Latinoamerika
2025/04/06 - 16:00
''Mercosur osatzen duten herrialdeek abenduan Europarekin itxitako akordioan sakondu nahi izango dute''
Trumpek AEBko inportazio guztiei % 10eko muga-zerga globala ezarri eta gero, ziurgabetasuna da nagusi Mercosurreko bloke ekonomikoa osatzen duten herrialdeen artean. Oro har, Europarekiko harremanak sendotzea bilatuko dutela uste dute ekonomialariek.
2025/03/30 - 10:00
''Quinceañera'', Euskadira iritsi den jai latinoa
Latinoamerikako festarik ospetsuena da nesken 15. urtebetetze festa eta gero eta gehiago ospatzen da gurean ere. 5.000 eta 12.000 euroko kostua izaten du ospakizunak, eta alaba jaiotzen denetik hasten dira aurrezten.
2025/03/26 - 21:44
Jair Bolsonaro ultraeskuindarra eta haren zazpi aliatu inputatu dituzte, estatu-kolpe saiakera egotzita
34 akusatuko zerrendan dira guztiak, hainbat delitu egiteagatik. Brasilgo presidente ohiari 40 urte arteko kartzela-zigorra ezarri diezaiokete.
2025/03/01 - 22:44
Pepe Mujica Uruguaiko presidente ohia Kongresuan izan da, Yamandu Orsiren inbestidura ekitaldian
Hau izan da Yamandu Orsi Uruguaiko presidentearen inbestidura eguneko irudia: Pepe Mujica 89 urteko presidente ohia bertan izan da, bastoi batekin lagunduta. Kongresuan izan da kargu-hartze ekitaldia, eta 65 herrialdetako ordezkariak egon dira bertan, Espainiako erregea tartean.
2025/02/18 - 21:32
Mileiren 'kriptoporrota' ulertzeko gakoak
Argentinako presidenteak kriptomonetei babesa emateko mezu bat argitaratu zuen sare sozialetan, eta horrek sekulako arrabotsa sortu du; politika eta merkatuak astindu ere egin ditu. Ondorioz, gainera, Mileiren kontrako 100 bat salaketa judizial eragin ditu dagoeneko.
2025/02/16 - 10:06
Latinoamerikako lehen hartz zuria jaio da Sao Pauloko akuarioan
2024ko azaroaren 24an jaio zen Nur hartza, baina ostegunera arte ez dute berria zabaldu. Hartz kumearen gurasoak Aurora eta Peregrino dira, duela 10 urtetik bertan bizi diren hartz errusiarrak.
2025/02/13 - 23:28
Balea batek gazte bat irentsi du Magallaes itsasartean, Txileko Patagonian
Sustoa besterik ez zen izan, baleak berehala bota baitzuen ahotik. Otsailaren 8an gertatu zen, El Aguila badian, Punta Arenas hiritik gertu, 24 urteko gizon bat, Adrian Simancas, aitarekin batera piraguismoa egiten ari zenean.
2025/02/09 - 17:04
Presidentetzarako hauteskundeak Ekuadorren, Noboa berrautatu edo correismoaren itzulera erabakitzeko
Ekuadortarrek bozketa-eguna dute igande honetan. Daniel Noboa egungo agintaria eta Luisa Gonzalez Herritarren Iraultza mugimenduko hautagaia dira bigarren itzulira pasatzeko faboritoak. Apirilaren 13an izango litzateke bigarren itzulia.
2025/01/12 - 17:12
Alvaro Uribek Venezuelan esku hartzeko eskatu dio nazioarteari Madurok boterea laga dezan
Madurok, bestalde, "koldar" deitu dio Uriberi, eta "paramilitarra eta narkotrafikatzailea" izatea egotzi dio, nazioarteko interbentzio militar bat defendatu duela iritzita. Horregatik guztiagatik, esku-hartze horren buru izan dadila proposatu dio.
2025/01/10 - 22:04
Machadok iragarri du Gonzalez Urrutia "une egokian" joango dela Venezuelara
Maria Corina Machado Venezuelako oposizioko buruak esan du "baldintzak betetzen" direnean joango dela herrialdera presidente karguaz jabetzera.
2025/01/10 - 08:51
Albiste izango dira: Venezuela, Copernicus txostena eta BSHren itxierari buruzko bilera Madrilen
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/31 - 19:09
2025eko gatazkak: Ekialde Hurbila, Ukraina eta beste tentsio politiko batzuk
Aspalditik gatazkan dagoen beste eremuetako bat Sahel eskualdea da. Afrikan ere, Sudango gatazkak 5.000 hildako eta 1,1 milioi errefuxiatu utzi ditu jadanik.
2024/12/29 - 18:46
91 portu itxi behar izan dituzte Perun, olatu erraldoiak eragin dituen ''ezohiko'' denborale baten ondorioz
Peru iparraldeko eta erdialdeko kostaldean olatu erraldoiak jasaten ari dira asteazkenetik. Denboraleak kalte handiak eragin ditu, eta asteazkenera arte ez da etenik espero. Olatuak Limako kostalderaino ere iritsi dira, eta uholdeak izan dira Callaoko portuko plaza nagusian.
2024/12/21 - 21:16
Lev Tahor komunitate judu ortodoxoko 160 adingabe erreskatatu dituzte Guatemalan
Azaroaren 11n, lau adingabek komunitatetik ihes egin zuten, eta salaketa jarri zuten. Akusazioen artean, 18 urtetik beherakoei sexu-abusuak egitea, ezkontza behartuak, behartutako haurdunaldiak, adingabeen aurkako tratu txarrak eta bortxaketak daude.
2024/12/06 - 21:44
Hauek dira Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko merkataritza akordioaren gakoak
Akordioak Ozeano Atlantikoaren bi aldeetako 700 milioi lagunetik gorako merkatuari muga-zergak murriztuko dizkio, baina oraindik EBko Parlamentuak eta Kontseiluak eta Hego Amerikako herrialdeetako kongresuek onartu behar dute.
2024/12/06 - 15:47
Merkataritza libreko ituna itxi dute Mercosurrek eta Europar Batasunak
"Gure aliantza indartzen gaude, eta horrekin mezu argi bat ari gara bidaltzen munduari", adierazi du Von der Leyenek. Bitartean, Europako nekazarien eta kooperatiben batzordeak deitoratu egin du akordioaren iragarpena, eta protestak iragarri ditu Bruselan astelehenerako.

2024/11/19 - 12:21
El Salvadorreko Justiziak presidente ohia epaitzeko agindu du Ellakuria eta bost jesuita hil izanagatik
Zehazki, Alfredo Cristiani presidente ohia, Rodolfo Parker diputatu ohia eta bederatzi militar ohi epaitzea agindu du, Inazio Ellakuria, bost jesuita eta bi emakumeren hilketarekin zerikusia dutelakoan.
2024/10/28 - 15:14
Latinoen botoa erabakigarria izan daiteke Trumpen eta Harrisen arteko dueluan
Sekula baino latino gehiago dago deituta AEBko hauteskundeetara. 36 milioi inguru dira bozkatzeko eskubidea dutenak eta, historikoki demokratak izan badira ere, Trumpek indarra hartu du latinoen artean. Alde bateko zein bestekoekin gara.
2024/10/28 - 09:48
Orsi eta Delgado lehiatuko dira bigarren itzulian, Uruguaiko presidente izateko
Lehen itzulian aurkeztu diren hamaika hautagaietako bakar batek ere ez du botoen % 50 gainditu eta bi bozkatuenak azaroaren 24an egingo den bigarren itzulira igaro dira. Yamandu Orsik edo Alvaro Delgadok Luis Lacalle egungo presidentea ordezkatuko du.
2024/10/01 - 10:59
Claudia Sheinbaumek Mexikoko presidente kargua hartuko du gaur
Mexikoko lehen emakume presidentea izango denak alde handiz irabazi zituen ekaineko hauteskundeak, botoen % 61,18 eskuratuta.