Nafarroako Gobernua
2025/04/29 - 15:36
Nafarroak alerta maila jaitsi eta astelehena eta asteartea baliogabetzat jo ditu administrazio mailan
Nafarroako Gobernuko presidente Maria Chivitek argitu duenez, alerta 1 mailara jaitsita, Foru Erkidegoak kudeaketa bere gain har dezake, baliabide propioekin.
2025/04/29 - 10:48
112 telefonora egindako deiak laukoiztu egin ziren itzalaldiaren lehendabiziko 4-5 orduetan
Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, argindarraren hornidura % 100ean berreskuratu bada ere, asteartea "ez da egun normala izango". Oraindik ere arazoak daude, batez ere, komunikazioetan.
2025/04/29 - 09:37
Albiste izango dira: Itzalaldiaren biharamuna, 6 hilabete Valentziako GOIDItik eta Max sarietako izendatuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/28 - 19:31
Nafarroako Gobernuak adierazi du argindarra arratsaldean zehar berrezarriko dela
Amparo Lopez Nafarroako Barne kontseilari eta foru gobernuaren bozeramaileak "lasaitasun" mezua bidali nahi izan die herritarrei. "Lehentasuna familiak, pertsona kalteberak eta azpiegitura kritikoak dira", adierazi du kontseilariak.
2025/04/24 - 10:46
Nafarroako Gobernuak 603 lanpostuko Lan Eskaintza Publiko partziala adostu du sindikatuekin
603 lanpostu horietatik 315 Administrazio Nukleorako izango dira, eta gainerako 288ak, Osasun arlorako. Nafarroako Gobernuak hurrengo gobernu bileran onartuko du orain adostutako 2025erako Lan Eskaintza Publikoa.
2025/04/15 - 19:08
23 urteko gazte bat hil da Milagron kamioi baten eta auto baten arteko istripuan
Arratsaldean izan da ezbeharra, NA-134 errepidean. Kolpearen ondorioz, bi ibilgailuek su hartu dute. Kamioilaria onik atera da.
2025/04/15 - 18:26
BSHren Europako langileen batzordeak elkartasuna helarazi die Ezkirozko langileei
BSHren Europako langilee batzordearen bi ordezkari Ezkirotzen izan dira gaur, multinazionaleko 18.000 langileren izenean elkartasuna adierazteko. Zuzendaritzak iragarri zuenez, ekainean itxiko dute Nafarroako planta.
2025/04/15 - 13:01
Nafarroak bere gain ofizialki hartu ditu trafiko eskumenak
Hala, Foru Erkidegoa hirugarren erkidegoa da, Euskadi eta Kataluniarekin batera, errepideen zaintza- eta kontrol-lanak eta isunen kudeaketa esklusiboki bere gain hartzen.
2025/04/11 - 09:36
Albiste izango dira: Irungo krimena, dohaintzak seme-alabei eta merkataritza gerrari buruzko negoziazioak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/11 - 07:00
Maria Longarte: ''Zergei dagokienez alde handiak daude formula batetik bestera''
Gurasoek seme-alabei diruz laguntzeko dauden formulak azaldu ditu Bergarako notarioak: dohaintzak, oinordetza-itunak eta maileguak. Familia bakoitzari, bere egoeraren arabera, egokien dagokiona egitea gomendatzen diote notariotzetan.
2025/04/11 - 07:00
Dohaintzak, oinordetza-itunak eta maileguak: seme-alabei ekonomikoki laguntzeko hiru erreminta
Etxebizitza erostea erronka itzela bihurtu da gazteentzat. Horrenbestez, gero eta guraso gehiagok erabakitzen dute beren aurrezkiak edo jaso duten herentzia bat erabiltzea seme-alabei diruz laguntzeko. Zein da horretarako formularik egokiena?
2025/04/09 - 21:02
Langile publikoak kalera atera dira Iruñean, soldata hobeak eta langile gehiago eskatzeko
Bere eskarien artean daude karrera profesional horizontala, objektiboa eta diskriminaziorik gabea, langileen estatutua eguneratzea, enplegua egonkorra izan dadila eta behin-behinekotasuna murriztea. Gainera, soldata KPIarekin parekatzea ere aldarrikatzen dute.
2025/04/08 - 15:41
Azagrako luizitik gertuen dauden bi etxeetako 8 bizilagunak ezingo dira oraingoz bertara itzuli
Nafarroako Gobernuko Kartografia, Topografia eta Geodesia Ataleko teknikariek aztertuko dute gertatutakoa. Maria Chivite Nafarroako presidenteak ziurtatu du "erabateko segurtasuna bermatutakoan" bueltatuko direla bizilagunak.
2025/04/08 - 14:18
Tokiko industriaren aldeko apustua egin du Chivitek, "neoliberalismoaren" aurrean
Aurreratu du Foru Gobernua neurri-sorta bat lantzen ari dela, Donald Trump AEBko presidenteak iragarritako muga-zergen ondorioei aurre egiteko.
2025/04/07 - 22:53
Nafarroako Gobernuak "muga-zergek eragindako kalteak apaltzera" bideratuko ditu bere politikak
Nafarroako 200 bat enpresak dute harreman komertziala AEBrekin, eta 33 han daude ezarrita.
2025/04/07 - 16:02
''EBn gastu militarra igotzearen aurka agertzeko'' eskatu die ELAk Pradalesi eta Chiviteri
Bilbon eta Iruñean izango den Maiatzaren 1eko manifestazioaren leloa aurkeztu du sindikatuak ('Gutxieneko soldata, hemen erabaki'). Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak ohartarazi duenez, Euskadirako gutxieneko soldata propioa aldarrikatzen jarraituko dute.
2025/04/07 - 11:00
Hainbat ibilgailu erre dira Leitzan izandako bi sutetan
Lehen ikerketen arabera, baliteke suteak nahita piztutakoak izatea. Inor ez da zauritu.
2025/04/06 - 23:50
Chivite presidenteak Nafarroako Gobernua bilduko du astelehen honetan, Trumpen muga-zergak aztertzeko
EAEn, Imanol Pradales lehendakariak asteartean egingo duen bilera monografikoa muga-zergen gainekoa izango da, eta asteazkenean, industriaren mahaia bilduko du lehendakariak.
2025/04/06 - 22:17
Nazien kontzentrazio-esparretan egon ziren nafarrak gogoratu dituzte Buchenwalden
Memoria eta Bizikidetza kontseilari Ana Ollo izan da Nafarroako Gobernuko ordezkarien artean. Bi pago landatu dituzte Buchenwalden, kontzentrazio esparru horretara zein beste zenbaitetara deportatutakoen omenez egindako "1.000 Buchen" (1.000 pago) ekimenarekin bat eginda.
2025/04/03 - 16:21
Maria Chivitek astelehenean Gobernu batzarra egingo du, Trumpen muga-zergak aztertzeko
Nafarroan, esportazioen balantza 377 milioi eurokoa izan zen 2024an, eta automobilgintzak eta nekazaritzako elikagaien industriak pisu handia izan zuten.