Donostia
2024/12/31 - 19:36
Reala-PSG partida atariko Ertzaintzaren kargetan zauritutako bigarren emakume baten kasua ikertuko dute
Martxoaren 5ean, Txapeldunen Ligako norgehiagokaren atarian, izandako Ertzaintzaren kargetan zauritutako pertsona bakarra ez zen Amaia Zabarte izan. Maria izeneko emakume batek ere jarri zuen salaketa.
2024/12/31 - 16:40
Giro aparta Urtezaharreko ohiko poteoan
Lagunekin eta familiarekin zerbait hartuz urteari agur esatea tradizio bihurtu da askorentzat. Eguraldia lagun, gure herri eta hirietako terrazak beteta daude goizetik.
2024/12/31 - 13:34
Pertsona bat atxilotu eta hiru ikerketapean jarri dituzte, Donostian izandako borroka batekin lotuta
Astelehen goizalean Alde Zaharreko Portu kalean izandako borrokan parte hartu zuen pertsonetako batek bengala bat piztu zuen, beste pertsona batzuei erasotzeko asmoz.
2024/12/31 - 13:22
Bengala bat erabili dute Donostiako Alde Zaharrean izandako borroka batean
Borroka astelehen goizaldean gertatu zen eta bertan parte hartu zutenek ostikoak eta kolpeak eman zizkioten elkarri. Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu zuen eta hiru lagun ikerketapean daude.
2024/12/31 - 11:38
Garraio publikoak gaueko zerbitzu bereziak eskainiko ditu Urtezahar gauean
Oro har, arratsaldez aurreratuko dute azken zerbitzua, eta maiztasun bereziak eskainiko dituzte goizaldean.
2024/12/30 - 14:43
Eneko Goiak eraldaketa "oso agerikoak" aurreikusi ditu 2025erako Donostian
Donostiako alkateak adierazi duenez, "2025 urte erabakigarria izango da Donostiaren etorkizuna definituko duten proiektuak gauzatzeko", eta zenbait arlo nabarmendu ditu, besteak beste, garraioa, jasangarritasuna, etxebizitza eta garapen teknologikoa.
2024/12/30 - 08:37
Donostialdeko taxiek gaurtik aurrera eman ahalko dute zerbitzua Donostian
Donostialdeko 10 udalerritako 118 taxiek asteburu, jaiegun bezpera eta udan jardun ahalko dute hiriburuan, eta Donostiako 308 taxiek herri horietan ere egin ahalko dute lan.
2024/12/29 - 11:16
Piroteknia Urtezahar gauean: debekua Donostian eta Iruñean, eta arduraz jokatzeko eskaera Bilbon eta Gasteizen
Gipuzkoako eta Nafarroako hiriburuetan debekatuta dago kalean erabiltzea, Gasteizen urteko lehenengo ordu laurdenean baimenduta dago, eta Bilbon arduraz erabiltzeko eskatu dute.
2024/12/27 - 18:46
Euskadiko Gazte Orkestrak neguko bira abiatuko du astelehenean
Bira Tolosan hasiko da, eta ondoren, Donostia, Bilbo eta Gasteizetik igaroko da.
2024/12/27 - 13:15
Donostialdeko taxiek zerbitzua eman ahal izango dute Donostian astelehenetik aurrera
Ondorengo udalerrietako taxiek lan egin ahal izango dute Gipuzkoako hiriburuan: Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnieta. Donostian zerbitzuak dituen arazoak konpontzea da helburua.
2024/12/27 - 10:24
Hegaldiak desbideratu edo atzeratu dituzte Hondarribiko aireportuan behe-lainoaren eraginez
Madril – Donostia hegaldiak Loiun lur hartu behar izan du.
2024/12/26 - 13:52
Euriteek luizia eragin dute Igeldoko igoeran, Donostian
Astearte gauean gertatu zen luizia, eta ez zen inor zauritu. Igeldora doan errepideko erreietako bati eragiten dio. Ondorioz, trafikoa bideratzeko txandakako-igarobidea emateko semaforo bat jarri dute.
2024/12/26 - 12:22
Ostiral honetan irekiko da San Sebastian eguneko balkoien zozketarako epea
Izena emateko adin nagusikoa izan behar da eta Donostian erroldatuta egon behar da. Zozketa urtarrilaren 8an egingo da, arratsaldeko seietan, Udaletxeko udalbatza-aretoan.
2024/12/25 - 21:15
''Ez da hain arraroa neguan marmokak ikustea''
Xabier Lasaga Donostiako Aquariumeko komunikazio arduradunaren arabera, hiru izan daitezke neguan marmokak agertzeko arrazoiak: korronteak, ugalketa eta Kontxako badian dagoen plakton kopuru handia.
2024/12/24 - 20:16
Olentzerok eta Mari Domingik haur donostiarrak euripean agurtu dituzte
Ez euriak ez haizeak ezin izan dute Olentzeroren eta Mari Domingiren ilusio eta magiarekin. Milaka haur donostiar kalera atera dira biak agurtzeko eta gaur gauerako opariak eskatzeko.
2024/12/24 - 16:09
Martuteneko Agustindarren Ikastetxe zaharraren lurzatiari erabilera berri bat emango diote
Ikastetxe berria izango da, eta zuzkidura-bizitoki berriak ere hartuko ditu, Donostiako Udalak ohar batean jakinarazi duenez. Horrela, abandonatutako eraikin izateari utziko dio. Etxerik gabeko pertsonen presentzia ohikoa zen eta auzokideak kexu ziren aspaldian.
2024/12/24 - 14:25
Olentzero eta Mari Domingi itsasontziz iritsi dira Donostiara Urumea ibaitik
Olentzero eta Mari Domingi mendeetan zehar Urumea ibaian sagardoa garraiatzeko erabilitako ontzi batean iritsi dira Donostiara. Ibilbide osoan zehar galtzagorrien talde baten laguntza izan dute.
2024/12/24 - 11:06
Amaia Zabarteren abokatuari baimena eman dio epaileak istiluen irudi guztiak ikusteko
Horrez gain, epaileak Ertzaintzari eskatu dio identifika ditzala dispositiboan aritu ziren ertzainak. Epaileak kaleratutako ebazpenak dio, behin txostena jasota erabakiko duela ertzainak deklaratzera deituko dituen ala ez.
2024/12/24 - 09:51
Olentzerok eta Mari Domingik magiaz eta tradizioz bete dituzte Gasteizko, Donostiako eta Iruñeko kaleak
Gaur, gainerako euskal hiriburuek hartu dute Bilboren lekukoa, kalejirak, musika eta txikienekin topaketak barne hartzen dituen egitarau zabalarekin.
2024/12/21 - 20:08
Milaka lagun hurbildu dira Bilbora eta Donostiara San Tomas jaia ospatzera, eta salmenta handiak izan dira
Bizkaiko ekoizleek 16:30erako salduta zituzten eramandako gaien % 80 eta % 100 artean. 100.000 lagun biltzeko aurreikuspena zegoen Bilbon.