Altubek ez du Bilboko eta Leioako campusetara joateko autobus zerbitzua eskainiko datorren ikasturtean
Enpresak lau hamarkada daramatza ikasleak egunero Gasteiztik Bizkaiko campusetara eraman eta ekartzen, baina arguaditu dutenez, zerbitzua ez da ekonomikoki bideragarria.
Abuztua aurrera doa eta unibertsitateko ikasturte berria hasteko aste gutxiren faltan, Altubek, duela 40 urtetik Gasteiztik unibertsitateko ikasleak Euskal Herriko Unibertsitateko campusetara (Bilbokora edo Leioakora) garraiatzen dituen garraio-enpresak, zerbitzua eskaintzeari utziko dio, arazo ekonomikoak tarteko.
Hala jakinarazi die erabiltzaileei astelehen honetan, email bidez bidali duen mezu baten bidez. Ikasturtero, ehunka dira egunero autobus horiek erabiltzen dituzten ikasle gasteiztarrak. Altubetik azaldu dutenez, enpresak ezin dio zerbitzuari eutsi "ekonomikoki bideragarriak diren baldintzetan". Egoera ez da berria; izan ere, azken hiru ikasturtetan ere arazoak izan ditu enpresak.
1984. urteaz geroztik ematen zien Altubek ikasleei zerbitzu hori, baina orain zerbitzu historiko hori desagertu egingo da, eta aurrerantzean UniBus arduratuko da ikasleak garraiatzeaz. Irailaren 8an jarriko da martxan zerbitzu hori, eta adierazi dutenez, Altubek ematen zuen antzeko ordutegiak eta geltokiak izango ditu.
Hori bai, garestiagoa izango da; urteko abonua 1.100 eurokoa izango da, 105 euro garestiagoa, eta bi ordainketatan banatu ahal izango da. Bestalde, hiru hilean behineko edo hilean behineko abonuak ere eskuratu ahal izango dira.
Ordutegiak eskuragarri daude dagoeneko UniBusen webgunean. Bilbora goizeko 06:20ean irtengo da lehen autobusa, eta itzultzeko azken zerbitzua gaueko 09:10ean eskainiko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.