Indarkeria matxistaren biktimak
2025/06/04 - 15:22
Berretsi egin dute Mario Lopezi jarritako espetxe-zigorra: 13 urte eta erdi, sexu-eraso jarraituak egiteagatik
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bere epaian dio Gernikako saskibaloi taldearen entrenatzailearen aurkako "nahikoa kargu-froga" dagoela eta erruduna dela, zalantzarik gabe.
2025/06/03 - 23:02
Prostituzioa Hego Euskal Herrian, analisi laburra: EAEk Espainiako bosgarren tasarik altuena du
Gutxienez 5.158 emakume egongo lirateke prostituzioan (3.421 Bizkaian, 1.053 Gipuzkoan eta 684 Araban), eta % 15 inguru sareetan aritzen dira. Nafarroan, 817 emakume prostituzio egoeran daudela uste dute. Hala ere, Askabide bezalako elkarteek salatu dutenez, kopuru horiek errealitatetik urrun daude.
2025/06/01 - 15:02
29 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, kalean bikotekidea jotzea leporatuta
Gainera, atxilotuak aurre egin die agenteei, eta botila batekin eraso egiten saiatu da. Emakumea Basurtuko Ospitalera eraman dute, eta atxilotua ertzain-etxera, epailearen aurrera eraman aurretik izapideak betetzera.
2025/06/01 - 12:21
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote gizon bati Iruñean, neska bati sexu-erasoa egitea egotzita
Iturrama eta Ermitagaña auzoen artean dagoen etxabe batean lagunekin lo egiten ari zen 14 urteko neska bati sexu-erasoa egin izana leporatu diote. Fidantzarik gabeko behin-behineko espetxealdia ezarri diote, ihes egiteko arriskua dagoelako.
2025/05/31 - 19:46
''Tximeleten taupadak'', haurrak eta gazteak enpatian hezteko proiektua
Duela zazpi urte hil zituen aitak Martina eta Nerea, 2 eta 6 urteko alabak. Zoritxarreko gertaera hori abiapuntutzat hartuta, Isabel Gallardo dibulgatzailea Itziar Prats amarekin kontaktuan jarri zen eta "Tximeleten taupadak" proiektua sortu zuten.
2025/05/31 - 13:36
1.900 emakumek jarri dute salaketa indarkeria matxistagatik urteko lehenengo lauhilekoan EAEn
Sexu askatasunaren aurkako delituak, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak edo senideenak biltzen ditu datu horrek. Bizkaian % 29 hazi da sexu erasoen kopurua.
2025/05/30 - 22:08
13 urteko neskato baten hilketa salatzeko elkarretaratzea Bilboko Errekalde auzoan
Ehunka pertsona bildu dira gaur arratsaldean Errekaldeko plazan, indarkeria bikarioaren biktima izan den adingabe baten hilketa gaitzesteko.
2025/05/30 - 15:48
Bilkura isila egin dute Bilbon, 13 urteko neskatoaren hilketa salatzeko
Bost minutuko bilkura isila egin dute Bilboko udaletxeko eskaileretan, Udalak deituta.
2025/05/30 - 15:41
Erakundeek eta alderdi politikoek Bilboko hilketa matxista gaitzetsi dute
Lehendakariak nabarmendu duenez, "badirudi indarkeria bikarioa dela, indarkeria matxistaren adierazpenik izugarriena".
2025/05/30 - 15:24
Miren Elgarresta: ''Hau ez da kasu isolatu bat''
Emakundeko zuzendariak esan du matxismoa dagoela gaurko Bilboko hilketa matxistaren gisako kasuetan, eta "estrukturala" dela.
2025/05/30 - 10:30
Bilboko hilketa gaitzetsi egin du lehendakariak, eta elkartasuna agertu die biktimaren senideei
"Espero dut ikerketak jazotakoa argitzea", esan du Imanol Pradalesek 13 urteko neskatoaren hilketa irmo gaitzetsi ostean.
2025/05/30 - 09:55
Albiste izango dira: Gizon batek alaba hil du Bilbon, Arabako aldiriko trenak eta bero bolada
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/29 - 16:18
Lau urteko espetxea ezarri diote gizonezko bati Nafarroan, adin txikiko lehengusu bati sexu-erasoa egiteagatik
2024ko martxoan izan zen erasoa, eta handik hilabetera atxilotu zuten erasotzailea. Ordutik, behin-behineko espetxealdian egon da.
2025/05/29 - 13:16
Aske utzi dute Bilbon emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita atxilotutako gizona, epaileak deitu zain
Errekaldeko kiroldegiaren inguruan dagoen eremu ireki batean gertatu zen erasoa.
2025/05/28 - 18:48
25 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
Ertzaintzak jakitera eman duenez, gaur izan da erasoa, Errekaldeko kiroldegiaren inguruan dagoen eremu ireki batean.
2025/05/26 - 22:04
Sexu-erasoa eta legez kontra atxikitzea egotzita Bilbon atxilotutako sei gizonak, behin-behineko askatasunean
Epaileak kautelazko neurri batzuk ezarri dizkie, besteak beste, urruntzeko agindua, Espainiako Estatutik ateratzeko debekua, eta aldian-aldian epaitegietara agertu beharko dira.
2025/05/26 - 13:21
Sei gizon atxilotu dituzte Bilbon, sexu erasoa eta legez kontra atxikitzea leporatuta
Joan den larunbat iluntzean izan ziren atxiloketak, Iturribide kalean.
2025/05/21 - 09:44
Albiste izango dira: Europa Ligako finala Bilbon, sexu erasoa Donostian eta Israelen kontrako presioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/15 - 15:07
Epaileak uste du Asenciok bazekiela sexu edukia zuen bideoko nesketako bat adin txikikoa zela
Instrukzio autoaren arabera, bideoan agertzen zen nesketako bat 16 urtekoa zela jakinda ere, Real Madrileko jokalariak edukia bidaltzeko eskatu zien lagunei, eta ondoren beste bati erakutsi zion.
2025/05/14 - 22:58
Raul Asencio Real Madrileko futbolaria auzipetu dute, adingabe baten bideo sexualak partekatzea egotzita
Klubeko harrobiaren talde batzuetako hiru kide ohi ere auzipetu ditu epaileak.