EHU
2025/01/27 - 12:18
EHUren kideen ''ekarpenak egiteko autonomia'' eta ''askatasun intelektuala'' aldarrikatu ditu Bengoetxeak
Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore kargua hartu du, Ajuria Enea Jauregian egin den ekitaldian. "Ikasleak gobernantzakide dituen" EHUren alde lan egingo duela esan du, "EAEko lurraldeetan errotua zein nazioarte zalea, eta euskalduna".
2025/01/27 - 07:56
EHUko errektore berri Joxerra Bengoetxeak gaur egingo du karguaren zina
Ajuria Enean hartuko du kargua. Ekitaldian, Imanol Pradales lehendakariak irakurriko du errektore berriaren izendapen dekretua. Ondoren, Joxerra Bengoetxeak karguaren zina egingo du.
2025/01/08 - 15:09
"La Manada" auziaren inguruko diskurtsoek gizartean aldaketak eragin zituzten, EHUren ikerketa baten arabera
2016ko sanferminetako taldeko sexu erasoen inguruan sortutako diskurtsoak aztertu ditu Samara Velte EHUko ikertzaileak, baita hedabideen jarraipena eta kaleko mobilizazioak ere.
2024/12/27 - 15:09
22.800 pertsona aritzen dira Euskadin ikerketa eta garapenean
Euskadiko biztanleria aktiboaren % 2 baino gehiago.Emakumeen presentziak, ordea, txikia izaten jarraitzen du eta ozta iristen da % 35era.
2024/12/20 - 12:56
EHUko Arte Ederretako ikasleen lanen erakusketa, Bilbon ikusgai
Hiru graduetako ikasleen lanak aurkeztu dituzte Bizkaia Aretoan. Urtarrilaren 10era arte egongo da ikusgai Gradu Amaierako Lanen XI. erakusketa.
2024/12/19 - 07:00
''Ezjakintasuna eta interesak daude zientzialariek jasotako erasoen atzean''
Dibulgazioa egin duten zientzialarien % 51k erasoak jasan dituztela jakin ondoren, EHUn aritzen diren Izortze Santin eta Jone Bilbao ikerlariekin irain eta mespretxuzko komentarioen nondik norakoei buruz hausnartu dugu.
2024/12/19 - 06:00
Gezurrak, negazionismoa eta zientzialariei erasoak
Egin duten ikerketaren emaitzak zabaldu dituzte, eta zientzialarien % 51k erasoak jasan dituztela dio azterlanak. eitb.eus-ek EHUko bi ikertzaile eta dibulgatzaileren hausnarketak jaso ditu.
2024/12/11 - 11:53
Zientzialarien erdiek erasoak jasan dituzte hedabideetan beren iritzia eman ondoren
Hori da Espainiako Estatuan egin den ikerketa aitzindariaren ondorio nagusia. Maider Eizmendi Iraola EHUko Gureiker taldeko ikertzaileak gidatu du, eta bertatik ateratako emaitzak 'Science' eta 'Nature' aldizkarietan argitaratu direnen antzekoak dira.
2024/11/27 - 11:21
Bengoetxea, EHUren norabidea aldatu nahi duen errektorea
Irakasle eta ikertzaile gisa ibilbide emankorra izateaz gain, politikan ere arrastoa utzitakoa da irundarra; Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea izan zen 1998 eta 2001 artean.
2024/11/27 - 10:09
Joxerramon Bengoetxea: ''Aldaketa gogoa sumatu dugu lankide eta ikasleen artean eta hori ikusi egin da''
EHUko errektore hautatu berriak hauteskundeetan izandako parte hartzea tsunami batekin alderatu du, eta boto emaileen artean antzeman zuen ilusioa eta gogoa azpimarratu du.
2024/11/27 - 10:00
Joxerramon Bengoetxea: "Aldaketa gogoa sumatu dugu lankide eta ikasleen artean eta hori ikusi egin da"
EHUko errektore hautatu berriak hauteskundeetan izandako parte-hartzea "tsunami" batekin alderatu du, eta boto emaileen artean antzeman duen "ilusioa" eta "gogoa" azpimarratu du.
2024/11/27 - 08:37
Albiste izango dira: Pradales-Sanchez bilera, Bengoetxea EHUko errektore berria eta su-etena Libanon
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/26 - 22:35
Joxerramon Bengoetxea: ''Unibertsitateak irabazi du''
Joxerramon Bengoetxea izango da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektorea, gaur hauteskundeak irabazi ditu eta. Hauteskundeetan izandako parte-hartze handia azpimarratu du Joxerramon Bengoetxeak egindako hitzaldian.
2024/11/26 - 22:22
Eva Ferreirak porrota onartu eta eskua luzatu dio Joxerramon Bengoetxeari
Orain arte EHUko errektorea izan denak jasotako babesa eskertu nahi izan du. "Kanpaina bizia izan da eta gaur unibertsitateko komunitateak hitz egin du eta Bengoetxea irakaslea hurrengo errektorea izatea erabaki du", gaineratu du Ferreirak.
2024/11/26 - 21:37
Joxerramon Bengoetxea aukeratu dute EHUko errektore
Joxerramon Bengoetxea buru duen hautagaitzak irabazi ditu Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) hauteskundeak, eta Bengoetxea izango da euskal unibertsitate publikoko errektore berria.
2024/11/26 - 21:30
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektore berria izango da, hauteskundeetan botoen % 63 eta garaipena eskuratuta
Eva Ferreirak botoen % 36,3 eskuratu du, eta Joxerramon Bengoetxeak, hauteskundeetako irabazleak, bozen % 63,6. Parte-hartzeak gora egin du unibertsitateko sektore guztietan, eta hautestontzietara deitutako 50.590 pertsonatik 11.081ek eman dute botoa.
2024/11/26 - 13:53
Eva Ferreirak ''errespetuz eta lasaitasunez'' bozkatzeko deia egin du, ''unibertsitatearen onerako''
Ferreirak EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean eman du botoa, Sarrikon (Bilbo). Bertan, hauteskunde egun honi "egiez eta akusazio faltsuetatik urrunduta" heltzeko deia egin du.
2024/11/26 - 12:59
Joxerramon Bengoetxea: ''Unibertsitateak irabaztea helburu duen ibilbide luze baten hasiera da''
Joxerramon Bengoetxeak EHUko Donostiako Zuzenbide Fakultatean eman du botoa, eta "unibertsitateak irabaztea helburu duen ibilbide luze baten hasiera" dela uste du.
2024/11/26 - 10:52
Aurrekoetan baino jende gehiago hurbiltzen ari da hautetsontzietara EHUko errektore berria aukeratzeko
Kanpaina nahasia eta gero, sei urteko agintaldia eskuratzeko lehian izango dira Eva Ferreira eta Joxerramon Bengoetxea. 50.590 pertsonak —irakasle, ikasle eta Kudeaketa eta Administrazio eta Zerbitzuetako teknikarek— dute bozkatzeko eskubidea. Behin-behineko emaitzak 20:30ean jakinaraziko dituzte.
2024/11/26 - 10:43
Errektorea aukeratzeko hauteskundeak abian, EHUn: 50.590 pertsonak dute bozkatzeko eskubidea
EHUk hurrengo sei urteetan erakundea gidatuko duen errektorea izendatzeko hauteskundeak ditu astearte honetan. Agintaldiak, lehen aldiz, sei urteko iraupena izango du.