Minbizia
Mastektomia egin dieten emakume batzuek "presio estetikoak" eraginda erabakitzen dute bularra berreraikitzea
Hori da Emakunderen beka jaso duen ikerketa baten ondorioetako bat. Zehazki, bularreko minbiziaren ondorioz mastektomia egin behar dieten emakumeen aukera kirurgikoen aurrean erabakiak hartzeko prozesua eta kalitatea aztertu ditu.
Burgoseko bi paziente onkologikoren heriotzari buruzko ikerketa abiatu du Fiskaltzak
Asteazken honetan, prozesatu aurreko ikerketa-eginbideak abiarazi dituzte, ospitaleak onartu ostean giza akats baten ondorioz bi paziente hil eta zaintzapean dauden hiruri kalteak eragin zitzaizkiela.
Bi paziente onkologiko hil dira Burgosko Ospitalean, tratamenduaren prestaketan izandako akats batengatik
Akatsak beste bi egin die kalte, eta horietako bat zainketa intentsiboetako unitatean ospitaleratuta dago. Eguberriko jaietan izan ziren gertakariak, sendagai baten dosi bat prestatzen izandako akats baten ondorioz. Gaztela eta Leongo Osasun Sailak (Sacyl) adierazi du giza akatsa izan dela, eta bere gain hartu du erantzukizuna.
Donostiako Kontxapuzoia 200 parte-hartzailerekin itzuli da, bularreko minbizia duten emakumeei laguntzeko
Kontxako hondartzan izan da espero zen Kontxapuzoia: 200 ausart uretara oldartu dira hotzari aurre egiteko eta Katxalin elkartearen mesedetan dirua biltzeko. Marmoken presentzia dela-eta iazko etenaldiaren ondoren, CD Fortunak antolatutako elkartasun ekitaldiak komunitatea bildu du Eguberrietako ohiko hitzordu honetan, babes eta elkartasun erakustaldi batean.
Osakidetzak 45 urtera aurreratuko du bularreko minbizia atzemateko baheketa, eta bere gain hartuko ditu egun pribatura bideratzen dituen abortuak
Osasun sailburuak iragarri duenez, progresiboki hasiko dira haurdunaldiaren borondatezko etenak egiten, "bi urteren buruan" beren gain hartzeko aurreikuspenarekin. Gainera, 2027rako, 45 urtera jaitsiko da bularreko minbizia atzemateko baheketen adina.
Milaka pertsona bildu dira Andaluziako Gobernuaren aurrean, bularreko minbiziaren baheketan izandako akatsak salatzeko
Amama Sevilla elkarteak atzerapenak eta akatsak salatu dituzte detekzio goiztiarreko programan, eta baliabide gehiago eskatu dituzte osasun publikorako.
Ikerketa sakonagoa eta diagnostiko goiztiarragoa eskatu dituzte Bularreko Minbiziaren aurkako Munduko Egunean egindako bilkuretan
Aurreko urteetan bezala, Gasteizen lasterketa solidarioa egin dute. Donostian, berriz, gaixotasuna ikertzeko "finantzaketa handiagoa" eskatu du Iñurri elkarteak.
Bularreko minbizia dutela jakin zuteneko bizipena partekatu dute lau emakumek
Bularreko Minbiziaren aurkako Munduko Eguna da gaur. Automiaketak funtsezkoa izaten jarraitzen du, alerta-seinaleak garaiz identifikatzeko eta tratamendu arrakastatsuak areagotzeko. Erreportaje honetan, lau testigantza bildu ditu EITBk.
Bularreko minbiziaren aurkako lasterketa solidarioa ospatu da Bilbon
Bilbon, bularreko minbiziaren aurkako lasterketa solidarioa ospatu da igandean, urriaren 5ean. Martxa solidarioa 11:00etan hasi da, Guggenheim museoaren plazatik.
Osakidetzak 48 urtekoetara zabalduko du bularreko minbizia detektatzeko baheketa
Osakidetzako Protonterapia Unitate berriaren obrak bisitatu ditu Imanol Pradales lehendakariak, eta bertan egin du iragarpena.
CIC bioGUNEren ikerketa batek gibeleko minbizi arraro eta oldarkor bat tratatzeko bide berri bat aurkitu du
Yazan, gazatarra eta paziente onkologikoa Euskadin: "Handitan medikua izango naiz, beste ume batzuk artatzeko"
Gaixotasun onkologikoak dituzten Gazako 5 ume artatzen ari da Osakidetza Gurutzetako Ospitalean eta Donostiakoan. Horietako bat, Yazan, duela bi hilabete dago Donostian, amarekin, tratamendua jasotzen.
Amiantoaren biktimei kalte-ordaina jasotzeko aukera emango dien araudia onartu du Espainiako Gobernuak
Ministroen Kontseiluak Errege Dekretua onartu du, konpentsazio-funtsaren erregelamenduarekin, funtsa onartu eta bi urte eta erdira, nahiz eta zeregin horretarako epea hiru hilabetekoa izan. Gainera, gaur onartutako araua argitaratu eta hiru hilabetera sartuko da indarrean.
Osakidetzak ikerketa abiatuko du prostatako minbiziaren baheketa ezarri ala ez erabakitzeko
Programaren fase pilotuan, 50-70 urte bitarteko 10.000 gizonekin jardun dute, eta minbiziaren prebentzio eta diagnostiko goiztiarreko estrategia zabalago baten barruan dago.