Gasteiz
Indarrean da Gasteizen Elurteen Jarduera Planaren aurrelarrialdi fasea
Elurrak eta euriak gorabeherak eragin dituzte errepideetan, eta tenperaturak behera egingo du arratsaldean. Elur-kota 500 metrora jaitsiko da ostiralean (zenbait tokitan, 400 metroraino), eta prezipitazio iraunkorrak egingo ditu.
Alberto Alonsoren ustez, "kezkagarria da" Martxoaren 3ko Memoriala atzeratzea, baina 2026an proiektuetan lanean hastea espero du
Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendari den Alberto Alonsok adierazi duenez, 1976ko Martxoaren 3ko Memorialaren atzerapena "kezkatzeko moduko puntuan" badago ere, "urtea amaitu baino lehen hitz egiten hastea" espero du. Gabonetako jaiotzen arazoa "konpontzeko bidean" denez, 2026an etorkizuneko proiektuetan lanean hastea espero du Alonsok.
Gasteizek Elurteen Jarduera Planaren aurrelarrialdi fasea aktibatu du
Eguraldi-iragarpenaren arabera, bihar eta etzi elur-kota 500 metrora jaitsiko da, eta prezipitazioa oso ugaria izango da.
Gure Eskuk “HERRITU” aurkeztu du, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen alde agertzeko
Gure Eskuk “HERRITU” ekimena aurkeztu du gaur, euskal komunitatea sendotzeko eta zutabeak indartzeko helburua duen tresna gisa. Euskarri modura txartel fisiko edo birtuala izango du. Harpidetza egiten duenak Euskal Herria 7 herrialdek osatutako nazio bat dela, eta euskararen eta erabakitzeko eskubidearen aldeko atxikimendua adieraziko du. Durangoko azokan jarriko da martxan eta asmoa herriz herri zabaltzea da, 10 euroko harpidetzaren truke.
Martxoak 3 eta Sanfermines 78 elkarteek Estatuari eskatu diote Francorik gabeko frankismoaren biktimak aitortzeko
Mozioak aurkeztuko dituzte hainbat udaletan osoko bilkurako taldeen atxikimendua eskatzeko eta udalbatzek Gobernuari eskatu diezaioten Estatuaren erantzukizuna onar dezala eta egiarako eskubidea bermatzeko benetako urratsak eman ditzala. Era berean, martxoaren 3ko elkartea minduta eta gutxietsita sentitu da, Martxoaren 3ko Memorialaren Fundazioko Patronatuak bilera egin duelako haiekin kontatu gabe.
Akusatuek ukatu egin dute inor presionatu izana, eta Askabideren aurrean isilean otoitz egin zutela ziurtatu dute
Gehienek adierazi dute ez zirela inorengana hurbildu, otoitzak isilean izan zirela, eta poliziak ez ziela inoiz alde egiteko eskatu. Argumentu horiek errepikatu dira gaur Askabide klinikaren aurrean egindako kontzentrazioengatik epaitzen ari direnek emandako bertsioetan.
Dwarves, Bridge City Sinners eta hamahiru talde gehiago, Azkena Rock Festivaleko Trashville espazioan
Garageari, surfari, psychobillyari eta punkari irekitako agertokiak bere kartel osoa aurkeztu du; besteak beste, Alice Cooper, Social Distortion eta Imelda May ageri dira aurtengo talde eta artisten zerrendaren buruan.
Albiste izango dira: Lehendakariaren bidaia ofiziala Parisera, antiabortisten kontrako epaiketaren bigarren eguna eta Zelenski Madrilen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Askabideren aurrean egindako kontzentrazioengatik auzipetuek gaur deklaratuko dute Gasteizen
21 akusatuek deklaratuko dute gaur, atzo lekukoek klinikaren aurrean presio "etengabea" egiten zutela esan ostean. Fiskaltzak dio hertsapenak egon zirela.
Askabide klinikako gerenteak salatu du presioa etengabea zela: "Errezoak erabiltzen dituzte, astakeriak esateko"
Fiskaltzaren arabera, abortatzera joandako andreak eta klinikako langileak jazartzen zituzten, protesten bidez. Akusatuek, berriz, defendatu dute adierazpen askatasunaren barruan kokatzen direla euren ekintzak.
Naroa Iturri, Askabide Klinika: "Epaiketara iristea garaipen bat da guretzat"
Naroa Iturri Askabide klinikako arduradunetako batek adierazi duenez, beraiek nahi dutena da beren kliniken inguruan segurtasun perimetro bat legez ezartzea, lasai lan egin ahal izan dezaten.
Sei ibilgailu kiskali dira Gasteizko industria-pabiloi gune batean izandako sutearen ondorioz
Ezbeharra 06:00ak inguru jazo da, Miravalles kaleko pabilioi-gune batean. Ez da zauriturik izan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du sutearen nondik norakoak argitzeko.
Albiste izango dira: EAEko aurrekontuen negoziazioa, hegazti gripeari aurre egiteko jarraipen batzordea eta abortuaren aurkako protestak egin zituzten 21 lagunen aurkako epaiketa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Maialen Mazonen hilketaren instrukzioa amaituta, 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute akusatuarentzat
Gasteizen zein euskal gizartean, oro har, hotzikara eragin zuen 2023an kasuak. Haurdun zegoela, 13 labankadaz hil zuen ustez bikotekide ohiak Maialen, 2 urteko alabaren aurrean. Laster aukeratuko da epaimahaia, eta, ondoren, epaiketa 2026ko lehen sehilekoan egiteko data ezarriko da. Kasuak ezbaian jarri zuen Ertzaintzaren indarkeria matxistaren inguruko protokoloa.
Eñaut Elorrieta eta Alos Quartet “Ahots kordak” prestatzen ari dira, kontzertu bakanen sorta
Estreinakoz, Eñaut Elorrietak eta Alos Quartetek kontzertu sorta bat emango dute: "Ahots kordak". Taldea sinplea eta eraginkorra izango da: soka laukote bat, ahotsaz osatua. Bidaia musikal honen lehen geldialdia Tolosan izango da, urtarrilaren 3an. Gasteizen, Zornotzan eta Donibane Lohizunen arituko dira gero.
Noiz piztuko dituzte Gabonetako argiak Hego Euskal Herriko hiriburuetan?
Bilbo, Iruñea, Donostia eta Gasteiz apaingarriz josita daude jada, eta hiriburu batzuek Gabonetarako egitaraua iragarri dute dagoeneko.
Alerta mezua entzun dute gaur arabarrek mugikorrean
Es Alert sistemak modu eraginkorrean funtzionatzen duen egiaztatzeko simulakroa izan da. Alerta-soinuarekin batera, mezu lasaigarri bat bidali da, ez dela benetako arrisku-egoera adierazteko. Es Alert sistema Balmasedan eta Bilboko auzo batzuetan ere probatu da.
Gertakariak oroitu eta familiak omentzeko ekitaldi handi batekin gogoratuko dute aurten Martxoaren 3a Gasteizen
Udalak eta Martxoak 3 elkarteak jarduera programa bat antolatu dute, elkarlanean; tartean, zinema ziklo bat eta literatur lehiaketa. Otsailaren 28an Europa Jauregian egingo da oroimen ekitaldi handia, nahi duen orori irekia.
Iñigo Etxezarreta: "Disko berri batekin eta aurkezpen ekitaldi berezi batekin gatoz bueltan"
Urtebeteko "atseden kreatibo" baten ondoren, Iñigo Etxezarretak (ETS) taldearen itzuleraz hitz egin digu, disko berriaz (Konkista, abenduaren 5ean salgai) eta lan horren aurkezpen jai bereziaz: azaroaren 30ean izango da, Gasteizko Buesa Arena pabiloian.
Gasteiz eta Bilbo arteko lineako zortzi bidaia kenduko ditu La Unionek
Autobus konpainiak errefortzu horiek kendu egingo ditu, eskari txikia dela eta: Gasteiztik Bilbora (05:50, 06:45, 13:30 eta 15:30) eta Bilbotik Gasteizera (06:30, 07:45, 09:30 eta 13:30).