Feminismoa
Feminismoaren defentsak ez du adinik
Adin guztietako herritarrek bat egin dute martxoaren 8ko egunaren harira antolatutako mobilizazioetan, berdintasunaren alde. Gazteak kezkatuta agertu dira, sare sozialetan hedatzen den feminismoaren kontrako diskurtsoarekin. Emakumeak bat eginda egon daitezela aldarrikatu dute.
Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak
Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.
Euskal Herriko emakume meatzarien historia ikusezina taularatu du Kalamua Sopelako taldeak
Kalamua Sopelako antzerki taldeak Euskal Herriko emakume meatzarien historia taularatu du Alas de hierro lanarekin. Taldea osatzen duten sei emakumeek sormena, aldarrikapena eta umorea uztartu dituzte. Ez dute emakume meatzarien abesti edo ereserkirik aurkitu, asko bilatu badute ere, baina hori ez da oztopo izan.
Benetako berdintasuna lortzeko prostituzioa desagertzea eskatu dute feminista abolizionistek
Feminista abolizionistek euren kabuz plazaratu dituzte aldarriak. Berdintasuneko gizartea lortzeko, prostituzioa eta pornografia abolitzea eskatu dute, horrek emakumea sexu-objektu gisa ikustea ekartzen duelako. Alokairuzko sabelak debekatzea ere eskatu dute.
Feministek kaleak hartu dituzte "beste mundu bat" posible dela aldarrikatzeko
Manifestazio jendetsuak egin dituzte Euskal Herriko hiriburu eta herrietan. Mugimendu feministak "borroka eta antolakuntza" aldarrikatu ditu "eskuin-muturraren pilatze eta beldurraren ereduaren aurrean", eta abolizionisten "jarrera transfoboak" gaitzetsi ditu.
Martxa jendetsuak Euskal Herrian mugimendu feministaren alde
Milaka pertsona atera dira gaur, martxoak 8, Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan kalera, mugimendu feministari babesa adierazteko. Martxa jendetsuak eta aldarrikapenez beteak izan dira, eta kaleak protesta kolektiborako agertoki bihurtu dira. Berdintasunaren aldeko aldarriak entzun dira, baita indarkeria matxistaren aurkakoak eta emakumeen eskubideen aldekoak ere.
Itaiak premiazkotzat jo du ultraeskuinaren mezu matxistei aurre egitea
Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak Euskal Herriko 6 hiriburutan deitu ditu bilkurak. 'Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki' lelopean, salatu dute ideologia faxista indartzen ari dela ultraeskuinaren eta influencer misoginoen eskutik, eta, ondorioz, ideiak eta jarrera matxistak normalizatzen ari direla gizartean. Horri aurre egiteko premia dagoela gaineratu dute.
Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuak gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eskatu dute
Nafarroako Gobernuko eta Nafarroako Parlamentuko ordezkariek elkarretaratzea egin dute Emakumeen Nazioarteko Egunean. Desberdintasunen aurka borrokatu eta "estereotipoei" aurre egiteko konpromisoa adierazi dute bertan.
Berdintasunari merezi duen espazioa emateko deia egin du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak adierazpena egin du Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. "Eman tokia berdintasunari" kanpainarekin aldarrikatu du berdintasunean aurrera egiteak berarekin dakarrela aurrera egitea eskubideetan, askatasunean, ongizatean, errespetuan eta pertsona guztientzako aukera-berdintasunean.
Feminismoak kaleak hartuko ditu gaur
Hiru manifestazio deialdi izango dira aurten martxoaren 8an. Batetik, ohi bezala, Euskal Herriko Mugimendu Feministak 5 hiriburutan eta dozenaka herritan eguerdirako egin duena. Bestetik, Itaia antolakunde sozialistak 6 hiriburutan eta 21 udalerritan deitutakoak. Azkenik, talde abolizionista sortu berriek EAEn eta Nafarroan deialdi propioa egin dute. Martxa guztiak noiz eta non abiatuko diren bildu dizuegu.
Dagokien lekua hartzeko eskatu die EAJk emakume gazteei
Euzko Alderdi Jeltzaleak emakumezko buruzagiak bildu ditu Bilbon egin duten ekitaldian, "Emakumeon indar infinitua" lelopean. Emakumeek esparru guztietan dagokien lekua "oztoporik gabe" betetzearen alde egin dute bertan. Zientzia, kultura edo beste arlo batzuetan lan egiteko deia egin die gazteei, euren lidergoa "ezinbestekoa" delako euskal nazioak "aurrera egin dezan".
EH Bilduk esan du inoiz baino beharrezkoagoa dela M8an kalera ateratzea
Emakumeen Nazioarteko Egunaren bezperan, EH Bilduk bat egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatutako mobilizazioekin. Nerea Kortajarena EH Bilduren Programa zuzendariak adierazi du eskuin-muturrari argi esan behar zaiola ez dutela inolako atzerapausorik onartuko. Berdintasun erreala lortzeko urratsak ematen segi beharra dagoela gaineratu du.
Martxoaren 8ko aldarrikapenekin bat egin dute erakundeek eta sindikatuek
Martxoaren 8aren bezperetan, udalek, aldundiek eta sindikatuek aldarrikapen feministekin bat egin nahi izan dute. Bilboko udaletxean egindako ekitaldian, oso kezkatuta agertu dira emakumeen eta berdintasunaren aurkako mezuak ugaritzen ari direlako.
Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”
Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko.
Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke.
Pradalesek "feminismoaren erabilera alderdikoia saihesteko" eskatu dio EH Bilduri, eta "guztion artean berdintasunean aliantzak ehuntzeko"
Imanol Pradales lehendakariak feminismoaren "erabilera alderdikoia eta nagusitasun morala" saihesteko eskatu dio EH Bilduri, eta "feminismoaren bandera hartzea" egotzi dio. Era berean, dei egin dio "denon artean" berdintasunean "aliantzak" ehuntzeko.
Euskal erakundeek diskurtso atzerakoiak eta antifeminismoa borrokatzeko beharra azpimarratu dute martxoaren 8aren atarikoan
Igandean, martxoaren 8arekin, Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da. Hori ospatu bezperetan, berdintasunaren eta emakumeen eskubideen aldeko mezuek indar berezia hartu dute euskal erakundeetan.
Albiste izango dira: M8aren aurrekoa, BIEMHren balantzea eta tentsioa areagotzen Libanon
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Euskal Herriko mugimendu feminista bi plataformatan iritsiko da M8ra
Besteak beste, koordinakunde abolizionista bat sortu da, eta mugimendu feministaren erantzunek agerian uzten dute prostituzioaren eta trans kolektiboaren inguruan, berbarako, hainbat iritzi daudela.
Mehatxuen aurrean, EAEko erakundeek feminismoa "defendatzeko eta zabaltzeko" deia egingo dute aurtengo M8ko kanpainan
Ehunka pertsona bildu dira Sarrigurengo hilketa matxista salatzeko, oraingoan Iruñean
Indarkeria Sexistaren aurkako Emakumeen Plataformak eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta, elkarretaratzea egin dute igande eguerdian Nafarroako hiriburuko Udaletxe plazan. Feministek azpimarratu dutenez, azken hilketa ez da kasu isolatu bat, "gure sistema patriarkalaren errepikapen bat baizik".