EAJ-PNV

2026/09/26 - 14:04

Dena prest Forondan Alderdi Eguna ospatzeko

EAJko buruzagi nagusiek, lehendakaria buru zutela, Forondako zelaiak bisitatu dituzte Alderdi Egunaren azken xehetasunak bertatik bertara ikusteko. Igandean 50. edizioa ospatuko dute "Alderdia Bizi" lelopean. Urtez urte jai hau antolatzen lan egin duten boluntarioei omenaldia izango da, eta aldi berean EAJren barruan erreleboa dagoela adieraziko da. Datozen belaunaldiei zuzendutako mezu bat irakurriko da, alderdiko exekutibaren azken bileran onartutako testua.

2026/09/20 - 14:52

Estebanek Otegiri: "Fatxak ginen duela hiru urte, eta orain balio komunak ditugu?"

Aitor Esteban EAJko presidenteak ezezkoarekin erantzun dio atzo Arnaldo Otegik egin zion proposamenari, Agirre lehendakariak bere garaian egin zuen bezala "ultraeskuinari aurre egiteko ezberdinen arteko akordioa lortzeko proposamena" egin baitzion. PPrekin eta Voxekin parekatuta "eskuindarra" izatea leporatu izana aurpegiratu dio Estebanek EH Bilduri, eta, beraz, ez du ulertzen orain Bilduk jeltzaleekin akordiorik egin nahi izatea.

« 3 4 5 ... 20 »

Asteko irakurriena