Gasteizko Udalak "itzalitzat eta erabat kontrolatutzat" jo du LEA fabrikan izandako sutea
Udaleko Larrialdi Plana desaktibatu dute eta oraindik itxita zeuden errepideak zabaldu dituzte dagoeneko.
Gasteizko LEA higiene pertsonaleko produktuen fabrikan ostiralean piztutako sutea "itzalita eta erabat kontrolatuta" dagoela esan du Udalak, suhiltzaileek gune zehatz batzuk hozten jarraitzen badute ere.
Halaber, Udal Larrialdi Plana indargabetu dute eta dagoeneko zabaldu dituzte oraindik itxita zeuden errepideak. Sua ostiralean piztu zen, 13:45ean, lantegiaren oleokimika gunean.
Cesar Fernandez de Landa Gasteizko Udaleko Segurtasun zinegotziak jakinarazi duenez, sutea "oso larria" izan da, baina ez da kalte pertsonalik izan. Larrialdi zerbitzuek lau pertsona artatu behar izan zituzten, eta ezer larririk izan ez arren, horietako bi osasun-zentroetara eraman behar izan zituzten.
Horren hitzetan, suak "dena txikituta" utzi du, "bulegoetatik hasi eta industria-lantegiraino, horren egitura guztiz hondatu eta behera etorri baita". "Barruan zeuden auto batzuk kiskali egin dira eta beste batzuei gainera etorri zaie egitura", erantsi du.
Sua nola piztu zen galdetuta Fernandez de Landak esan duenez, "suhiltzaileek ikerketa egingo dute, eta Ertzaintzari emango diote".
"Jarduera honek ingurumen-baimen integratua zuen, enpresaren jarduerari dagokionez, eta hori Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du", zehaztu du. Hala ere, sutea kamioi bat deskargatzen ari zirenean piztu zela esan dute, baina "egun batzuk" beharko dira zehazteko.
Inguruneko airearen kalitateari buruz galdetuta, berriz, gogorarazi du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak "kontuz ibiltzeko eta maskara erabiltzeko" gomendatu duela, baina "ez dago arazorik".
Horren arabera, enpresaren barruan zeuden produktuak "olio begetalak ziren, eta, edozein ke bezala, ez da gomendagarria arnastea, baina ez ziren arriskutsuak izan daitezkeen produktu kimiko toxikoetatik zetozenak".
Leherketa-arriskua
Zinegotziak adierazi duenez, hasiera batean sutea "oso eskandalagarria" izan zen, eta suhiltzaileentzako zailtasun nagusia bertara sartzea izan zen, lantegi barruan eztandak izateko arriskua baitzegoen. Leherketa-arriskua hidrogeno-bonbonek eragiten zuten; izan ere, ez zeuden % 100 beteta baina lehertzeko arriskua zegoen.
Suhiltzaileen jarduna, kasu honetan, bonbonak urrutitik freskatzea izan zen, "arazo hori saihesteko", eta behin bonbonak kontrolpean izan zituztenean, hoztuta zeudenez, "gainerakoa itzaltzera pasatu ziren".
Zinegotziak eskerrak eman dizkie sutea kontrolatzeko lanetan jardun zuten suhiltzaileei eta erakundeei, bai eta Euskotreni eta Tuvisari berari ere, garraio publikoa desbideratu eta osatzeagatik.
Horren esanetan, Euskotreni jakinarazi diote Artapadura kaleko geltokia irekitzeko moduan dela eta egoerari erantzuteko sortu zen krisi-mahaia desegin dezakeela.
Gasteizko Udalak baieztatu duenez, 14:15 aldera ireki zituzten lantegiaren inguruan itxita zeuden bideak.
Felix Lascaray LEA-Lascaray enpresako zuzendari exekutiboaren hitzetan, familia eta langile guztiak "erabat atsekabetuta daude, atzokoa oso larria izan zen eta kalteak baloratzen saiatzen ari gara".
Zure interesekoa izan daiteke
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.
Elkanok munduari buelta eman eta jaioterrira itzuli zen unea antzeztu dute Getarian
Aurten, lehen aldiz, Mikel Larrañagak egin du Elkanoren papera, eta Saioa Etxeberria izan da tripulatzaile modura irten den lehen emakumea. Lau urterik behin ospatzen du Getariak Elkanoren iritsiera, munduari bira eman ostean.
Alejandrak 2.000 euro galdu ditu Bilboko etxebizitza baten alokairuaren iruzurrean
Kaltetuak salatu duenez, 2.000 euroko iruzurra egin diote hainbat pertsonari aldi berean eskainitako etxebizitza bat alokatzeagatik. Iruzurrez galdutako dirua eta beste bizitoki bat alokatzeko erabili beharrekoa gehituta, galerak 4.000 eurokoak direla azaldu du.
Iraulitako kamioi batek 31 kilometroko auto-ilarak eragin ditu Baiona inguruan
22:00etatik aurrera, A-63 errepidea erabat itxita egongo da 3 orduz, gutxi gorabehera, ibilgailua erretiratzeko.
Gutxienez 12 salaketa aurkeztu dituzte Bilbon etxebizitza turistiko bat alokatuta iruzurra egin zuen gizonaren aurka
EITBk biktimetako biren testigantzak jaso ditu. Iruzurgileak Airbnb bidez alokatu zuen pisua, hiru egunez. Ordu gutxi batzuetan, benetako jabeak ezer jakin gabe, dozena bat pertsonari alokatu zien. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gizona harrapatu eta biktimek galdutako dirua berreskura dezaten.
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik irtenarazi dituzte bart, gas-ihes bat dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu bata arte ezin izan dute etxera itzuli.