PSE EE

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia
2026/01/12 - 09:22

Andueza, eskumenei buruz: "Oso baikorra naiz; Bitariko Batzordearen hurrengo bileran eskumen horiek sinatzea espero dut"

Iñaki Guridi kazetariarekin Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketa batean, Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusia "oso lasai" agertu da Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko bost eskumenen transferentziaren polemikaren harira, eta ziurtatu du ez duela zalantzarik, "gauzak ondo aterako dira". "Gauzak nahiko aurreratuta daude", adierazi du, eta adostutako bost eskumenak hurrengo egunetan transferituko direla iragarri du.

Eneko Andueza
2026/01/10 - 13:02

Sozialistek "herritarren arazo eta kezkei irtenbidea" ematen dietela esan du Anduezak

PSE-EEko idazkari nagusia alderdikideekin izan da gaur Donostian, eta 2027ko foru eta udal hauteskundeak hizpide hartuta, sozialistek “herritarrei entzun” eta “herritarren arazo eta kezkei irtenbidea” ematen dietela adierazi du. Erronka handiei aurre egiteko gizartea prestatzen ari direla esan du, eta Donostiako Topoa hiri-proiektua dela nabarmendu, eta PSE-EEri esker gauzatu dela azpimarratu du.

Brindisa bilboko udaletxean, aurrekontuak presupuestos 2026
2025/12/29 - 12:48

Bilboko Udalak 2026rako aurrekontua onartu du, eta urte bukaerako ohiko brindisa egin dute alderdi guztiek

EAJren eta PSEren botoak nahikoak izan dira aurrekontua onesteko, oposizioaren proposamenak onartu gabe. Hiriburuak 751 milioi euro izango ditu, 2025ean baino 32 milioi gehiago, eta gizarte gastua asetzeko, azpiegiturak hobetzeko eta kultura bultzatzeko erabiliko dira nagusiki. Azken urteetan bezala, Bilboko Udala ez da zorpetuko. Aurrekontuak onartu ondoren, Bilboko Udaleko alderdi politiko guztiek arabiar aretoan topa egin dute.

Miren Echeveste Elkarrekin Podemos
2025/12/09 - 14:32

EAJk eta PSE-EEk Gipuzkoako aurrekontuak aurrera aterako dituzte, Elkarrekin Podemosekin akordioa lortuta

Miren Echeveste alderdi moreak Gipuzkoako ganberan duen eledunak eman ditu akordioari buruzko xehetasunak, arratsaldean egin duen agerraldian. Azaldu duenez, 19 milioi euroko —aurrekontu osoaren % 1,4— balioa duten proposamenak txertatu dituzte aurrekontuen proiektuan. Horiekin, "zaharren egoitzetako langileen baldintzak hobetzea eta erabiltzaileen koordainketa errebisatzea" eta "garraio publikoa eta mugikortasun iraunkorra sustatzea" lortu nahi dutela nabarmendu du, bereziki. 

PSE
2025/12/05 - 15:20

PSE-EEk "normaltasunez" ikusten du EAEko Justizia Auzitegiak hizkuntza eskakizunen inguruan egindako kontsulta

Pau Blasi PSE-EEko legebiltzarkideak adierazi duenez, bere alderdiak "normaltasunez" ikusten du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Euskadiko sektore publikoan hizkuntza eskakizunak arautzen dituen legeari buruz Auzitegi Konstituzionalari egingo dion kontsulta. "Ez da gertatzen den lehen aldia, eta Konstituzionalak esaten duenaren zain gaude", esan du Blasik Legebiltzarreko korridoreetan kazetarien galderei erantzunez.

« 4 5 6 ... 20 »

Asteko irakurriena