Industria
2025/03/27 - 21:15
150 g/km baino gutxiagoko isuriak dituzten ibilgailuak erosteko dirulaguntzen ezaugarriak eta baldintzak
Nahitaezkoa izango da ibilgailu zaharra txatarrerako uztea, eta ibilgailu berriaren gehieneko prezioa, oro har, ezin izango da 40.000 eurotik gorakoa izan autoentzat.
2025/03/27 - 18:38
Ibilgailua ordezkatzeko 3.500 eurora arteko dirulaguntza iragarri du Eusko Jaurlaritzak
Industria sailburuak ibilgailuak erosteko laguntza sorta berri bat iragarri du. Hala, programak 5 milioi euroko hasierako inbertsioa izango du, 2.000 auto eta furgoneta ordezkatzeko helburuarekin. Dirulaguntzak apirilaren 1etik aurrera eskatu ahal izango dira.
2025/03/25 - 20:57
Aldi baterako lan-erregulazioa maiatzaren erdialdera arte luza daiteke Balenciaga ontziolan
Negoziazioetako hainbat alderdik, tartean langile-batzordeak, epea 30 lanegun luzatzea eskatu dute, inbertitzaile posibleek eskaintzak aurkezteko beta izan dezaten.
2025/03/21 - 12:24
Industriaren Defentsarako Taldean kide gehiagok parte hartzeko eskatu dio Otxandianok lehendakariari
Legebiltzarreko kontrol saioan Industriaren Defentsarako Taldea izan dute hizpide. Pello Otxandianok (EH Bildu) talde horretan kide gehiagok parte hartzeko eskatu dio lehendakariari.
2025/03/20 - 21:32
Zarauzko KSB Itur enpresako batzordeak bost eguneko greba deitu du lan-baldintzetan hobekuntzak eskatzeko
200 langile ditu lantegiak eta gehiengo zabalak babestu ditu mobilizazioak, "modu masiboan" bozkatu baitute horien alde, batzar batean. Ponpak eta balbulak fabrikatzen dituen lantegia gelditu egingo da martxoaren 24tik 28ra.
2025/03/19 - 23:28
SDA Factoryk Gasteizko lantegia itxi eta bertako 55 langileak kaleratuko ditu
Lanpostuak suntsitzeko lan-erregulazioko espedientearen kontsulta-aldia akordiorik gabe amaitu da. Enpresa-batzordean ordezkaritza duten sindikatuen zerbitzu juridikoak prozesu osoa auzitara eramatea aztertzen ari dira.
2025/03/19 - 22:08
Greba mugagabea deitu dute Laudioko Aiala Vidrio enpresan
ELA, LAB eta CCOO sindikatuek salatu dute enpresak barne garraioa kanpoko enpresa baten bidez azpikontratatzea erabaki duela, horretarako betse enpresari 13 langile utzita, legez kanpo.
2025/03/19 - 18:48
Lehendakariak Euskadiren ahalmen elektrikoa handitzeko konpromisoa har dezan eskatu dio Gobernu zentralari
SteelPhalt enpresa britainiarrak asfalto jasangarria ekoizten duen lantegia inauguratu du Murgan (Araba). Altzairutegien hondakinekin asfaltoa ekoitziko dute bertan.
2025/03/15 - 15:07
Aiaraldeko enplegua defendatu eta Guardianen itxiera geldiarazteko eskatu du giza kate batek Gasteizen
SOS Aiaraldeak eta dozenaka herritarrek eskualdea "existituko ez balitz bezala" jokatzea leporatu diete erakundeei. Eskualde horretan "industria-sarea nola desegiten ari den eta enpresak nola ixten dituzten" ikusten duten bitartean.
2025/03/15 - 14:34
Aiaraldeko ''desegite industriala'' salatu dute Gasteizen, eta Guardianen itxiera saihesteko eskatu dute
Manifestariek Arabako Foru Aldundiaren eraikina inguratu dute, "industria-sarea nola desegiten ari den eta enpresak nola ixten ari diren" ikusi duen eskualde baten egoeraren aurrean erakundeen gelditasuna salatzeko.
2025/03/13 - 08:46
Albiste izango dira: Athletic-Erroma eta Man United-Reala, ordenagailu kuantikoa Donostian eta AEB-Errusia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/12 - 08:50
Albiste izango dira: Su-eten proposamena Ukrainan, adinekoen zaintza eta Donostia gune tentsionatu izatear
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/11 - 21:47
Jaurlaritzak ordezkaritza iraunkorra izango du Washingtonen
Ziurgabetasunak baldintzatutako nazioarteko testuinguru honetan, Imanol Pradales lehendakariak uste du Euskadik bere presentzia areagotu behar duela Estatu Batuetan, Europan zuzenean eragiten dutelako Washingtonen hartzen diren erabakiek.
2025/03/11 - 17:29
''Muga-zergen mehatxuak'' gorabehera, Euskadik AEBrekin loturak sendotu behar dituela uste du Pradalesek
Imanol Pradales lehendakaria Washingtonen da Estatu Batuetara egin duen lehen bidaia ofizialean. Gaur sektore aerospazialeko enpresekin eta Basque Trade & Investmenten ordezkariekin bildu da.
2025/03/11 - 08:47
Albiste izango dira: Lehendakaria AEBn, Ipar itsasoko istripua eta Usurbilgo istripuaren ikerketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/10 - 11:11
Ubarretxena: ''Europaren defentsa horretan aukera berriak egon daitezke gure industriarentzat''
Egungo ezegonkortasun egoeraren aurrean, "Europak defendatu beharra" daukala adierazi du Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Euskadi Irratian egindako adierazpenetan, eta gaineratu du hori Euskadiko defentsa industriarako aukera bat izan daitekeela.
2025/03/10 - 08:28
Albiste izango dira: Lehendakariaren bidaia, medikuen greba Nafarroan, Hondarribiko surf irakasleari epaiketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/10 - 08:02
Lehendakaria AEBn da jada, "aliantza berriak" bilatzeko
Lau egunez, Washingtonen eta New Yorken egongo da, eta bilerak egingo ditu AEBko biltzarkideekin eta senatariekin, Solomon R. Guggenheim Fundazioarekin, euskal komunitateekin, sektore aeroespazialeko eta BTIko euskal enpresa-talde batekin eta IBM "hub" kuantikoarekin.
2025/03/09 - 21:42
Soraluzeko Galvanizados Arrate enpresan izan den suteak hilabeteetarako gelditu dezake lantegia
Lau makinetako bi suntsitu ditu suak, eta ikusi beharko da beste bi makinetan eta eraikinean bertan kalteak zenbaterainokoak diren. Enpresak 23 langile ditu. Arduradunen arabera, hilabeteak beharko dituzte jardunari berriz heldu ahal izateko.
2025/03/03 - 13:11
Pradales: ''Publiko-pribatu aliantza etorkizuneko ongizatea bermatzeko inbertsioa da''
Eusko Jaurlaritzak eta bederatzi finantza erakundek finantza aliantza publiko-pribatua osatu dute gaur legegintzaldi honetan 4.000 milioi euro mobilizatuta EAEren eraldaketa ekonomiko eta industrialean laguntzeko. Imanol Pradales lehendakariak esan du aliantza hori "herri apostu sendoa" dela