EAJ-PNV
EAJk autogobernua eta eskuin muturraren aurkako horma aldarrikatu ditu Kongresuko legealdiaren balantzean
Maribel Vaquero bozeramaileak Sanchezekin hitzartutako inbestidura akordioa % 75etik gora bete izana goraipatu du, nahiz eta transferentzia nagusi batzuk falta diren oraindik. Sinatutakoa betetzeko eskatzeaz gainera, ohartarazi du Espainiako Estatuko giro politiko jasanezinak demokrazia galtzeko arriskua ekar dezakeela.
Iñigo Ansola: "Ahaldun nagusi izateko hautagairik onena proposatu du BBBk. Ez dut beste ezer esateko"
EITBri egindako adierazpenetan, Ibone Bengoetxea Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagairik onena dela esan du Iñigo Ansola BBBko presidenteak. Barne prozesuaren aurrean errespetua eskatu du Ansolak, eta EAJren azken hitza errespetatuko duela adierazi du.
Bengoetxea: "EAJ alderdi demokratikoa da, prozesuak errespetatu behar dira; garai berri bati ekiteko momentua da'
Ibone Bengoetxea lehendakariordea Argentinan dago, baina orain arte Bizkaiaren alde egin duten lana nabarmendu du bertatik. Hautagaitzat aldarrikatu du bere burua, eta azaldu du garai berri bati ekiteko momentua dela, bere ustez, eta eskertuta eta ilusio handiz agertu da alderdiak beragan jarritako konfiantzagatik.
Etxebizitza hizpide Legebiltzarreko kontrol saioan
Ansola: "Etxanobe oso hautagai ona izan zitekeen, baina daukagun onena aurkeztu behar dugu"
Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidenteak Radio Euskadin azpimarratu du Bengoetxea aukeratu izana hautagai, eta BBBren proposamen hori urriaren erdialdean irekiko den barne prozesuan oinarriek berretsi beharko dutela.
Bengoetxea: 'Ohorea eta erantzukizuna da, baina orain EAJren barne prozesua errespetatu behar dugu'
Ibone Bengoetxea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta lehendakariordeak adierazi duenez, "ohorea eta erantzukizuna" da Bizkai Buru Batzarrak Bizkaiko ahaldun nagusirako proposatzea, Elixabete Etxanobe ordezkatuz.
Bizkaiko EAJk Elixabete Etxanobe baztertu du ezustean eta Ibone Bengoetxea proposatu du 2027rako hautagai
Etxanoberen izena agertzen zen datorren urteko foru hauteskundeetarako kiniela guztietan. Hala ere, Bizkai Buru Batzarrak Ibone Bengoetxea iragarri du hautagai, gaur arratsaldean egindako bilera baten ostean.
Etxebizitzaren dekretuak Diputazio Iraunkorrean onartzea "legezkoa" da, baina ez da "polita", Estebanen hitzetan
EAJren bozeramaile Aitor Estebanek etxebizitzaren aferarekin "banderatxoei eragiteari uzteko" eskatu die batzuei eta besteei, eta Diputazio Iraunkorrean etxebizitzari buruzko dekretuak onartzea "legezkoa" dela esan du, nahiz eta ez zaion "ez ortodoxoaz, ez polita" iruditzen.
Maribel Vaquero, Eneko Goia, Gorka Urtaran eta Amaia del Campo, hauteskunde orokorretarako EAJren proposamenen artean
EBBk Jon Andoni Atutxa, Idoia Sagastizabal eta Joseba Andoni Agirretxea ere barne hartzen dituen proposamena igorri die lurralde erakundeei. Afiliatuek izen berriak sartu edo hautagaitzak onartu ahal izango dituzte ostegunetik igandera bitartean.
EAJk etxebizitzari buruzko lehen dekretuaren alde eta kontratuak automatikoki berritzeko arauaren kontra egingo du berriro
EAJk adierazi du eurek proposatutako aldaketa batzuk kontuan izan direla, eta Kongresuko Diputazio Iraunkorrean osoko bilkuran izandako jarrera bera izango duela, "erantzukizunagatik eta koherentziagatik".
Sanchezen iragapenak zerrendaburuak aukeratzeko prozesuak azkartzera eraman ditu alderdi politikoak
Azaroaren 29ko hauteskundeetan parte hartuko duten alderdiak zerrendak osatzen hasi dira, ezarritako epera garaiz iritsi ahal izateko. Izan ere, zerrendak urriaren 26rako prest izan beharko dituzte.
Nola helduko dira alderdiak hauteskundeen lehiara?
Aner Ansorena analista politikoarekin alderdi politiko bakoitzaren gakoak aztertuko ditugu 2026ko azaroaren 29ko hauteskundeei begira.
Hauteskundeetarako prest agertu dira euskal alderdiak, Sanchezen deialdiaren aurrean
EAJk esan du bere alderdiaren egitekoa ez dela "blokeak defendatzea", "Euskadiren interesak baizik". Bestalde, EH Bilduk adierazi du partida ez dagoela "erabakita", "eskuinari ateak ixteko aukerak" egon badaudelako. PSEk iritzi dio "aukera leiho zabala" emango dietela hauteskundeek herritarrei, eta PPk "aldaketarako aukera" gisa jo du bozka.
Alderdiak euren jarrera zehazten hasi dira balizko hauteskunde aurrerapenaren aurrean
Espainiako Gobernuko presidenteak asteburua hartu du bozak aurreratuko dituen hausnartzeko, eta gainerako indarrak kanpainaurre bete-betean murgildu dira ezinbestean.
Etxebizitza dekretuak erretiratzeko eskatuko dio Juntsek Espainiako Gobernuari, bestela kontra bozkatuko duela agindu du
Junts per Catalunyak Espainiako Gobernuari bi etxebizitza dekretuak bertan behera uztea eskatuko dio Kongresuan bozkatu baino lehen, eta Gobernuak hori egiten ez badu, bien aurka bozkatuko du. Katalanen abstentzioa nahikoa izango zen lehen xedapena aurrera ateratzeko.
EAJk ohartarazi du “praxi legegile txarra” izan dela etxebizitzaren dekretuei begira, eta ezin dela “errepikatu”
Jeltzaleek babes "kritikoa" emango diote bihar Kongresuan neurri gehienak jasotzen dituen dekretuari, baina alokairuak automatikoki berritzeko bigarren testua atzera botako du.
Santurtziko EAJk Itziar Carrocera alkatearen aurkako mehatxuak salatu ditu Ertzaintzaren aurrean
Sare sozialetan zabaldutako mehatxuetako bat politikaria diana bat gainean duela ageri dela adierazi du alderdi jeltzaleak.
Beatriz Artolazabal jeltzalea senatari izan dadila erabaki du Eusko Legebiltzarrak
EAJren eta PSE-EEren aldeko 39 botoekin eta oposizioaren 36 boto zuriekin hautatu dute Artolazabal. Estefania Beltran de Heredia ordezkatuko du Senatuan EAJren bozeramaile gisa.
Etxanobek dio "erakunde bakoitzak dituen tresna guztiak" erabili behar dituela etxebizitzaren arazoari aurre egiteko
EAJk eta Juntsek ez dute jakinaraziko zer bozkatuko duten etxebizitza dekretuen testuak zer dakarren jakin arte
Bi dekretuak ostiralean bozkatuko dituzte Kongresuan.