Gazteak
Gaztelagun programa: Eusko Jaurlaritzak igo du alokairurako dirulaguntzak eskatzeko diru-sarreren muga
Laguntza eskatzen duten gazteen kasuan, urteko diru-sarreren muga 30.000 eurora igo dute; familien kasuan, 36.764 eurora.
Justizia Aranarentzat plataformak salatu du Bilbon barrabil bat galdu zuen gaztea zauritu zuen "ertzaina estaltzen" ari direla
Plataformaren hitzetan, "nahikoa zantzu" daude ziurtatzeko "Iker jo zuen foam bala zuzenean jaurti zutela, inolako istilurik edo arrisku egoerarik ez zegoen testuinguru batean".
57 gazte ari dira parte hartzen Gazterock programaren XVII. edizioan
Gazteriaren Foru Erakundeak Gasteizko Hell Dorado aretoarekin elkarlanean urtero antolatzen duen Gazterock udalekuen programak bere XVII. edizioa bete du aurten.
Udalekuetan, parte-hartzaileek musika ekoizteko tailerrak, musika konboak, rockaren historia, film laburrak, argazkigintza eta "merchandising"a egiten ikasten dute.
Euskadiko gazteen % 70 pozik daude bere lan-egoerarekin
Gazteen ustez, Euskadiri eragiten dioten arazo nagusiak lan-merkatua, etxebizitza, zailtasun ekonomikoak eta osasunarekin lotutako gaiak dira.
Eusko Jaurlaritzak lehen etxebizitzen prezioaren % 20 ordaintzeko abalak emango dizkie 40 urtez beherakoei
144 milioi euroko abal lerro bat onartu du, eta helburua 2029ra arte 3.000 etxebizitza mobilizatzea da. Abala jaso ahal izateko etxebizitzaren gehieneko prezioa 340.000 eurokoa izan beharko da.
Gazteek 71 urtera arte atzeratu beharko dute erretiroa, bizi-mailari eusteko
Ikerketa baten arabera, gazteak lan-merkatuan berandu sartzeak erretiroa hartzeko epean eragina izango du. 2027an erretiratzeko batez besteko adina 67 urtekoa izango da, eta 37 urtez kotizatu beharko da pentsioaren ehuneko ehuna kobratzeko.
Abian dira aldundiek eskaintzen dituzten udalekuak
Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan 4.000 plaza baino gehiago eskaintzen dira 7 eta 13 urte bitarteko neska-mutilentzat. Horrez gain, 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat ere eskaintzen dira oporretako egonaldiak.
''Odol Ilargia'' bost ataleko euskarazko fikzioa filmatzen hasi dira, Bizkaian
Baleukok eta EITBk ekoitzita, publiko gazteari zuzenduta dago eta elementu fantastikoekin osatutako thrillerra da. David R. Losada zinemagilea da zuzendaria, eta gidoia ere berak idatzi du, Mikel Alvarez Sarriegirekin batera. 2026an estreinatuko da PRIMERAN plataforman.
Ikasle gehienek gainditu dute unibertsitatera sartzeko hautaproba, baina batez besteko nota jaitsi egin da
Iaz Euskal Autonomia Erkidegoan lehen deialdiko ikasleen batez besteko nota 7,1 izan zen. Aurten baina, datuak kontuan hartuta, beherakada igarri da. Batez bestekoa 6,7 da, eta 4 hamarren egin du behera.