 13:47
Bi kamioiren arteko talkak auto-ilara handiak sortu ditu AP-8an, Irunen
Dagoeneko Baionako noranzkoan ireki dute errepidea, eta Donostiarako bideko erreietako bat.
2024/11/18 - 11:24
AP-8 errepidea itxi dute bi noranzkoetan, Irun parean, bi kamioik talka eginda
Kamioietako batek su hartu du. Auto-pilaketa handiak sortzen ari dira 7. kilometroan izan den ezbeharraren ondorioz.
2024/11/17 - 11:25
Bi ertzain eta jazartzen ari ziren autoaren gidaria zauritu dira A-1ean, Gasteizen
Txagorritxuko ospitalera eraman dituzte hirurak. Bestalde, Gasteizen bertan, beste pertsona bat zauritu da N-622an izandako istripuan, eta Zaldibarren zirkulazio arazoak eragin ditu istripu batek AP-8an, Irungo noranzkoan.
2024/11/11 - 11:07
Normaltasuna A-8an, AP-8an eta Txorierriko igarobidean, goiz korapilatsu baten ostean
Goizeko lehen orduan A-8an (Basauri), Txorierriko igarobidean eta AP-8an (Elgoibar) izandako arazoak konponduta, normaltasuna itzuli da Bizkaiko eta Gipuzkoa errepideetara.
2024/10/26 - 17:40
AP-8an zirkulazioa bere onera itzuli da Irunen, zuhaitz bat autobidera erori eta arazoak eragin ostean
Furgoneta batek zuhaitz horren aurka jo du, baina ez da inor zauritu. Donostiarako noranzkoan jazo da ezbeharra. 14:40 inguruan ireki dute berriro, zuhaitza kendu eta errepidea garbitu ondoren.
2024/10/05 - 17:49
AP-8ko Irungo ordainlekua itxita egongo da igandean
Bentetako ordainlekua, Behobiarako noranzkoan, eta 7. irteera, Bilborako noranzkoan, itxiko dituzte igande honetan, 07:00etatik 20:00etara, markesina zaharra botatzeko.
2024/09/14 - 22:58
AP-8 autobidea itxi dute gaur gauean Itziarren, Bilborako noranzkoan, zorua berritzeko
Autobidea larunbateko 20:00etatik igandeko 08:00etara egon da itxita, eta Behobiarako noranzkoan jarri duten bypassetik bideratu dute zirkulazioa. 54,400 eta 57,900 kilometroen artean itxi dute, eta Itziarko lotuneko sarrera- eta irteera-adarrei eragin die, itxita egon baitira.
2024/09/08 - 18:36
Auto batek langile bat harrapatu du AP-8an, Irungo ordainlekuan, eta ospitalera eraman dute zaurituta
Arratsaldeko hirurak hamar gutxi aldera gertatu da ezbeharra. Antza, bertatik pasatzen ari zen auto batek aurretik eraman du langilea, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko.