EAJ

2026/02/22 - 15:16

Ansolak esan du EAJk ez duela fronte batean parte hartuko, eta are gutxiago Euskadin "marra gorriak" jartzen dituen EH Bildurekin

Azken egunetan Gabriel Rufianek ultraeskuinari aurre egiteko fronte bat sortzeari buruz hitz egin ondoren, aukera hori hizpide da euskal politikan ere. EAJk ekitaldia egin du gaur Maruri-Jataben frankismoaren osteko alkateak omentzeko. Bertan, Iñigo Ansola BBBko presidenteak argi utzi du ez dutela inolako frontetan parte hartuko, "Euskadin ez delako behar ultraeskuinari aurre egiteko fronterik". Ansolak, halaber, gogor kritikatu du EH Bildu, "Euskadin ezetz esaten dielako akordio proposamen guztiei, eta Espainian, ordea, alfonbra gorria jartzen diotelako eskatzen dioten guztiari".

2026/02/12 - 21:16

EAJ ez den beste alderdi batek Santurtzin agintzeko aukera "ez du ikusten" Ansolak

Karmele Tubilla Santurtziko alkate jeltzaleak dimisioa eman ondoren, EH Bildu lantzen ariko litzatekeen gehiengo alternatiboari buruz galdetuta, Iñigo Ansola EAJren Bizkaiko presidenteak esan du ez duela  alkatetza galtzeko arriskurik ikusten. Aurreratu du jada jarri direla PSE-EEkin harremanetan. "Ikusiko dugu zer ematen duten negoziazioek", zehaztu du, 'Ganbara' saioan egin dioten elkarrizketan. 

2026/02/12 - 11:25

Diez Antxustegik dio EAJ eta PSE ez datozela bat auzi batzuetan, baina adierazi du hori konpontzeko eta egonkortasuna bermatzeko lanean ari direla

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak adierazi duenez, bere alderdiak eta PSE-EEk, euskal erakunde nagusietan gobernukide direnek, "ez datoz bat" gai batzuetan, baina hori konpontzeko lanean ari dira, "egonkortasuna" bermatzeko eta Euskadin gobernu programa betetzeko. EAJk eta PSE-EEk hainbat arlotan dituzten desadostasunetako batzuk "Espainiako Gobernuaren zereginari buruzko" gaiei egotzi dizkie, eta adierazi du EAJk jarraitu egingo duela Espainiako Gobernuarekin dituen konpromisoak bere gain hartzeko zorrotz eskatzen.

« 1 2 3 ... 20 »

Asteko irakurriena