Benjamin Netanyahu
2025/06/09 - 21:02
Askatasunaren Flotillako 'Madleen' belaontzia Ashdodeko portura eraman dute, Israelek abordatu ondoren
David Mencer Israelgo Gobernuaren bozeramaileak adierazi duenez, ekintzaileak "laster" deportatuko dituzte jatorrizko herrialdeetara. Bozeramaileak, gainera, ekimena barregarri utzi nahi izan du, flotilla baino , "selfieak ateratzeko yatea" zela adierazi baitu.
2025/06/09 - 08:39
Albiste izango dira: Askatasunaren Ontzidia, protestak Osakidetzan eta AEBra sartzeko murrizketak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/06/08 - 20:57
Israelgo Defentsa ministroak, Greta Thunbergi: "Buelta eman ezazue, ez zarete-eta Gazara iritsiko"
Askatasunaren Ontzidia Gazako kostaldera irits ez dadin "beharrezko neurri guztiak" hartzeko agindu dio Katzek Armadari. "Israelgo Estatuak ez dio inori Gazako itsas blokeoa urratzen utziko", ohartarazi du. "Israelek eraso egiten badigu, beste gerra krimen bat izango da", diote ekintzaileek.
2025/06/05 - 19:06
Israel Gazan egiten ari den genozidioa gaitzetsi dute Hego Euskal Herriko bi parlamentuek
Legebiltzarrean, EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Sumarrek babestu dute ekimena. PPk eta Voxek, aldiz, kontra bozkatu dute. Nafarroan, antzeko mozio bat onartu dute UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekinen aldeko botoekin. PPNk, Talde Mistoak eta atxiki gabeko parlamentariak aurkako boza eman dute.
2025/06/05 - 00:47
Israelek hamaikagarren aldiz bonbardatu du Al Aqsa ospitalea
Gainera, zazpi pertsona hil dituzte; tartean, hiru ume, Zerrendan izandako beste bi erasotan: Jabaliako errefuxiatu-eremuan eta Khan Yunisen. Iragan gauerditik Israelek 41 pertsona hil ditu, gutxienez.
2025/05/29 - 20:33
Israelek Witkoffen azken su-eten proposamena onartu du, eta Hamas aztertzen ari da
Balizko su-etenak 60 eguneko iraupena izango luke, hedabide israeldar eta arabiarren arabera, eta 10 gatibu israeldar bizirik eta 18 hildako askatzea ekarriko luke su-etenaren lehen eta zazpigarren egunetan, ehunka preso eta atxilotu palestinarren truke.
2025/05/28 - 09:50
Albiste izango dira: EITB Focus, giza laguntza banaketa Gazan eta Bilbao Bizkaia Harro 2025
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/27 - 09:49
Albiste izango dira: Euskararen ofizialtasuna aztergai Europan, Israelen erasoaldia Gazan eta Getxophoto 2025
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/27 - 09:10
Gazan laguntza humanitarioa duten 170 kamioi sartu direla adierazi du Israelek
Gazan laguntza humanitarioaren banaketa kudeatzeko Israelek eta Ameriketako Estatu Batuek babestutako Gobernuz Kanpokoko Erakundeak iragarri du janaria entregatzeko operazioak hasi dituela.
2025/05/26 - 11:44
Israelek nazioarteko presioari jaramonik ez eta Gazaren aurkako erasoa gogortu du
Gutxienez 35 pertsona hil eta dozenaka zauritu ditu Israelek Gazako eskola baten aurka egindako erasoak. Testuinguru horretan, Israelek eta AEBk Gazan laguntza banatzeko sortutako fundazioaren zuzendariak dimisioa eman du.
2025/05/26 - 09:50
Albiste izango dira: Euskaraldiaren balorazioa, Israel-Palestina eta Trumpek muga zergak atzeratu dizkio EBri
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/24 - 18:12
Israelek 79 pertsona hil ditu Gazan, horietatik 9 ospitalean lanean ari zen pediatra baten seme-alabak
Guztira, ia 54.000 pertsona hil ditu Israelek bonbardaketen bidez Gazan, 2023 urriaren 7ko erasoen ondotik hasitako erasoaldian.
2025/05/23 - 15:30
Hamasek txalotu egin du 80 herrialdek Gazako "genozidioa" salatzeko sinatutako adierazpena
Hamas mugimendu islamista palestinarrak Gazako Zerrendaren aurkako "setioa" amaitzeko "presio eraginkorra" egiteko eskatu die herrialde sinatzaileei.
2025/05/23 - 09:19
Netanyahu: "'Palestina aske' 'Heil Hitlerren' egungo bertsioa da"
Halaber, esan du agintariek "Hamasen propaganda" irentsi dutela, "Israel ume palestinarrak gosez hiltzen ari dela esaten duena", hain zuzen ere.
2025/05/22 - 19:01
Israelek Gazako iparraldetik alde egiteko agindu die berriro palestinarrei
Aginduak Beit Lahiako 14 auzori, Jabaliari eta Zerrendako eskualde horretako hainbat herriri eragiten die. Israel erasoaldi latza egiten ari da eremu horretan.
2025/05/22 - 13:07
NBEk baieztatu du 198 kamioi sartu direla Gazan laguntza humanitarioarekin
Nolanahi ere, laguntza banatzeko zailtasun handiak dituztela jakinarazi dute Gazako Zerrendan dauden gobernuz kanpoko erakundeek, "segurtasun eza" dela eta.
2025/05/22 - 11:32
Netanyahuk adierazi du Gazako gerra amaitzeko Trumpen "birkokatzeko plana" gauzatzea funtsezkoa dela
Israelgo lehen ministroak adierazi du "aldi baterako su-eten" baterako eta bahituak askatzeko prest dagoela. Halaber, esan du Hamasek Segurtasun Kontseiluak Israelen kontra ezarritako "zigor lotesleak" nahi dituela, eta hori "erokeria" litzatekeela.
2025/05/22 - 10:28
Albiste izango dira: Europa Ligako finalaren balantzea, Israelen tiroketa Zisjordanian eta marka aldaketa EHUn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/21 - 21:26
Diplomazialari talde batek Israelgo soldaduen tiroei ihes egin behar izan die Jeninen
Europako, Amerikako eta Arabiako hainbat estaturen ordezkari diplomatikoz osatutako talde bat tirokatu du gaur Israelgo Armadak Zisjordania okupatuaren iparraldean dagoen udalerrian.
2025/05/21 - 20:18
Israelek baimendutako laguntza apurra ez da oraindik Gazako herritarrengana iritsi
Une honetan "100 bat kamioi" daude zain Karim Shalomeko deskarga eremuan, hau da, muga zeharkatu eta Gazara sartzeko aukera izan dute, baina laguntza oraindik ez da herritarrengana iritsi, Stephane Dujarric NBEko Idazkaritza Nagusiaren bozeramaileak ohartarazi duenez.