Durangoko azoka 2025
Durangoko Azoka martxan da
10:30ean, Landako gunearen ateak ireki dituzte, eta ikasleen oldea salmahaietan zehar zabaldu da.
Ikasle Goiza da Azokako lehenengo hau, baina publiko guztiarentzat egongo dira ireki gune guztiak.
Kulturaren Plazak 60 urte, eta segi aurrera
Txelu Angoitia, Durangoko Azokako argazkilari ofiziala: "Beti saiatzen naiz irudi berri edo berezi bat aurkitzen"
Durangoko argazkilari familia duela 60 urte hasi zen Azokan gertatzen zen guztia argazkietan islatzen. Gaur egun, ondorengoetako bat, Txelu Angoitia, Durangoko Azokako argazkilari ofiziala da.
Landako Gunea kulturaz betetzen hasi da
Durangoko Azokaren 60. edizioak bihar, abenduak 5, irekiko ditu ateak. Gaur erakustokiak betetzeko eta atontzeko eguna da Landako Gunean. 1.000tik gora nobedade, 273 ekitaldi eta 285 erakusmahai izango ditu aurtengo edizioak.
“Askotan, ez dakit nondik datorren sorkuntzarako indarra; gero ez dago eta horrenbeste hartzaile"
Durangoko Azokaren aurtengo edizioaren atarian, Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko koordinatzaileak ETB1eko "Egun On Euskadi" saioan adierazi du sorkuntza ugaria dela, eta kalitate handikoa: “Gazte belaunaldi oso bat ari da sortzen eta sortzen", esan du, eta horientzat guztientzat hartzaileak behar direla nabarmendu du.
Albiste izango dira: Donostia, hiri berritzaileenaren Europako saria irabazteko hautagai, abisu horia kostaldean eta Durangoko Azokaren atarian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Durangoko Azoka iruditan: karteletik unibertso bisualera
Sei hamarkadan, hamaika modutara ekarri da iruditara Kulturaren Jaialdia, 1965ean Andreu Uriarte durangar artista plastikoak Durangoko Azokari lehenengoz irudia jarri zionetik aurten, 60. ediziorako, Iratxe Reparaz arte zuzendariak “kartel infinituak” sortu dituen arte. Patri Laiseka Gerediaga Elkarteko kideak gidatuta, bidaia bat egin dugu arte plastikotik diseinu grafikora joan-etorria izan den kartelaren bidetik.
ETS taldeak disko berriaren aurrerapen festa egin du, 8.000 lagunen aurrean
En Tol Sarmiento musika taldeak "Konkista" deituriko disko berria aurkeztuko du ostiralean, Durangoko Azokan. Hala ere, igande honetan entzunaldi festa egin du 8.000 lagunen aurrean, eta abesti berriak zuzenean jo ere egin dituzte.
"Denetariko 1.026 nobedade aurkeztuko dira Durangoko Azokan"
175 partaidek 285 erakusmahai jarriko dituzte Landakon aurten, Beñat Gaztelurrutia Durangoko Azokaren koordinatzaileak gaur aletu duenez.
Berbagailua eta Atartea guneak estreinatuko ditu Durangoko Azokak, podcasten eta Arte Ederren plazak
60. edizioan, 285 erakusmahaitan paratutako 1.000 nobedadetik gora, inoiz baino gehiago, eta 273 ekitaldi eskainiko ditu DA Kulturaren Jaialdiak. Egitarau osoa iragarri dute, gaur, Landakon.
Gure Eskuk “HERRITU” aurkeztu du, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen alde agertzeko
Gure Eskuk “HERRITU” ekimena aurkeztu du gaur, euskal komunitatea sendotzeko eta zutabeak indartzeko helburua duen tresna gisa. Euskarri modura txartel fisiko edo birtuala izango du. Harpidetza egiten duenak Euskal Herria 7 herrialdek osatutako nazio bat dela, eta euskararen eta erabakitzeko eskubidearen aldeko atxikimendua adieraziko du. Durangoko azokan jarriko da martxan eta asmoa herriz herri zabaltzea da, 10 euroko harpidetzaren truke.
ZuNonHanDA! azoka ibiltariak Durangoko Azoka zabalduko du
Durangoko Azokaren 60. edizioaren iragarkia
Durangoko Azokaren 60. edizioa abenduaren 5etik 8ra izango da. Iratxe Reparazen bizkar dago aurtengo Azokaren zuzendaritza kreatiboa.
Azaroaren 25ean eta 26an izango da DA! PRO topaketaren zazpigarren edizioa
Sortzaileen eta eta programatzaileen arteko elkargunea eskaintzen du Durangoko Azokaren ekimen honek.
Familia ikuskizunen egileek eta musikariek euren proposamenak aurkeztuko dituzte kultur zein euskara teknikari, liburutegietako dinamizatzaile eta jai-antolatzaileen aurrean, azaroaren 25ean (familia ikuskizunak) eta 26an (musikariak), Durangoko Bizenta Mogel liburutegian.
Familia ikuskizun hauek aurkeztuko dituzte: Oñatiko Algaraz ikuskizun elkartea (Potx eta Lotx Lagunekin topa!), Josan Aramayo (Kanutoren Anaia), Lanku (Txepeldunak haurrentzako bertso antzerkia), Lanku (Teilatupean), Lanku (Bertso garbitzailearena), GRAMA Kolektiboa (Erresinolaren Kantua), Euskal Barrok Ensemble (Xirribit) eta Zurrunka Teatro (Pulcinella Txio-Txinela). Parte hartuko duten musikariak, berriz, hauek izango dira: Sueder, Sara Zozaya, Gartxot, Jonkass, Hondora, Ilargi, Maialen Ibarra, Uxue Kerejeta, Euskal Barrok Ensemble eta Maider.
Durangoko Azoka 60. edizioari begira, “Kulturaren Jaialdia” leloari helduta
Albiste izango dira: Eneko Goiaren agurra, Koldo Garciaren deklarazioa eta Durangoko Azokaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Erakusleek Durangoko Azokan izena emateko epea, zabalik
Izaskun Ellakuriaga Bustintza kazetari bizkaitarra hil da
Hainbat hedabidetan aritu zen lanean, tartean Bizkaia Irratian edota 'Bertsolari' aldizkarian. Horrez gainera, erakunde ugariren komunikazio aholkularia ere izan zen, besteak beste, Gerediaga elkartekoa eta Durangoko Azokakoa.
Gerediaga Elkarteak 60. urteurrena ospatuko du
Ekitaldia egin du larunbat honetan Abadiñoko Gerediaga auzoaren zelaietan, 1965an elkartea abiatu zuten leku berean, alegia. Gainera, Gotzon Gomez elkartearen presidente berriak Nerea Mujikaren lekukoa hartu du, 22 urteren ondotik.